Pekin[1] edo Beijing[1] (txinera tradizionalez: 北京; pinyinez: Běijīng; Wade–Giles: Pei-ching; Txinako posta zerbitzuaren sistemaren transkripzioa: Peking) Txinako Herri Errepublikako hiriburua da. Probintzia estatusa duen Txinako udalerrietako bat da, gobernuak zuzenean administratzen duena Txinako Errepublika osatu zenetik. Mugakideok ditu: Hebei probintziarekin, iparraldean; mendebalde, hegoalde eta ekialdean, Tianjin udalerriarekin.

Pekin / Beijing
北京市
北京 (Běijīng)
- 北 běi - iparraldea
- 京 jīng - hiriburua
-
iparraldeko hiriburua'
national capital (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Alkatea
udalerria
Guo Jinlong
Ordu eremuaUTC+8
AlkateaYin Yong (en) Itzuli
Izen ofiziala北京市
北平市
北京市
北平市
北京市
Jatorrizko izena北京市
Posta kodea100000
HerriburuaTongzhou barrutia
Geografia
Koordenatuak39°54′15″N 116°24′27″E / 39.90403°N 116.40753°E / 39.90403; 116.40753
Map
Azalera16,808 km²
Altuera43,5
MugakideakHebei, Tianjin, Langfang, Baoding, Zhangjiakou eta Chengde
Demografia
Biztanleria19.612.368 (2010)
21.705.000 (2015)
21.710.000 (2017)
15.380.000 (2005)
21.893.095 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2017)
Dentsitatea1291,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia10
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakBerlin, Kairo, Dublin, Tirana, Milan, New York, Belgrad, Lima, Washington, Madrilgo Erkidegoa, Rio de Janeiro, Ankara, Islamabad, Jakarta, Bangkok, Buenos Aires, Seul, Kiev, Brusela, Hanoi, Mosku, Ottawa, Minsk, Atenas, Budapest, Londres, São Paulo, Kolonia, San Petersburgo, Manila, Mexiko Hiria, Astana, Kopenhage, Riga, Santiago, Aljer, Teheran, Addis Abeba, Amman, Amsterdam, Bukarest, Tel Aviv, Johannesburg, Santo Domingo, Salo, Tokio, Phnom Penh, Vientian, Ulan Bator, Delhi, Doha, Gauteng, Hegoaldeko Gales Berria, Australiako Hiriburuaren Lurraldea, San José, Habana, Lisboa, Helsinki, Erroma, Paris, Île-de-France, Madril, Wellington City, Praga, Musashino eta Yokohama
Hizkuntza ofizialatxinera
http://www.beijing.gov.cn www.beijing.gov.cn
ingelesez
www.ebeijing.gov.cn

Biztanleei dagokienez, bigarren hiri handiena da, Shanghairen atzetik. Garraio zerbitzuen elkargune garrantzitsua da, baita trenbide linea eta errepide askoren abiapuntua ere. Horrez gain, aireportura atzerritiko hegaldi asko heltzen dira. Ekonomian, Txinako gune politiko eta kultural nagusia da.

Etimologia

aldatu
 
NASAren Landsat 7 Sateliteak hartutako Beijing-en argazkia

Beijing izenaren hitzez hitzezko itzulpena "Iparraldeko hiriburua" da. Beste zenbait hirik ere antzeko esanahia dute: Txinan Nanjing (Hegoaldeko hiriburua), Japonian, Tokio (Ekialdeko hiriburua) edo Hego Korean, Seul (hiriburua).

Hiriak historian zehar izen ugari izan ditu, agintarien aldaketen arabera, izendapen ofiziala aldatuz joan baita. 1928 eta 1949 urteen artean, Beiping (Iparraldeko bakea) zen, Ming dinastiaren garaian bezala. Izendapenak hiriburu maila kentzen zion hiriari, Txinako hiriburu bakarra Nanjing zela azpimarratzeko. Japoniarren okupazio garaian, Beijing izendapena berreskuratu zuen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Beiping izena hartu zuen berriro.

1949an, Txinako Alderdi Komunistak izena aldatu eta Beijing berria hartu zuen hiriak, Txinako hiriburu bihurtzeko. Taiwango Txinatar Errepublikako gobernuak aurrekoa erabiltzen segitu zuen, baina gaur egun han ere Beijing ere onartuta dago.

