Anna Harrison
Anna Tuthill Harrison, Symmes jaioa (Morristown, New Jersey, 1775eko uztailaren 25a – North Bend, Ohio, 1864ko otsailaren 25a) Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama izan zen 1841ean.
Anna Harrison | |||
---|---|---|---|
1841eko martxoaren 4a - 1841eko apirilaren 4a ← Angelica Singleton Van Buren - Letitia Christian Tyler → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Tuthill Symmes | ||
Jaiotza | Morristown, 1775eko uztailaren 25a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | North Bend, 1864ko otsailaren 25a (88 urte) | ||
Hobiratze lekua | William Henry Harrison Tomb State Memorial (en) | ||
Familia | |||
Aita | John Cleves Symmes | ||
Ama | Anna Tuthill | ||
Ezkontidea(k) | William Henry Harrison (1795eko azaroaren 22a - 1841eko apirilaren 4a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||
Aitona-amonek hezi zuten Long Islanden eta garaiko emakume askok baino heziketa hobea jaso zuen. William Henry Harrison militarrarekin ezkondu zen 1795ean eta bere hamar seme-alabak Ohio eta Indiana arteko mugan hazi zituzten. Annak haietako bederatzi hiltzen ikusi zituen eta bere fede presbiterianoan babestu zen.
Lehen dama bihurtu zen bere senar presidentea aukeratua izan zenean, nahiz eta bera ez zen presidentearen inaugurazioan izan. Washingtonera joateko prestatzen ari zela, senarra hil egin zen. Bizitza osoa Ohion eman zuen bizirik iraun zuen semearekin.