Cesareo Soule

Nafar hargin eta eskultorea

Cesareo Soule Elizondo (Arizkun, 1948ko otsailaren 25a) nafar hargin eta eskultorea da.[1][2][3]

Cesareo Soule
Bizitza
JaiotzaArizkun1948ko otsailaren 25a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakhargina eta eskultorea

Bizitza aldatu

Cesareo Soule Elizondo Arizkunen jaio zen 1948ko otsailaren 25ean.[2] Jatorria Nafarroa Beherean duen familia batekoa bada ere, haren gurasoak, Bautista eta Eulalia, Baztanen jaio ziren. Aita, eraikuntzako kontratista lanetan aritu zen, eta hargin ezaguna izan zen. Hasieran aitaren enpresan ibili zen lanean, eta geroago harriarekin artisau lanak egiteari ekin zion. 1980ko hamarkadaren lehenbiziko urteetan familiako enpresa utzi eta bere kontura jarri zen.[3]

Bere ibilbide profesionalean, oroitarriak, etxe-fatxadetarako armarriak, hilerrietarako disko-formako hilarriak eta lapidak, eta kaleak, plazak edo etxeak izendatzeko izkribuak egin ditu, eta baita enkarguz egindako bertze hainbat lan txikiago ere.[3][4] Askotan parte hartu du Euskal Herriko eskulangile azoketan, eta baita Madril, Bartzelona eta Frantziako hainbat hiritakoetan ere. Bi aldiz, 1999an eta 2001ean, bigarren saria lortu zuen Bergerac-eko nazioarteko eskultura lehiaketan.[3]

2021ean, Txondorra saria eman zion Iruñeko Olentzeroren Adiskideak elkarteak.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Aguirre Sorondo, Antxon. Cesáreo Soule. Euskonews, 2002ko azaroak 29, euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  2. a b Azpilikueta, Asier. Cesareo Soule: «Agota izan edo ez, argi dago haien ondare kulturala jaso dudala». Nafarkaria, 1998ko abuztuak 6, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  3. a b c d Artisau eskultorea. Aintzinako lanbideak, Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  4. a b Cesareo Soule Arizkungo harginari 2021eko Txondorra Saria emanen diote Iruñeko udaletxean abenduaren 24an. Ttipi-Ttapa, 2021eko abenduak 16, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

Kanpo estekak aldatu