Sara

Lapurdiko udalerria

Sara Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Ezpeletako kantonamenduan kokatua. Xareta elkartea osatzen du, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera.

Sara
 Lapurdi, Euskal Herria
Sarako herriko etxea eta atzean Sarako elizaren kanpaidorrea.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Sare
AuzapezaBattit Laborde ( DVD)Jean-Baptiste Laborde (2008-2014)
Posta kodea64310
INSEE kodea64504
Herritarrasaratar
Kokapena
Koordenatuak43°18′46″N 1°34′49″W / 43.3128°N 1.5803°W / 43.3128; -1.5803
Map
Azalera51,34 km2
Garaiera27-881 metro
Distantzia28 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.670 (2018:  15)
alt_left 1.319 (%48,5) (%49) 1.332 alt_right
Dentsitatea49,96 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 30,29
Ugalkortasuna[1]‰ 47,71
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,86 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,72 (2011)
Langabezia[1]% 6 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 58,8 (2010)
Erabilera% 26,51 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.sare.fr/


Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sara (argipena)».

Izena aldatu

Euskarazko Sara eta frantsesezko Sare izenek itxura hauek izan dituzte frantses testuetan:[2]

  • Sares (XII. mendea, Baionako eskutitzak[3]).
  • Sarre (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza).

Auzoen izenak aldatu

Sarak auzo hauek ditu:

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Larrun mendiak Sara iparraldean dauka, eta herria tontorrera igotzeko abiapuntuetariko bat da.

Herritik Urdazuriren hainbat ibaiadar igarotzen dira:[5] Tontolo, Uzkain, Arraio eta Galerdi errekak, eta Lizunia erreka horren isurkideekin, Beherekobenta, Portua (Helbarrunek honekin bat egiten du[6]) eta Hiruetako errekak (eta azken horren isurkide Urio eta Tonba errekak).


 
Sarako herrigunearen ikuspegia, Atxuria menditik.

Udalerri mugakideak aldatu


Herria aldatu

 
Sarako elizako kanpaidorrearen idazkia: Oren guziek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobirat egortzen

Eyalar (Ihalar) errebalean Santa Katalina ermita dago; tenplu horren inguruan herriko etxerik zaharrenak daude.

Saran nora ezean ibil­tzea gozamena da: etxe dotoreen fatxadetako anagrama eta idazkunei erreparatzea, eta xistera partida bat ikustea pilotaleku luze‑luzean. 1867ko plaka batean herriak Michel Miricuari eta Parisko bi andreri —ur hunen ekartzaileak— ur edangarria herrira ekartzea ordaindu izana eskertzen die.

Sarako elizak dorre trinkoa du eta, erlojuaren ondoan, Urruñako hausnarketaren antzekoa:

« Oren guziek dute gizona kolpatzen.
Azkenekoak du hobirat egortzen.
»

Hilerriaren ondoan, nabe bakarreko eliza handia dago. Koru hirukoitza du ohol­tzan. Hobi‑lauzazko zorupean ehortzi zuten 1644an Pedro Axular erretorea, euskal literaturako prosalari hoberentzat jotzen dutena eta Gero idatzi zuena. Presbiterioaren oinetan seroren hilobia dago, epitafio honekin:

« Hau da thomba herri hunec fincatua 1686 urthean orainden seroraren eta izanen direnen iarlekua eta sepultura. »

Elizan zerbitzu osagarriak emateko langile edo laguntzailetzat hartu ohi diren serora horiek (horixe da, hain zuzen, atzerakoien planteamendua) goren mailan jarri dituzte Saran, lehentasunezko hilobia eman baitiete. Alboko horman gurtzen duten Kristoa, berriz, karlistadetan errefuxiatutako nafarrek 1836an zizel­katua eta oparitua da. Beste errefuxiatu bat Joxe Migel Barandiaran ataundarra izan zen; 1983an herriak ere omenal­dia egin zion, eta plaka batean jasota geratu da.

Etxeak eta auzoak aldatu

 
Sarako etxe bat, gailurrarekiko asimetrikoa, kare zuriz zarpeatua eta zurezko elementuak margo gorriz babestuak
  • Hariztegi
  • Zugarramurdi
  • Santa-Barba
  • Urzotegi
  • Ibantelli
  • Larrun
  • Plaza

Historia aldatu

Hego Euskal Herriarekin duen 32 kilometroko luzerako mugak (Zugarramurdi, Etxalar eta Bera udalerriak mugakide ditu) haren historian eragin handia izan du. 1693an, mugaz gaindiko lapurretaz babesteko, Luis XIV.ak arma-olak egiteko baimena eman zion herriari.[7]

1790ean, Ainhoa, Azkaine eta Sara barnean hartzen zituen kantonamendu bateko buru izan zen, Uztaritzeko distrituaren mendekoa zena.

