Alessandro Stradella

musikagile italiarra

Alessandro Stradella (Montefestino, 1642ko apirilaren 3a - Genova, 1682ko otsailaren 25a) Italiar musikagilea eta kantaria izan zen. Venezian, Turinen eta Genoan lan egin zuen. Ariaren, oratorioaren eta kantataren aurrerabidean eragin handia izan zuen. Adierazkortasuna zuen lehen kezka, eta garrantzi handia eman zion musika-tresnen lanari. Abenturaz betetako bizitza izan zuen eta maitale ugari. Esan ohi denez, gorabehera haien ondorioz hil zen sastakatuta. Bere bizitza kondaira askotako gai izan zen, eta opera-egile batzuek ere gaitzat hartu zuten (Niedermeyer, Flotow, Schimounek, besteak beste). Operak idatzi zituen: Forza dell´amor paterno (1678), Il trespolo tutore (1679 inguruan); oratorioak, kantatak, moteteak, madrigalak, ariak eta duetoak, eta musika-tresna askotarako lanak.

Alessandro Stradella

Bizitza
JaiotzaBolonia1643ko uztailaren 3a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaGenova1682ko otsailaren 25a (38 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria delle Vigne (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Ercole Gaibara (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta abeslaria
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuabiolina
ahotsa

Spotify: 5ZMpmJXUkD9Q1mV9cUHKmn Musicbrainz: 351ca834-7d1c-4e45-98b2-86be5d5807c2 Discogs: 1098410 IMSLP: Category:Stradella,_Alessandro Allmusic: mn0001471791 Find a Grave: 9931517 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu