Gipuzkoako Errepublika
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Gipuzkoako Errepublika 1794an Gipuzkoako Batzar Nagusiek aldarrikatutako errepublika izan zen.
HistoriaAldatu
Fernando VI.aren eta Karlos III.aren erreinaldietan, borboitarren joera zentralistaren ondorioz, euskal foruen aurkako erasoak gogortu egin zituzten[1].
1794ko abuztuaren 1ean, Konbentzioaren Gerra zela eta, Monceyk zuzendutako armada frantsesak Nafarroatik Bidasoan behera Irun hartu zuen. Egun berean Hondarribia hartu zuten, eta hurrengo egunetan Monceyren armadaren eskuetan geratu ziren Pasaia, Lezo eta Hernani; Donostia errenditu zen (abuztuaren 3an). Espainietako Koroaren joera zentralista zela medio, Gipuzkoan haserrea zen nagusi, eta frantsesekin ituna egin nahi izan zuten[2]. Abuztuaren 16an, Getarian bildutako Batzar Nagusiak Espainiaren menpetik atera ziren[3], eta Frantziaren protektoratupean jarri, Gipuzkoako Errepublika izendatzea eskatu zieten Konbentzioko mandatariei. Bertan, Gipuzkoako 46 herrik parte hartu zuten.[4]
Manuel Godoyk bere memorietan honela gogoratu zituen une haiek:
« | 1794ko abuztuaren 2an frantziar gudarosteek Euskal Probintziak setiatu eta 36 ordutan Donostiara ailegatu ziren erresistentzia topatu gabe.
Donostiako okupazioa ez zen armen bidezko ekintza izan. Hainbat gipuzkoar sasipolitikari Adrien de Moncey jeneralaren lilurak jota erori ziren, hitz eman baitzien herrialdea errepublika independente bilakatuko zuela. Gizon sinesberak haiek, hiria frantsesen esku utzi zuten... [5] |
» |
Egun batzuk geroago bizkaitarrak eta arabarrak ere errenditu ziren. Monceyk Gasteiz abuztuaren 17an eta Bilbo abuztuaren 19an konkistatu zituen. Abuztuaren 26an Donostiako alkateak ez zuen Gipuzkoako Errepublika aldarrikatu baizik eta Frantziari menpekotasuna, errepublika eskatu ziotenean Napoleon Bonaparteren ordezkaria zen Salbert Pinetek 46 gipuzkoar ordezkariak atxilotu eta Baionan preso zituelako. Horrela bukatu zen Errepublika.
Bitartean, errepublikaren alde bozkatu ez zutenak Arrasaten bildu eta erresistentzia antolatu zuten irailaren 1ean egindako Batzar batean.[4] Gabriel Mendizabalek zuzendutako Milizia Forala gogor borrokatu arren, ezin izan zuten frantziar armada gelditu, eta hura Miranda Ebroraino ailegatu zen.
1795eko uztailaren 22an Frantzia eta Espainiak behin betiko bake-ituna sinatu zuten. Basileako bakea izeneko itun honen bitartez, Frantziak Espainiari Katalunian eta Euskal Herrian kendutako eskualdeak itzultzearen truke, Espainiak Frantziari Hispaniolan zituen lurraldeak eman zizkion.
Atxilotutako 46 gipuzkoarren truke Espainiak bost urtez 150 Andaluziako zaldi eta 150 behor, 1000 ardi eta 100 ahari eman behar izan zizkion. Espainiako koroak ez zuen hitza bete eta Gipuzkoako errepublika aldarrikatu zuten euskaldunak zigortu egin zituen, inhabilitazioz, kartzelaz, eta deserriaz.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Lurralde Historikoa. Historia. Aro Garaikidea. .
- ↑ Zabala Unzurrunzaga, José Antonio. (1989). Guipuzcoa, ante la invasión de los convencionales: Actitudes divergentes. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 51-71 or. ISSN 0212-7016..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Junta General de Guipuzcoa, Guetaria, 16 de Agosto de 1794: Acta. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Oliden, Kepa. (2009/IV/19). «Mondragón y la Gipuzkoa española» Diario Vasco.
- ↑ Jatorrizko testua gaztelaniaz:
« El 2 de agosto de 1794 las tropas francesas cercaron las Provincias Vascas y en 36 horas llegaron a San Sebastián sin encontrar resistencia. La ocupación de San Sebastián no fue un hecho de armas. Varios politicastros guipuzcoanos se dejaron seducir por el general Adrien de Moncey, quien les prometió convertir la provincia en República independiente. Estos crédulos hombres... entregaron la ciudad a los franceses...
»
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- www.puntubi.com. Gipuzkoako errepublika edo protektoratua. .