Ireki menu nagusia

Thomas Newcomen (Darmouth, Ingalaterra, 1663 - Londres, Ingalaterra, 1729ko abuztuaren 5a) mekanikaria eta asmatzailea izan zen. 1705ean, bere izena daraman makina edo makina atmosferikoa asmatu zuen, Thomas Saveryrekin batera. Meategietako ura ateratzeko lurrun-bonba bat zen. Makina horietako lehena 1712an jarri zen martxan Staffordshiren. James Wattek 1767an asmatuko zuen lurrun-bonbaren aitzindaria izan zen.

Thomas Newcomen
Bizitza
Jaiotza Dartmouth1663ko otsailaren 12a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Londres1729ko abuztuaren 5a (66 urte)
Hobiratze lekua Bunhill Fields Itzuli
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, ingeniaria eta ironmonger Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa

ErreferentziakAldatu