Erretratu

pertsona baten edo gehiagoren irudikapen artistikoa

Erretratua edo potreta egiazko pertsona bat, eta bereziki haren aurpegia, irudikatzen duen pintura edo marrazkia da.

Thomas Jeffersonen erretratua, Rembrandt Peale, 1805. New-Yorkeko Historia Elkartea.

Erromatarren garaiko artearen ezaugarri dira erretratuak, Egipton eta Grezian ere izan ziren bezala. Europan XIV-XV. mendeetan azaldu ziren lehenengo erretratuak, Flandesen eta Italian batez ere. Italian Errenazimentu garaian hedatu ziren. Garai horretakoak dira Van Eycken (Autungo Ama Birjina), Botticelliren (Errege Magoen gurtza) eta Dalmauren (La Verge dels Consellers) lanak. Geroztik Europako mendebal osoan landu da alor hori, edozein joeratan. Alemanian Durero, Italian Tiziano, eta Espainian El Greco izan ziren genero horretan margoalri nabarmenenak. XVII. mendea erretratugile garrantzitsuen mendea izan zen; garai hartako margolari ezagunenak: Velázquez, Rembrandt, Rubens, Van Dyck

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.