Pudente José Antonio Santestebanen hiru aktoko opera da[1][2]. Libretoa Serafin Barojak idatzi zuen. Guztiz euskaraz idatzitako lehen opera da[3].

Pudente
Jatorria
Argitaratze-data1878
Estreinaldi-data1884ko otsailaren 25a
IzenburuaPudente
Ezaugarriak
Genero artistikoaopera
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
LibretistaSerafin Baroja
Bestelako lanak
MusikagileaJose Antonio Santesteban

Historia aldatu

1884ko otsailaren 25ean (inauterietako astelehenean) estreinatu zen Donostiako Teatro Circon[4] bi aktoekin[5]. Bigarren emanaldia martxoaren 1ean izan zen[4].

Hamar urte geroago berriro antzeztu zen hiru akto osoekin[1].

2008ko azaroaren 28an Bahía Blancako Udal Antzokian aurkeztu zuen Unión Vasca Euskal Etxeak[6].

2022ko azaroaren 26an operaren eszenen hautaketa bat aurkeztu zen Donostiako San Vicente elizan opera berreskuratzeko dirua biltzeko asmoz[3].

Argumentua aldatu

Argumentua Betikan gertatzen da I. mendean[4]. Pertsonaiak erromatarrak izan eta Andaluzian bizi ziren arren, opera euskaraz idatzita dago[7]. Natalie Morel Borotra ikertzailearen arabera, horrek operaren inauterietako izaera azpimarratzen zuen[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Pudente, euskarazko lehen opera / primera ópera en vasco / Donostia Opera» Donostia Opera (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. Bidador, Joxemiel. «Baroja Zornotza» Nafarkaria 1997-08-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  3. a b «XIX. mendean idatzitako lehen euskal opera berreskuratu eta antzeztu nahi dute» EITB 2022-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  4. a b c d (Ingelesez) Requejo Ansó, Alberto Ángel. (2003). A Study of Jesús Guridi’s Lyric Drama Amaya (1910-1920). The University of Texas at Austin, 38 or. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. (Gaztelaniaz) Díaz-Plaja, Guillermo. (1967). Historia general de las literaturas hispánicas: Post-romanticismo y modernismo. Editorial Vergara, 372 or. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  6. «Serafín Barojaren 'Pudente, lehen euskal opera' estreinatuko dute gaur gauean Bahia Blanca, Argentinan» Euskal Kultura 2008-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  7. ««Euskal Opera»: euskal kulturaren ispilua 1884 eta 1937 artean» Gara 2004-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Kanpo estekak aldatu