Eustakia Altzola
Eustakia Altzola Lizundia (Izurtza, Bizkaia, 1899ko irailaren 19a - Durango, Bizkaia, 1976ko, otsailaren 25a) bizkaitar lekaimea izan zen. Egan aldizkarian kolaboratzailea izan zen.[1]
Eustakia Altzola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izurtza, 1899ko irailaren 19a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Durango, 1976ko otsailaren 25a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Klaratar |
Bizitza
aldatuIzurtzan jaio zen 1899ko irailaren 19an, Tontorra izeneko baserrian. Aita, Nikolas Altzola Solaguren izurtzarra zuen; ama, Frantziska Lizundia Intxaurralde abadiñarra.[1]
Lekaime sartu zen Durangoko klaristarren komentuan.[1] Komentuan Hna. San Pascual Alzola izena hartu zuen. Senitarte jainkozalea zuen. Ahizpa Bemardiñe komentu berean lekaime egon zen, ahizpa Juana Durangoko Santa Susana komentuan eta ahizpa Josefa Txilen. Gainera, neba Hermenegildo Brasilen egon zen misiolari.
Eustakiak euskaraz idatzi zuen, idazki gehienak eskutitz erakoak izanik. Horietan hizkuntzari, etnologiari, pertsonen bizitzari eta erlijioari buruz aritu zen.[2] Idazki gehienak argitaratu gabe badaude ere, ipuin bat argitaratu zioten Egan aldizkarian.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Onaindia, Santiago. (1977). Euskal Literatura. V Bilbo: Etor, 83–85 or..
- ↑ Breve historia feminista de la literatura española (en lengua castellana). Anthropos Editorial 1993 ISBN 978-84-7658-577-1. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |