Salbamen Publikorako Batzordea

Salbamen Publikorako Batzordea (frantsesez: Comité de salut public - salut bere latinezko zentsuan ulerturik, "salbamen") Jakobinoen konbentzioaren garaian botere exekutiboaz arduratzen zen taldea izan zen.[1] 1793ko apirilaren 5 eta 6an Maximilien Robespierre (diputatu jakobinoa) eta Georges-Jacques Danton Konbentzio Nazionalaren kideek sortu zuten. Izu Garaian de facto botere exekutiboa zuen, Segurtasun Orokorrerako Batzordea ordezkatuz. Kanpoaldeko (europar monarkiak) eta barnealdeko (iraultzakontrako indarrak) mehatxuez arduratzen zen. 1794ko uztailean, Berolisko Konbentzioaren garaian, bere gainbehera hasi zen[2] eta 1795ean indargabetu zuten.

"Salbamen Publikorako Batzordea, II. urtea". Akuarela anonimoa, Parisko Bibliothèque Nationale de France.

Historia aldatu

 
Maximilien Robespierre, Salbamen Publikorako Batzordea partaide garrantzitsua. Margolana anonimoa da eta Parisko Carnavalet museoan ikus daiteke

Iraultza arriskuan aldatu

Hasitako mugimendu iraultzailea mehatxu asko pairatu behar zituen, batzuk Frantzian bertan:

  • Europa maialan estatu desberdinek iraultzaren kontra aritzeko koalizioa sortu zuten.
  • Frantzian bertan iraultzaren aurkako mugimendu indartsuak sortzen ari ziren: girondarrak, monarkiaren aldekoak... Horien ondorioak eman ziren Jacquerieak eta Vendéeko gerra.

Egoerari aurre egiteko instituzio indartsu eta gogorra behar zen, iraultzaren helburuetatik aldentzen zireneei zigor handiak ezartzeko. Salbamen Publikorako Batzordea hasieratik instituzio errepresiboa izan zen.

Boterea batzordeari aldatu

Batzordearen boterea handitzen joan zen. 1793ko apirila eta ekaina artean, batez ere Konbentzio Nazionalean girondarrek porrota ezagutu zutenean. Une horretan, jakobino garrantzitsuak, Maximilien Robespierre eta Louis de Saint-Just bezalakoak, Batzordean sartu ziren. Une horretan, iraultzak aurre egin behar zituen arriskuekin, instituzioa, de facto, izugarrizko boterearekin, Frantziako gobernu erakunde nagusia bihurtu zen.

Modu ofizilaean Kobentzioak Batzordeari botere exekutiboa 1793ko abenduan eman zion. Berehala Batzordeak neurri kontrairaultzaileak hartu zituen. 1973ko apirilatik 1974ko uztaila arte, hilabetero, Konbentzioak Batzordearen botereak berritu zituen; uztailean Batzordea desegin zen. Hartutako neurriak oso mota askotakoak ziren eta, halaber, polemikoak. Helburua ez ziren bakarrik Antzinako Erregimenaren noble monarkikoak: iraultzaile moderatuak, girondar bezalakoak, oso grinatsuak zirenak edo haien ortodoxia oso garbia ez zirenak ("Indulgents" eta "Herbetistak" izenekoak adibidez) epaituak eta erahilak izan ziren. Hiltzeko sistema gillotina zen. Gillotina hiltzeko tresna berria zen, 1792an sortua, alegia. Gilotinaren biktima batek, Pierre Victurnien Vergniaud iraultzaleak, zera esan zion: "Iraultzak haren seme propioak iresten ditu". Horrela Izu Garaia ezarri zen.

Robespierre eta Danton aldatu

 
Gillotina 1792an sortua zen.

Jean-Paul Marat iraultzailea Charlotte Cordayk hil zuenean Iraultzaren bidea libre gelditu zen Robespierre eta Dantonentzat. Baina bi hauek laster hasi ziren haien artean eztabaidatzen. Arrazoi pertsonalak zirela eta, Danton Batzordea desegin zuen eta Indulgents edo Bihotzbereen taldea antolatu zuen, batez ere muturrekoa zen Herbetista taldearen aurka joateko. Robespier ados egon zen eta Herbetistak atxilotu zituen; ondoren, Danton Belgikako inbasioan inplikatu zen eta Prusiako ejerzitoarekin harremanetan jarri zen. Horregatik, Robespierrek Bertrand Barère de Vieuzac, Jean-Marie Collot d'Herbois eta Jean Nicolas Billaud-Varenne, herbetisten gertuak, atxilotu zituztenean eta 1794ko apirilaren 5ean hil egin zituztenean ez zuen ezer esan. Bi hilabete geroago Robespierrek Konbentzioaren Presidentearen kargua onartu zuen. Batzordearen autoritarismoa handitu egin zen eta epaiketa iraultzaileetan testiguen eta defendatzaileen presentzia debekatu zuen. Rosbepierre oso herrikoia zen baina, hala ere, haren aurkako oposizioa antolatu zen, Thermidorianoak, gehienak prozesuaren aurrean beldurtuta eta haien bizitzak arriskuan ikusten zituztenak. Robespierre traidoretzak jo zuten eta saioen aretoan erasotua izan zen; ondoren, 1794ko thermidorraren 9an, Louis Saint-Just eta Georges Couthonekin batera, atxilotua izan zen. Hurrengo egunean, epaiketarik gabe, gillotinatuak izan ziren. Handik gutxira Salbamen Publikorako Batzordea deseginda izan zen.[3]

Errepresioaren datuak aldatu

Parisen 2.639 pertsona kondenatuak izan ziren, erdia baino gehiago, 151, 1794ko ekainetik uztailera. Baina hau ez zen errepresio bortitzena izan. Beste barrutietan, batez ere monarkikoak altxatu ziren lurraldeetan, esaterako Vendéen, askoz gogorrago izan zen. Nantesko epaitegiak, Jean-Baptiste Carrier agindupean, 8000 pertsona hil zituen hiru hilabeteetan. Guztian, epaitegi eta batzorde iraultzaileek hamasei mila hiritar hil zituzten. Izu Garaian biktimen kopurua 40.000 ingurukoa izan zen. Horietatik %8a nobleak ziren, %6a apaizak, %14a erdi mailako klasekoak eta %70a langileak edo nekazariak. Juliotar egutegia kendu zen eta haren ordez santuak ez zituen Egutegi errepublikanoa ezarri zen. Festa bakarrak herritarrenak ziren, ez erlijosoak. Eguneko santuen ordez, landreak, animaliak, mineralak edo lan-tresnak jasotzen ziren.

Batzordeko kideen zerrenda aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu