Parisko Parlamentua

Parisko Parlamentua (frantsesez: Parlement de Paris) Frantziako Antzinako Erregimenaren instituzioa izan zen. «Auzitegi subiranoetako» partaide izan zen, eta, 1661tik aurrera, Luis XIV.aren erregealdi pertsonala hasi zenean, «Auzitegi goren» izena hartu zuen. Parisko Parlamentua errege-justiziaren boterea pixkanaka ordezkatu zuen organo judizial indartsua izan zen.[1]

Parisko Parlamentua
Palais de justice de Paris en 1850.jpg
Datuak
MotaParlements (en) Itzuli, kargu publikoa eta legal institution (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi
1715ean Frantziako Luis XV.ak Parisko Parlamentuan egin zuen Lit de justice edo saio berezia.

HistoriaAldatu

Erdi Aroko Curia regisen, hau da, Erdi Aroko erregeek haren ahaideek eta nobleziak osatzen zuten gortean izan zuen jatorria; hala agertu zen XIII. mendearen erdialdean. Gero eta autonomia handiagoa hartzen joan zen, auzibideak saio erregularren bidez organo espezializatu gisa epaitzeko,Curia in parlamento.[2] Frantziako Luis IX.ak Île de la Cité uhartean ezarri zuen, Citéren jauregian, errege jauregiaren ondoan, eta 1278an Filipe III.aren ordenantza batekin lehen araudi orokorra izan zuen. XV. mendetik aurrera, beste hamahiru parlamentu sortu ziren hainbat probintziatan. Hala ere, Pariskoak erresumako auzitegirik garrantzitsuena izaten jarraitu zuen. "Parlamentua" izen hutsez ezagutzen zen.[3]

EraketaAldatu

XIII. mendearen amaierara arte, parlamentua honako hauek osatzen zuten: Erresumako prelatuek eta baroiek, jauregiko ofizialek eta erregearen tokiko agenteek, bailliek edo seneskalek, ofizial profesionalen inguruan, parlamentuko maisuek eta kontseilariek, batez ere Erregearen Kontseiluko legegileen artean bildutakoek. Pixkanaka, azken horiek garrantzi handiagoa hartuko zuten eta beren funtzionamendua bermatuko zuten baita ere.[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu