Esquilacheren aurkako matxinada

Esquilacheren aurkako matxinada 1766an, Karlos III.a Espainiakoa errege zela, Madrilen egindako matxinada izan zen. Gutxi gorabehera 40.000 lagun matxinatu zirela kalkulatu da.

Esquilacheren aurkako matxinada
Irudia
MotaMatxinada
Denbora-tarte1766ko martxoaren 23a - 1766ko martxoaren 26a
HerrialdeaEspainia

Finantzetako idazkari Leopoldo Esquilachek bultzatuta, madrildarren janzkerari buruzko lege bat onartu zen, eta horrek piztu zuen matxinada; Kapa luzea eta hego zabaleko kapela aldatzeko legea egin zuten, gaizkileak ezagutzeko oztopo zirela argudiatuz, eta horien ordez, kapa laburragoa eta hiru puntako kapela erabiltzeko agindua ezarri zuten. Hala ere, benetako arrazoiak bestelakoak izan ziren: gosea, lehengaien prezio altuak eta Karlos III.ak ekarritako ministro atzerritarrari herritarrek zioten mesfidantza.

Esquilacheko markesa erbesteratzean amaitu zen matxinada.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.