Nati Bilbao Onaindia

Panderojolea, tabernaria eta sukaldaria

Nati Bilbao Onaindia (Durango, Bizkaia, 1929ko otsailaren 25a - Ibidem, 2023ko azaroaren 2a) trikiti musikako panderojolea, abeslaria, tabernaria eta sukaldaria izan zen, baita Durangoko bonbardaketaren lekukoa ere.[1]

Nati Bilbao Onaindia

Bizitza
JaiotzaDurango1929ko otsailaren 25a
HeriotzaDurango2023ko azaroaren 2a (94 urte)
Heriotza modua: bihotzeko arritmia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpanderoa, tabernaria eta sukaldaria

Bizitza aldatu

Durangoko Larrinagatxu auzoko Erdikoetxean jaio zen Nati. Orozketako eskolara joan zen umetan; eskolan hasi eta 8 egunetara Gerra Zibila hasi zenez, ez zen eskolara bueltatu 3 urte beranduagora arte; San Frantziskoko eskolara ere joan zen. Kanpezuko (Araba) Antonio Gómez de Segurarekin ezkondu eta bi seme eta alaba bat izan zituen: Ricardo, Carlos eta Nieves.[2] Nati 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketa faxistaren lekuko izan zen. Izan ere, Durango eta Gernikako udalak senidetzeko eskatzen duen manifestuaren sinatzaileetako bat zen. Berak ere ezin izango du sentitu egunen batean lortzen bada.[1]

Panderojolea, tabernaria, eta sukaldaria izan zen. Hil baino hamarkada batzuk lehenago errezeta gastronomikoak prestatzen zituzten ETBko saio batean parte hartu zuen.

Bere kasa ikasi zuen pandero jotzen eta hil zen bezperan ere jo omen zuen. Soinua, atabala eta harmonika ere jotzen zituen. Euskal Herriko panderojole zaharrenetakoa zen. Horregatik, ETBko "Eten barik joten" [3][4][5][6] edo Iban Gorriti eta Lander Petralanda durangarrek zuzendutako "Durango 1937" dokumentaletako eta omenaldietako protagonista izan zen.[7]

2018ko maiatzaren 30an, Bilbon, omenaldia egin zioten. "Eten barik joten". Jasotako panderoa etxeko tabernako apalean jarri zuten ikusgai.

Bere etxeko taberna eta jatetxea oso ezaguna da inguruan, bere aitite txakolina egiten hasi zenetik.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Mugalari. (2023-11-02). «Fallece Nati Bilbao, anfitriona histórica del asador Larrinagatxu, panderetera y testigo del bombardeo contra Durango» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. «Bilbao Onaindia, Nati - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. «'Eten barik joten'...» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  4. «Eten barik joten» impredecible 2019-10-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  5. Zurekin. (2020-12-21). «'Eten barik joten' dokumentala, astelehen honetan, ETB1en» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  6. Mugalari. (2020-12-21). «ETB estrena hoy 'Eten barik joten' sobre las mujeres en la trikitixa con las duranguesas Nati y Edurtzeta» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  7. Gorriti, Iban. (2023-11-02). «Fallece Nati Bilbao, la ‘Maurizia’ de Durango» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

Kanpo estekak aldatu