1794ean, Frantziar Iraultzaren ondorengo izualdian, Itsasuko 47 gazteren ihesaldiaren ondoren, Osasun publikorako komiteak (1794ko martxoaren 13 edo II. urteko haizekorraren 13ko dekretua), Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu, Sara eta Zuraideko bizilagun guztiak (gizon, emakume eta ume) atxilotu zituen, eta mugatik hurbil zeuden udalerriak communes infâmes edo "udalerri zitalak" izendatu.[7] Neurria Biriatu, Kanbo, Larresoro, Luhuso, Lekorne eta Makea udalerrietara zabaldu zen.

Herritarrak etxe nazionaletan bildu zituzten, bai Uztaritzeko barrutian, bai Jean-Jacques Rousseau bezala Grande Redoute barrutian.[8] Baina benetan, Baiona, Capbreton, San Bisentse eta Ondresko elizetan bilduak izan ondoren, deportatu zituzten, nahiko egoera txarrean gainera,[9] Lot, Lot-eta-Garona, Gers, Landak, Behe Pirinioak (Bearnoko aldea) eta Hautes-Pyrénées departamenduetara.

 
Luis XIV.a Frantziakoak Sarako herriari emandako oroigarria, 1693an saratarrek herria ausarki babestu baitzuten.

Itzulitakoan, deportatuek ondasun gehienak lapurtuta edota hautsita aurkitu zituzten, 1794ko irailaren 29 eta urriaren 1ean Uztaritzeko Direktorioak emandako dekretuen ondorioz. Horrela zioen dekretuak: «Sara, Itsasu, Azkaine, Biriatu eta Serres antzinako udalerriak, bertako biztanleak segurtasun orokorraren faboretan zortzi hilabetez deportatuak izan zirenak, ez dira landuak izan. Askatasuna berreskuratzen dutenak, beren etxeetara itzultzean, ozenki eskatzen dituzte jatekoak, gizonaren lehendabiziko beharra ase ezin dutelako: gosea».[8][10] Ondasunak berreskuratzeko aski lan ere izan zuten, ebatsitakoa erregistratua ez, baizik arpilatua izan zelako.

Martin Iturbide auzapezak eta herriko beste 33 ordezkariek deportazioan izandako egoera azaldu zuen eskutitza bidali zieten agintariei. Honela zioen: Despotismoz inguratutako eta askapenaren itzala mantendu zuen eskualdean jaioak (...) sutsu korrika egin genuen Frantziako herriaren eskubideak bere osotasunean berrezarri zituen zorioneko iraultzaren alde (...) Guk geuk Bidegurutzea (Senpere), Azkaine eta Sara artean dauden barrakoiak eraiki genituen (...) Sans-Culotteen kanpamendua altxatzeko eta beste lan publikoak burutzeko 3.000 egun baino gehiago eman ditugu. Horretarako adreilu eta egur pila bat eman ditugu (...) Eskatutako garau, zuhain, jantziak, gizonak prest eman ditugu (...) Gure atsekabe handienerako, gure azpiko lagunek gure neskatil asko prostituzioaren bitartez jatekorik bilatzera bultzatu dute; amei gosez eta egarriz hiltzen ari zirela esaten ikusi ditugu, taloak besterik ez zituztela; negarrez ikusten genituenean ez genekien zergatia eta misterioa jakitean egoera ikaratu egin gintuen (...) Sarako herritarren altzari eta eraikinak ez dira erregistratuak izan. Gure altzairu eta eraikin guztiak lapurtuak eta inguruko herrietara eramanak izan ziren. Biltegi ziurretan utzi beharrean, enkantetan salduak izan dira eta bestetan enkanterik gabe.[8][11]

1936-1953 bitartean Espainiako Gerra Zibiletik babestu asmoz, Aita Barandiaran ataundar etnologo ospetsua Saran bizi izan zen eta 1936an Sarako lezeak publikora aurkeztu zituen.

1978an Sarako herritarrak erreferendum batera deitu zituzten eta Larruna igo behar zuen errepide bat egiteari ezetz esan zioten. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.

Demografia aldatu

Eskualdeko herri handienetakoa zen Sara XIX. mendean biztanle aldetik, 2.000 biztanle inguru baitzituen. Hala ere, XX. mendearen bigarren erdialdean ez zuen izan inguruko beste herri batzuek izan zuten hazkundea, eta XXI. mendearen hasieran izandako biztanle emendatzearen ondorioz, 2.500 izatera iritsi zen.

Sarako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia aldatu

XVII. mendean, Sarako udalerrian hazkundea gertatu zen. Sarako gizonak itsasora arrantza-lanetan joan ohi ziren, eta emakumeek, aldiz, laborantza lanak egiten zituzten. Azken hori luzaroan herriko ekonomiaren oinarria izan zen. Bertzalde, XVIII. mendean, Frantzia (Ipar Euskal Herria) eta Espainiaren (Hego Euskal Herria) mugak ongi ezarri edo zehaztu ziren, eta, geroztik, kontrabandoa hasi. Era berean, XIX. mendea arte jo zuen burdin meategi bat izan zen udalerrian.[7] Azkenik, XX. mendean, turismoaren sektorea ere herrira iritsi zen.

Politika aldatu

Alkateak aldatu

Agintaldia Alkatea Alderdia
1995-2008 Jean Aniotzbehere
2008-2014 Jean-Baptiste Laborde

Azpiegiturak aldatu

Senperetik Sarara joateko, RD-3 errepidea erabiltzen da. Azkainetik, berriz, RD-4 errepidea. Nafarroa Garaian dauden Beraraino ailegatzeko RD-406 eta Ibardin mendatea (315 m), eta Etxalaraino RD-906 eta Lizarrieta mendatea (507 m) hartu behar da.

Donibane Lohizunera joateko, badira autobusak.

Kultura aldatu

Sarako Paul Martin Fagoaga[12] (Ahotsak[13] proiekturako)

Euskara aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafar-lapurtera»

Sarako[14] udalerrian, nafar-lapurtera mintzatzen da, Sara-Ainhoa inguruko hizkera[15]. Herrian euskaldunak asko dira. 1968an, 1.921 herritarretatik 1.850 euskaldunak ziren.[16] Euskarazko esaera zahar batek zera dio: "Sara, astia".[7]

Hezkuntza aldatu

Udalerriak ikastetxe hauek ditu: herriko ikastola, haur-eskola eta Saint-Joseph deritzon eskola pribatua, 1983tik aurrera elebiduna.[17]

Literatura aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sarako Eskola»

Sarako kultur mugimendurik garrantzitsuena da Sarako Eskola literatur mugimendu lapurtarra. Sarako, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko apaizak frantziskotarren komentu batean biltzen ziren, euskarazko idazlanak prestatu zein eztabaidatzeko. Erlijioa izan zen gehienean landutako gaia.

 
Esteve Materraren liburua

Sarako Eskola taldea osatu zutenak ondorengo idazle hauek dira: Axular, Joanes Haranburu, Joanes Haraneder, Esteve Materra, Pierre Argaiñaratz, Silvain Pouvreau, Joanes Etxeberri Ziburukoa, Stephanus Hirigoiti, Klaberia, Gillentena, Hegi nahiz Voltoire.

Dena dela, hainbat adituk, hala nola Patxi Salaberrik, kolokan jartzen dute benetan «eskola» batez aritzeko aukera dugunik, hau da, haien artean benetako adiskidetasun harremanik ote zenik. Aditu haien ustez, garai bateko idazleak biltzeko etiketa bat baino ez da.

Pierre Lotik 1897ko Ramuntcho eleberri ospetsuko Etchezar fikziozko herria Saran oinarritu zuen.

Jaiak aldatu

Mitologia aldatu

Etsai edo deabrua zera izan zen, Sarako lezetan bizi zen herensugea. Bertan, eskola bat omen zuen, eta zientziak, arteak eta letrak irakasten zituen.

 
Mari eta bere semeak Mikelats eta Atarrabi Midjourneyek egina

Mariren seme biek, Mikelats gaiztoak eta Atarrabi zintzoak, eskola honetan ikasi zuten. Ikasketak bukatzean, Etsaiak zozketa lagun ikasleren bat aukeratu, eta betiko berarekin egon beharra zuen. Mikelatsek Sarako galsoroak erre nahi zituen. Atarrabik, Sarako apaiza zenak, otoitz egin eta uzta libratu zuen.

Sarako gazteek Zanpantzar izeneko lastozko manikia hausterre-eguneko gauean gurdi batean paseatzen dute herriko auzoetan, hileta baten plantak eginez. Batzuk doluzko jantzian, eta beste zenbaitzuk kandelak eramaten dituzte; guztiek, gerora, herriko plazan manikia erretzen dute.

