Itsaso Beltza, antzinako izena Ponto Euxino[1] (antzinako grezieraz: Εὔξεινος ΠόντοςEuxeinos Pontos, euskaraz: «itsaso abegikorra»), Ozeano Atlantikoaren bazterreko itsasoa da, Ekialdeko Europaren, Kaukasiaren eta Anatoliaren artean dagoena, Dardaneloak eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua.

Itsaso Beltza
Datu orokorrak
Motaadjacent sea (en) Itzuli eta arro hidrografiko
Luzera1.175 km
Zabalera600 km
Azalera436.402 km²
Sakonera2.206 m
Bolumena547.000 km³
Eponimoabeltz
Geografia
Map
Koordenatuak43°25′N 34°16′E / 43.41°N 34.26°E / 43.41; 34.26
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Mediterranean Sea Area (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaBosforo

Historia aldatu

Pentsatzen da duela milaka urte egungo Itsaso Beltzaren eskualdea ur gezako aintzira bihurtu zela, Mediterraneotik bereiz, klima hoztu zenean. Aitizitik, duela 5.500 urte, klima zertxobait berotu zenean, Mediterraneoaren ur azalera igo egin zen, eta arrakala bat ireki zen erliebe sakonagoa zuen ingurune horretara, ur gazia barra-barra sartuz aintzira gezara 1.000 egunez (15 cm eguneko). Gertaera horiek Noeren dilubioaren narrazioaren sorburutzat jo izan dituzte aditu batzuek, baita Europako migrazio neolitiko handiaren abiapuntutzat ere, aintziraren inguruko herriek uholde handitik ihes egitean.[2]

XX. mendean, Noborosisk portuaren inguruan ur-azpiko bonbak jarri ziren. 2016. urteko irailean, Bilboko Itsas Museoko gida zen Asier Barrenetxeak, Atyla itsasontziak Itsasoa gurutzatu zuen. 2018. urtean, munduko itsasontzirik zaharrena bertan aurkitu zen.

Itsaso honetatik zibilizazio askoren nabigatzaileak pasa dira: hititarrak, kolkidarrak, traziarrak, greziarrak, persiarrak, zimeriarrak, eszitiarrak, erromatarrak, bizantziarrak, godoak, hunoak, abaroak, eslaviarrak, baregoak, gurutzatuak, veneziarrak, genoarrak, georgiarrak, bulgariarrak, tartaroak eta otomandarrak.

Geografia aldatu

Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebaldean Bulgaria, Errumania. 436.402 kilometro koadroko eremua du. Batez besteko sakonera 1.253 metrokoa da, eta gehienekoa 2.245 metrokoa.

Uharte txiki anitz daude Bulgaria, Errumania, Turkia eta Ukrainakoak direnak, esate baterako Suge uhartea Ukrainan.

Kostalde aldapatsua da askotan inguruan mendi garrantzitsuak dituelako: Pontoko mendiak hegoaldean, Kaukaso mendikatea ekialdean eta Krimeako mendiak iparraldean.

Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Bere ertzeetan dauden hiri garrantzitsuenak Istanbul, Odesa, Sebastopol, Jalta eta Konstantza ditugu. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. Hegoaldean Marmarako itsasoarekin eta iparraldean Azoveko itsasoarekin dago loturik Kertx-eko itsasartearen bidez.

Jariatzen duten ibaiak aldatu

 
Velekako estuarioa

Itsaso Beltzara ura jariatzen duten ibai nagusiak hauek dira:

Ibai hauek zeharkatzen dute nola edo hala 24 herrialde.

Hiriak aldatu

Itsaso beltzeko hiri populatuenak

 
Istanbul
 
Odesa

Postua Hiria Herrialdea Biztanleria (urbanoa)

 
Samsun
 
Sebastopol

1 Istanbul Turkia 14 324 240 [3]
2 Odesa Ukraina artxibo-data =nbsp;003 705
3 Samsun Turkia 535 401[4]
4 Varna Bulgaria 474 076
5 Sebastopol Errusia/Ukraina 379 200
6 Sochi Errusia 343 334
7 Trabzon Turkia 305 231[5]
8 Konstantza Errumania 283 872[6]
9 Novorossiisk Errusia 241 952
10 Burgas Bulgaria 223 902[7]
11 Batumi Georgia 190 405[8]

Herrialdeak eta dagokien kostaldea aldatu

Herrialdea Itsasertzaren luzera(km) Zona ekonomiko esklusiboaren zabalera (km2)

[9]

Turkia 1,329 172,484
Ukraina 2,782 132,414
Errusia 800 67,351
Bulgaria 354 35,132
Georgia 310 22,947
Errumania 225 29,756
Total 5,800 460,084

Hidrologia aldatu

Mediterraneoarekin baino ez du ur-trukea Itsaso Beltza, beraz, irteera- eta sarrera-fluxu guztiak Bosfororen eta Dardanelos itsasarteetan zehar gertatzen dira. Mediterraneotik datorren fluxuak irteerako fluxuak baino gazitasun eta dentsitate handiagoa duenez horrek sortzen du estuarioen ohiko zirkulazioa. Horren ondorioz Mediterraneoko ur dentsoenaren barnealderanzko fluxua hondoan gertatzen dela, eta Itsaso Beltzaren azaletik Marmarako itsasorantz doan irteera-fluxua, berriz, gainazaletik gertu.

Ur kopuruaren gorabeherak horrela estimatze dira:

  • Irabaziak: 900 km3/a (ibaien ekarpena 370 km3/a, prezipitazioak 180 km3/a, sarrerak Bosforon zehar 350 km3/a.
  • Galerak: 9000 km3/a (lurruntzea 400 km3/a, irteerak Bosforon zehar 500 km3/a)

Turismoa aldatu

Ondoren Itsaso Beltzean dauden hiri turistiko garrantzitsuenak:

Arkeologia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-18).
  2. Uriarte Cantolla, Antón. (2009 [i.e. 2010]). Lurreko klimaren historia. (2.a. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3059-1. PMC 796321956. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  3. Turkish Statistical Institute. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-31).
  4. Turkish Statistical Institute. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 01-14).
  5. Turkish Statistical Institute. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-11).
  6. Cele mai mari orase din Romania. Stiati.ca jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-11).
  7. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-04).
  8. Batumi City Hall website. http://www.batumi.ge.
  9. Fisheries, Ecosystems and Biodiversity |url=http://www.seaaroundus.org/data/#/eez |publisher=University of British Columbia}}

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu