Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia
Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia edo Sortaldeko Indietako Herbeheretar Konpainia (nederlanderaz: Vereenigde Oostindische Compagnie edo VOC) merkataritza monopolio bat izan zen. 1602ko martxoaren 20an Herbehereetako Estatu Nagusiek Asian merkataritza jarduerak egiteko, 21 urteko monopolioa eman zion unean ezarri zen. Mundu osoko lehenbiziko nazioarteko korporazioa izan zen eta baita bere etekinak argitaratu zituen lehenbiziko konpainia ere. Gainera, gobernu baten adinako eskumenak zituen, horien artean gerra aldarrikapenak eta negozio akordioak gauzatu, bere berezko txanpona ekoitzi, bai eta koloniak ezartzeko eskumenak ere.
Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Verenigde Nederlandsche Geoctroyeerde Oostindische Compagnie | |
Mota | negozioa, chartered company (en) , enpresa eta East India Company (en) | |
Jarduera sektorea | Merkataritza | |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Egoitza nagusi (1606–1800) | ||
Egoitza nagusi (1628–1800) | ||
Egoitza nagusi (1628–1800) | ||
Egoitza nagusi (1631–1800) |
| |
Egoitza nagusi (1699–1800) | ||
Egoitza nagusi (1682–1800) | ||
Osatuta | Tasik (en) | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa | |
Zeren jabe | Zeewijk (en) , VOC ship Akerendam (en) , Batavia (en) , Eendracht (en) , SS Westerbeek (en) , Fortuyn (1722), Arnhem (en) , Fort Mosselstein (en) , Aagtekerke (en) , Prins Willem (en) , Vergulde Draeck (en) , Zuytdorp (en) , Hollandia (en) , 't Wapen van Hoorn (en) , Rooswijk (en) , Meermin (en) , VOC ship Landskroon (en) , Java's Northeastern Coast (en) , Diemermeer (en) , Amsterdam (en) , Oost-Indisch Zeemagazijn (en) , Magdalena (en) , Q30337596 , Falconry (ship) (en) , Q30346757 , Q30346778 , Ravesteyn (en) , Bleijenburg (ship, 1719) (en) , Midloo (ship) (en) eta Mauritius (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1602 | |
Sortzailea | baliorik ez | |
Ordezkatzen du | United Amsterdam Company (en) , Compagnie van De Moucheron (en) , Delftse Vennootschap (en) eta Verenigde Zeeuwse Compagnie (en) | |
Desagerpena | 1799 |
Bi mendean zehar munta eta negozio kopuru handiak izan zituen konpainia bat izan zen: % 20ko dibidendua ordaindu zuen. Azkenean 1800 aldera lur jo, desegin egin eta haren jabego eta zorrak Bataviako Errepublikak bere egin zituen. Konpainiaren jabegoko lurraldeak Ekialdeko Herbeheretar Indiak izatera iragan ziren: XIX. mendean zehar hedatuz joan eta, azkenik, egungo Indonesia bereganatu zuten.