Ondasun nabariak aldatu

 
San Martin eliza
 
Hilarria
 
Bittor Iturria pilotari eta erresistentearen oroigarria
 
Frontoia

Saratar ospetsuak aldatu

Saran bizi izandako jendea aldatu

Bisitari ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d e f Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque
  3. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
  6. Paul Raymondek Helbarrun Helbarren deitzen du "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque" bere liburuan
  7. a b c d e f g h i Philippe Veyrin "Les Basques" Arthaud, 1975 ISBN 2-7003-0038-6
  8. a b c d Manex Goienetxe, "Histoire générale du Pays Basque" 4. Liburukia Elkarlanean, 2002, ISBN 2-913156-46-0
  9. Heriotza-tasa handia zen oso deportatuen artean. Capbretongo alkate eta udal-ofizialak herriko ordezkariei aginduak eskatu zizkieten 1794ko martxoaren 14 edo II. urteko haizekorraren 24ko eskutitz batean (Jatorrizko testua P. Haristoy, "Les Paroisses du Pays Basque pendant la période révolutionnaire", Paue, Vignancour, 1895-1901, 256-257. orrialdetan argitaratua). Honela zioen:

    1°) Combien de pain à donner à chaque homme (nous n'avons pas de pain, si ce n'est de la méture) ?
    2°) Pouvons-nous consentir à ce qu'ils s'achètent du vin ou autres provisions?
    3°) Nous t'observons que nous n'avons point de viande;
    4°) Pouvons-nous leur permettre d'avoir de la lumière, la nuit, dans un fanal?
    5°) Pouvons-nous permettre qu'ils aient leurs matelas ou paillasses? Nous leur avons fait porter de la paille pour coucher;
    6°) Pouvons-nous permettre qu'ils sortent deux à deux pour laver leur linge?
    7°) S'il y a des malades, sommes-nous autorisés à les faire sortir de la maison de réclusion pour les traduire dans d'autres pour les faire traiter?

  10. Jatorrizko testua frantsesez: Les ci-devant communes de Sare, Itxassou, Ascain, Biriatou et Serres, dont les habitants internés il y a huit mois par mesure de sûreté générale, n'ont pas été cultivées. Les habitants qui viennent d'obtenir la liberté de se retirer dans leurs foyers, demandent à grands cris des subsistances sans qu'on puisse leur procurer les moyens de satisfaire à ce premier besoin de l'homme, la faim.
  11. Jatorrizko testua, frantsesez: Nés dans une contrée qui avait conservé une ombre de liberté au sein du despotisme (...) avec quelle ardeur n'avons-nous pas couru à l'heureuse révolution qui a rétabli le peuple français dans les plénitude de ses droits! (...). Nous avons seuls été chargés de construire les barraques qui sont entre Beaugard (Saint-Pé), Ascain et Sare (...). Nous avons employé plus de 3 000 journées pour les retranchements du camp des Sans-Culottes et autres ouvrages publics. Nous avons fourni une quantité immense de briques et de bois de chauffage (...). Toutes les réquisitions en grains, en fourrages, vêtements, contingents d'hommes ont été ponctuellement exécutées (...). Pour comble de tourments, plusieurs de nos jeunes filles ont été invitées par nos satellites à se procurer les moyens de subsister par les prostitutions; nous les avons vues rapporter à leur mère mourant de faim et de soif, des morceaux de pain de maïs; elles versaient des larmes dont nous ignorions la cause, mais leurs voyages répétés chaque jour nous ont enfin dévoilé cet affreux mystère et nous avons frémi de désespoir et d'horreur (...). Les biens, meubles et immeubles des habitants de Sare, n'ont été ni constatés ni légalement décrits ; tous nos meubles et effets mobiliers ont été enlevés et portés confusément dans les communes voisines. Au lieu de les déposer dans des lieux sûrs, on en a vendu une partie aux enchères, et une autre partie sans enchères.
  12. .
  13. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  14. «Sara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  15. «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  16. Hizkuntza. Sara. Auñamendi Entziklopedia
  17. (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA, Marie Claude BERGER: «Sara: Educación y cultura», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  18. Larrungo tren ttipiaren webgune ofiziala
  19. Mérimée datu-basea: Ihartze Artea
  20. Mérimée datu-basea: San Martin eliza
  21. Palissy datu-basea: San Martin eliza
  22. Mérimée datu-basea: Muizko lubakia
  23. Mérimée datu-basea: Redoute de Santa Barbara
  24. Mérimée datu-basea: Redoute de la chapelle de la Madeleine

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi