Ireki menu nagusia

Serafin Baroja Zornotza[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1840ko irailaren 22a - Bera, Nafarroa Garaia, 1912ko uztailaren 16a) euskal idazlea izan zen.

Serafin Baroja
Serafín Baroja.png
Bizitza
Jaiotza Donostia1840ko irailaren  22a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bera1912ko uztailaren  16a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, kazetaria, meatze-ingeniaria, poeta eta idazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Karlistaldia
Literaturaren Zubitegiko fitxa 350

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Donostiari oso loturik izan zen, jaiotzez eta bizitzaz. Hiri horretako Konstituzio plazako etxe batean ekarri zuen mundura bere ama Concepcion Zornotza Izagirrek, 1840ko irailaren 22an. Serafinen aitona Rafael Baroja Errioxatik etorri zen, Oiartzungo farmaziaren ardura hartzeko, eta bertako alabarekin ezkondu zen. Inprimatze lanak ere hasi zen egiten, familiaren tradizio luzeari hasiera emanez. Serafinen aitak, Pio Baroja Arrietak —Pio Baroja nobelagile famatuaren aitonak— eta batez ere Ignacio Ramon osabak, inprimategiko negozioarekin jarraitu zuten, eta Gipuzkoako aldizkaririk zaharrenetakoa (La Papeleta de Oyarzun, 1814) argitaratu zuten, besteak beste. Handik urte batzuetara Donostiara etorri ziren, eta Ignacio Ramonek inprimategia jarri zuen Konstituzio plazako arkupean, gaur egun Euskararen Udal Patronatua dagoen egoitzan.[2]

Carmen Nessi Goñirekin ezkondu zen Serafin, 1868ko abuztuaren 20an, eta lau seme-alaba izan zituzten: Valentzian gazterik hil zitzaien Dario, Ricardo Baroja margolari eta idazlea, Pio Baroja idazlea, eta Carmen Baroja, hau ere idazlea eta Julio Caro Barojaren ama.

Euskaltzale eta liberala izan zen. Bigarren Karlistaldian, Donostiako liberalen artean ibili zen borrokan, eta karlisten aurkako kantak idatzi zituen, Jose Manterolak bere Cancionero Vascon bildu zituenak. Lanbidez meatzetako ingeniari izan zen, eta lanak bultzatuta Madrilen (1879), Iruñean (1881), Bilbon (1886) eta Huelvan ibili zen ingeniari lanetan.

 
Donostiako zezensuzkoari jarritako bertsoak (1879)

Bere lehen liburua Gaciguezac 1875ean argitaratu zuen, euskarazko eta erdarazko poemez osatua. Bi euskal opera idatzi zituen: Pudente eta Luchi, biak Jose Juan Santestebanen musikaz. Drama bat ere argitaratu zuen, Hirni, ama alabac 1882an. Kazetaritzan ere gogor ari izan zen; Donostian El Urumea sortu zuen 1879an (astean hirutan kaleratzen zena), eta Iruñean euskaraz eta erdaraz osatutako Bai, jauna, bai izeneko astekaria 1883an. Azken honek oso gutxi iraun zuen, behar hainbat harpidedun ez baitzuen lortu.

Orduko aldizkarietan (batez ere Euskal-Errian) olerki, artikulu, izkirimiri eta kritika ugari argitaratu zituen Serafin Barojak. Denetan, bere umorea ageri zuen, eta donostiar izaera beste gauza guztien gainetik.

Serafin Barojaren euskal senari zor zaizkio Donostiako kale eta plaza batzuen izenak: besteak beste, Ategorrieta, Alderdi-Eder, Jai-Alai.

Bere lan ezagunena San Sebastian martxa da, Raimundo Sarriegiren musikari laguntzeko idatzitako kanta hain zuzen.

Nafarroa Garaiko Beran hil zen, 1912ko uztailaren 16an, Barojatarrek urte horretan bertan erositako Itzea etxean. Iru Damatxo abestuz hil omen zen.[2]

LanakAldatu

LiburuakAldatu

  • Gaciguezac, 1875
  • Pudente opera, 1878
  • Luchi, 1878
  • Hirni, ama alabac, 1882
  • Bertsoak, Pudente, Tormesko Lazarotxoa... (1988, Txertoa arg.)

IpuinakAldatu

OlerkiakAldatu

AldizkariakAldatu

  • El Urumea 1879
  • Bai, jauna, bai 1882

ErreferentziakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. a b Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: «Serafin Baroja», DonostiaKultura.com, 2012.

Kanpo loturakAldatu