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu
 
2005 urteko Beijingo klimograma

Beijing udalerria laua da nagusiki, iparraldeko, iparmendebaldeko eta mendebaldeko muinoak izan ezik. Hirigunea erdiko ingurabideetan hedatzen da, Tian An Men erdigunean, Hiri Debekatuaren hegoalde eta Zhongnanhai-ren ekialdean (Txinako Herri Errepublikako maila goreneko liderren egoitza da). Alde zaharra bere forma simetriko eta horizontalagatik ezagut daiteke; hiriko harresi zaharra zegoen tokian eraiki den bigarren ingurabideak mugatzen du Auzo berriak hiru eta laugarren ingurabideen artean daude.

Zhongguancun, Txinako gune teknologikoa, hirigunearen iparmendebaldean dago eta bertan daude Peking eta Tsinghua, herrialdeko unibertsitate nagusiak. Unibertsitateon iparraldean daude Udako Jauregia eta Udako Jauregi Zaharraren arrastoak, Qing dinastiaren enperadoreen bizilekua. Negozio auzoa Gumao gunearen ekialdean dago eta finantzagunea, hiriaren mendebaldean. 2008ko Joko Olinpikoetarako eraikitzen ari den hiri olinpikoa hirigunearen iparraldean dago. Mendeabaldean, gobernuaren eta indar militarren egoitzez dago, bai eta Txinako Museo Militarra ere.

Klimatologia gogorra da: Ekialdeko Asiako montzoia dela medio, uda beroa eta hezea da baina Siberiako antizikloiaren eraginez, negua hotz, haizetsu eta lehorra. Urtarrileko batez besteko tenperatura -7 eta -4 °C bitartekoa da; aldiz, uztailean 25-26 °C-takoa. Urteko prezipitazioa 600 nm-tik gora dago (% 75 udan). Horrez gainera, hiriak aire kutsadura handia du, industria eta trafiko altuak direla eta. Beijing 2008ko Udako Joko Olinpikoetarako garbiketa prozesu baten barruan egon zen.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


      Datu klimatikoak (Pekin, 1971–2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 5.0 11.6 20.3 26.0 30.2 30.9 29.7 25.8 19.1 10.1 3.7 17.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −8.4 −5.6 0.4 7.9 13.6 18.8 22.0 20.8 14.8 7.9 0.0 −5.8 7.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 2.7 4.9 8.3 21.2 34.2 78.1 185.2 159.7 45.5 21.8 7.4 2.8 571.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 1.8 2.3 3.3 4.3 5.8 9.7 13.6 12.0 7.6 5.0 3.5 1.7 70.6
Eguzki orduak 194.1 194.7 231.8 251.9 283.4 261.4 212.4 220.9 232.1 222.1 185.3 180.7 2670.8
Hezetasuna (%) 44 44 46 46 53 61 75 77 68 61 57 49 56.8
Iturria: [2]

Auzoak eta administrazio barrutiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Beijingen banaketa administratiboa»

Beijingo udalerria 18 administrazio barrutitan banatuta dago Haietatik, 16 barrutiak dira eta 2, konderriak. Hirigune eta hiri-inguruko guneak 8 barrutiotan banatuta daude:

Beste 8 distritu eta 2 konderriak hiritik urrunago daude eta hiri kanpoko auzo, herri eta landaguneetan agintzen dute.

Hiriko 18 barruti eta konderriak 273 administrazio unitate txikiagoetan banatuta daude.

Historia

aldatu

Beijing inguruetan K.a. 1000 urte inguruko finkalekuen aztarnak aurkitu dira. Song dinastia eta Tang dinastietan zehar, herrixkak zeuden inguruetan.

Txina iparraldeko Jin dinastiak (K. o. 936K. o.947) bere menpeko lurralde asko galdu zituen, Beijing barne, Khitan Liao dinastiak X. mendean inguruneon kontrola hartu zuelarik. 938an, Liao dinastiak gaur Beijing den tokian Nanjing izeneko bigarren mailako hiriburu bat ezarri zuen. 1125ean, Jurchen Jin eta Liao dinastiak batu zirenean, Nanjing bihurtu zen hiriburu nagusi eta haren izena Zhongdu (erdiko hiriburua) izan zen.

Mongolek Yuan dinastia sortu zuten Txina konkistatu zutenean, Zhongdu hiriburua 1215ean birrindu eta Hiriburu Handia gisan berreraiki zuten: horixe da gaur ezagutzen den Beijingen jatorria.

Ming dinastiak mongoliarrak garaitu ondoren, hasiera batean Nanjing izan zen hiriburua, baina 1403an, Ming dinastiaren Yǒnglèk hirugarren enperadoreak (boterea bere iloba hil eta gero lortu zuen) hiriburutza berriro Beijingera eraman zuen. Hiri Debekatua 1406 eta 1420 artean eraiki zen. Haren ondoren, 1420an Zeruaren Tenplua eta beste proiektu batzuk eraiki ziren. Tian An Men atea Ming dinastian bi aldiz erre zen baina 1651n berreraiki.

Mantxutarrek Ming dinastia garaitu zutenean, Qing Dinastia heldu zen boterera. Haiek iraun zuten bitartean, Beijing hiriburua izan zen.

1911ko Xinhai iraultzak errepublika ekarri zuenean, hasiera batean Nanjing hiriburu bilakatzeko asmoa zegoen; hala ere, Yuan Shinai ofizial Qin-zaleak egin zituen presioei esker, enperadorearen abdikazioa lortu eta iraultzaileek Yuan Shinai presidentea izatea onartu zuten, baita Beijing hiriburua izan behar zuela ere.

Yuanek pixkanaka bere indarra handitu zuen eta 1915ean Txinatar Inperioa aldarrikatu zuen, bera enperadore izendaturik. Herriak ez zuen hori gustuko izan eta Yuan Shinai urte bat geroago hiltzearekin batera, erregimen labur hura bukatu zen. Hortik aurrera, Txina lurralde txikien kontrola zuten jauntxoen esku gelditu zen. Jauntxo indartsuenen artean maiz gertatzen ziren gudak (Zhili-Anhui guda, Lehen Zhili-Fengtian guda eta Bigarren Zhili-Fengtian guda, adibidez) Beijing hiriburuaren kontrola lortzeko helburuarekin.

Kuomintang-en alderdi abertzaleak jauntxoen arteko liskarrak baretzea lortu zuen. Nanjing errepublikako hiriburu izendatu eta Beijing izenaren ordez Beiping erabili izatera zuten. Txina eta Japoniarren arteko gudan, Beijing 1937ko uztailaren 29an hartu zuten tropa japoniarrek. Lurralde okupatuetan agintzen zuen Txinako Iparraldeko kontseilu exekutiboaren egoitza izan zen, 1945eko abuztuaren 15ean Japonia errenditu zen arte.

1949ko urtarrilaren 31n, Txinako Guda Zibilean zehar, komunistak indarra erabili gabe sartu ziren Beijingen. Urte hartako urriaren 1ean Txinako Alderdi Komunistaren buru zen Mao Zedong-ek Tian An Men plazan Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen.

Deng Xiaoping-en aldaketa ekonomikoen ondoren, hirigunea asko handitu eta aldatu zen. Gumao merkataritza-gune bat izatera pasatu zen eta Wangfujing eta Xidan erosteta gune bihurtu dira. Aldiz, Zhongguancun elektronikaren erakusleiho da orain.

Hiriburu izaki, Beijingen politikarekin erlazionatutako zenbait istilu gertatu dira azken urteotan. Tian An Men plazan, Txinako gune espiritualean, 1976ko lehen protestak gertatu ziren eta bigarren aldiz 1989an, militarrek indarrez bukatu zituzten arte. Plaza hartan Falun Gong-ek antolaturiko protesten tokia ere izan da.

Azken urteotan, hiriaren hazkundearekin urbanizazioaren inguruko arazoak azaleratu ditu: trafiko handia, aire kutsatua, auzo historikoak botatzea eta herri txiroetatik datozen etorkinak, adibidez.

2005 urtearen hasieran, gobernuak hiriburuaren hazkunde kontrolgabea geldiarazi zuen; handik aurrera, hiriburuaren hazkundea hirigunetik hurbil dauden zirkuluerdietan egitea erabaki zen, ekialde eta mendebaldean.

Beijing 2008ko Olinpiar Jokoen egoitza izendatu izanak txinatarren harrotasuna areagotu du.

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Beijing CBD»

Beijingeko Barne Produktu Gordina 2005ean 681.450 milioi yuanekoa (71.286,61 milioi €) izan zen, % 11,1eko hazkundearekin. Per kapita errenta aldiz, 44.969 yuanekoa (4.704,05 €) izan zen, % 8,1eko hazkundearekin.

Azken urteotan hirugarren sektoreak garapen handia izan du, luxuzko eraikuntza eta automobilgintzak batez ere. 2005ean, 28.032 metro koadro etxebizitza saldu ziren, 175.880 milioi yuaneko balioaz. 2004an, 2.146.000 automobil zeuden erregistraturik, % 64 baino gehiago jabetza pribatukoak.

