Lehen Koalizioko Gerra
Lehen Koalizioko Gerra (1792-1797) Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da. Gerra multzo honetan kokatzen da Konbentzioaren Gerra.
Lehen Koalizioko Gerra | |||
---|---|---|---|
Frantziako Iraultzako Gerrak eta Koalizioaren Gerrak | |||
![]() Napoleon Rivoliko guduan | |||
Data | 1793–1797 | ||
Lekua | Frantzia, Erdialdeko Europa, Italia, Belgika, Herbehereak, Espainia, Mendebaldeko Indiak | ||
Emaitza | Frantsesen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
| |||
| |||
|
Konbentzio Nazionalak berak iraultza hedatzeko gogoa adierazi zuen, Frantziako Louis XVI.ari gillotinaz moztu zion burua 1793ko urtarrilean, eta Frantziak Scheldt ibaiko ibia hartu zuen. Orduan, Frantziaren aurkako koalizio militar bat osatu zen. Estatu horiek itsasoz zein lurrez Frantziari eraso egiteari ekin zioten. Prusiak eta Austriak Herbehereetatik eta Rhinetik egin zuten. Erresuma Batuak Frantziako erregimen berriaren kontrako matxinadak babestu zituen, eta Toulon bera setiatu.
Frantziak porrotak izan zituen, adibidez, Neerwindengo gudua (1793ko martxoaren 18), baita barne erreboltak ere, larriena Vendéeko altxamendu eta izua izanik, bertako herritarrek bortxaz armadan sartzeari uko egin ziotenean. Konbentzioak muturreko neurriak hartu zituen: Salbamen Publikorako Batzordeak era masiboan 18 eta 25 urte bitartean zeuden ahalerazko soldaduak mobilizatu zituen (1793ko abuztuan).
Frantziako armada berriek kontra egin zuten, inbaditzaileak herrialdeko mugetatik at ateraraziz. Orduan, 1795ean, Bataviako Errepublika eratu zuen Frantziak, estatu satelite moduan. Gainera, Baselgo Itunarekin, Prusiako Rhin aldeko lurrak bereganatu zituen. Frantziako Direktorioak Alemaniako beste lurraldeak eta Italiako iparraldea konkistatzeari ekin zion.
Alpeen iparraldean, Austriak egoera 1796an konpondu zuen nola edo hala, baina Napoleonek Sardinian eta Po ibaian eraso zuen (1796-1797). Lehen Koalizioa bertan behera geratu zen, Britainia Handiak baino ez baitzuen jarraitu borrokan.