 
Beijing CBD 2004. urtean

Gumao inguruan dagoen Beijing CBD hiriko finantza barrutia bezala ezagutzen da eta lurraldeko enpresen egoitza eta merkatalguneak bertan daude. Beijingeko finantzagunea Fuxingmen eta Fuchengmen auzoetan dago. Wangfujing eta Xidan dira Txinako hiriburuko erosketa gune garrantzitsuena eta Zhongguancun Txinako elektronika, konputagailu eta medikuntza industriaren gune garrantzitsuena, "Txinako Silicon Valley" izenaz ezagutzen da. Horrez gain, hiria pirateatutako produktuen salgune garrantzitsua da.

Industriari dagokionez, mendebaldean dagoen Shijingshan auzoa da hiriko tokirik garrantzitsuena. Nekazaritza hirigunetik kanpo egiten da ekoiztutako zereal garrantzitsuenak garia eta artoa direlarik. Barazkiak hirigunetik hurbilago hazten dira hiriko hornikuntza errazteko.

Pekingo hazkuntza azkarra dela eta, arazo berriak sortu zaizkio hiriari. Gobernuak ezarritako "Energia-aurrezte" kanpainak maiz gertatzen dira. Horrez gain, hiritar eta turistak askotan etxeko uraren kalitate eskas eta oinarrizko zerbitzuen (elektrizitatea, gas naturala...) prezio altuaz kexu dira. Industriagune gehienak garbitzeko esfortzu handiak egin dira, baina lantegi batzuk garbitzeko ezintasuna dela medio, lantegi horiek Xi'an bezalako beste hiri batzuetara eraman dira.

Kultura eta aisia

aldatu
 
Beijingo opera

Hiriko jendeak Beijingeko hizkuntza aldaeraz hitz egiten du, mandarineraren barne dagoena. Aldaera hori da, hain zuzen ere, hori da Txinako Herri Errepublikako hizkuntza ofiziala den mandarinera estandarraren oinarria. Hiritik kanpoko eremuetan Hebei probintziako beste aldaera batzuk hitz egiten dira.

Beijingeko Opera, edo Jingjukoa (京剧) oso ezaguna da pekindarren artean. Txinako kulturaren adierazleetako bat da. Kantuaren, elkarrizketen eta keinu, borroka edo akrobazia gisa kodetutako sekuentzien konbinazio bat da txinatar opera. Antzezpen gehienak dialekto arkaiko batean egiten dira, mandarinera estandarraren aldean oso desberdina; horren ondorioz, batzuetan elkarrizketak oso zailak dira ulertzen; horregatik, antzoki modernoek azpidatziak eskaintzen dituzte, lagungarri.

Arkitektura

aldatu

Siheyuan (四合院) izenekoa da Beijingeko estilo arkitektoniko berezia. Siheyuan bat multzo karratu bat da, erdiko patio bat ixten duten gelak dituena. Patio horrek zuhaitzaren bat izan ohi du, landare ontziak eta, batzuetan, arrainontzi bat ere bai.

Hutong (胡同) izeneko kale eta karrikek hiriko alde zahar osoa lotzen dute. Horietako asko hain dira estuak ezen ibilgailuak ezin dira bertara sartu.

Antzina, Beijing osoan zehar ikusten ziren siheyuan eta hutong moduko eraikuntza moldeak, baina, orain, auzo askotan etxebizitza bloke modernoekin ordeztu dira. Aldaketa horrek bi aurpegi ditu: alde batetik, etxebizitzak kalitate maila hobekoak dira, edateko ura eta komunak baitaude guztietan; beste aldetik, baina, hutong kaleei lotutako gizarte bizitza desegiten dute.

Hutong berezi batzuk gordetzen ari dira, arrazoi historiko edo turistikoengatik.

Gastronomia

aldatu

Txinako iparraldeko sukaldaritza garian oinarrituta dago (ez arrozean).

Beijingeko ahatea edo ahate lakatua da platerik ezagunena; askok diotenez, «munduko platerik gozoena». Bi aldaera ditu: ahate lakatu esekia, Quanjude jatetxearen espezialitatea;[3] eta ahate lakatu kozinatua, Bianyifang jatetxearen espezialitatea.[4]

Mongoliar edo mantxu jatorriko platerak ere ohikoak dira, hala nola Manhan Quanxi.[5]

Tea eta te etxeak oso arruntak dira.

Beijing, Txinako erdigune politiko, kultural eta diplomatikoa denez, herrialdeko gastronomia tipikoa dastatzeko leku aproposa da, baina, aldi berean, nazioarteko hiriburu bat ere badenez, mundu osoko sukaldaritzako jatetxeak aurki daitezke han. Txinako alde guztietatik eta munduko beste leku batzuetatik datozen sukaldaritza kulturen arteko fusio interesgarria gertatzen da. Hori dela eta, Beijingeko sukaldaritza interesgarria da, zenbait sukaldaritza tradizioren amalgama bat baita, hiriburuak ematen dion ukitu bakanaz

Arabiar jatetxeak eta txuan izeneko broxetak eskaintzen dituzten txosnak oso ugariak dira Beijingeko kaleetan, eta bazter guztietan usaintzen ahal da txahal eta bildots errearen usain gozoa. Donglaishun jatetxearen hotpotak historia luzea du eta hiriko biztanle asko maiz dira establezimendu honen bezero.[6]

Kirolak

aldatu

Beijing 2008ko Udako Olinpiar Jokoen hiria izan zen, eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza. Hiriko futbol talde nagusia da Txinako futbol ligan jokatzen duen Beijing Guoan Football Club.

Monumentuak

aldatu
 
Zeruko tenplua
 
Harresia Badalingen
Enperadoreak erlijio zeremoniak ospatzen zituen bertan.
Antzinako enperadoreen egoitza.
Enperadoreen udako egoitza, hein handi batean Cixik eraikia.
Hiriaren erdigunea eta sinbolo politikoa. Mao Zedongen hilobia dago bertan.
Hiriaren kanpoaldean dago.

Azpiegiturak

aldatu

Garraiobideak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Beijingo ingurabide autobideak»

Beijingeko ingurabide autobideak hiriaren erdigunetik kanpoaldera eraikitako ingurabide autobideak dira. Guztira, sei autobidek inguratzen dute, baina 1920ko hamarkadan eraikitako lehen "eraztuna" ez dago jadanik gaur. Seigarren ingurabide autobidearen azken tartea 2009an zabaldu zen, eta egun, hiriko arduradunak zazpigarren autobidea eraikitzeko proiektua zehazten ari dira.

Garraio publikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Beijingo metroa»

Beijing eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko nahiz gaineko garraiobidea da. Metroa 1969an zabaldu zen eta azken lerroak Beijingeko 2008ko Joko Olinpikoen aurretik ireki ziren.

Aireportuak

aldatu
Kokapena NAZE NAGE Aireportuaren izena
BEIJING
Beijing ZBAA PEK Beijing Capital Nazioarteko Aireportua
Beijing ZBNY NAY Beijing Nanyuan Aireportua
Beijing Beijing Xijiao Aireportua (militarra)

Hizkuntza

aldatu

Pekindarrek Beijingeko dialektoa darabilte —mandarineraren azpibanaketa—; udalerriko nekazari guneetan, aldiz, beste dialekto batzuk darabiltzate.

Eskulade eta hiri senidetuak

aldatu

Beijing ondorengo eskualde eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. https://web.archive.org/web/20101220032012/http://cdc.cma.gov.cn/shuju/search1.jsp?dsid=SURF_CLI_CHN_MUL_MMON_19712000_CES&tpcat=SURF&type=table&pageid=3 China Meteorological Administration
  3. (Ingelesez) «Quanjude Restaurant - Beijing Duck» web.archive.org 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  4. (Ingelesez) «Beijing Roast Duck, Peking Duck Recipe, History of Kaoya» web.archive.org 2023-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  5. (Ingelesez) «Manhan Quanxi – The World of Frasers Hospitality» web.archive.org 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  6. (Ingelesez) «Dong Lai Shun (东来顺) | the Beijinger» web.archive.org 2022-07-31 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  7. NYC's Sister Cities. Sister City Program of the City of New York jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: May 21, 2008) (Noiz kontsultatua: 2008-09-01).
  8. Protocol and International Affairs. DC Office of the Secretary jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: January 23, 2009) (Noiz kontsultatua: 2008-07-12).
  9. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  10. Sister Cities
  11. Canberra's international relationships. Chief Minister, Treasury and Economic Development Directorate (Noiz kontsultatua: 2009-10-20).
  12. Riga's Twin Cities. Riga City Council (Noiz kontsultatua: 2009-07-27).
  13. Sister Cities of Manila. © 2008-2009 City Government of Manila jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 8 August 2009) (Noiz kontsultatua: 2009-07-02).
  14. Our Sister Cities. . click List all
  15. International Relations. www.tirana.gov.al jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 10 October 2011) (Noiz kontsultatua: 2009-06-23).
  16. Dublin Twinned with Beijing. Dublin City Council (Noiz kontsultatua: 2011-08-13).
  17. India & China: An Assessment of October 2013 Agreements. (Noiz kontsultatua: 4 February 2015).

Kanpo estekak

aldatu