Humberto Giannini

filosofo txiletarra

Humberto Gianinni Íñiguez (San Bernardo, 1927ko otsailaren 25a - Santiago, 2014ko azaroaren 25a) txiletar filosofo eta idazlea izan zen.

Humberto Giannini
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHumberto Giannini Iñiguez
JaiotzaSan Bernardo1927ko otsailaren 25a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago2014ko azaroaren 25a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Liceo Manuel Barros Borgoño (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Enplegatzailea(k)Txileko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Chilena de la Lengua (en) Itzuli

"Elkarbizitzaren eta tolerantziaren" filosofotzat hartua da.

Biografia aldatu

Italian egin zituen graduazio ondoko ikasketak, eta Txileko zenbait unibertsitatetako irakaslea izan da harrezkero. Hamahiru liburu idatzi ditu, besteak beste, Reflexiones sobre la convivencia humana (1965, Gizakiaren elkarbizitzari buruzko gogoetak), El mito de la autenticidad (1968, Benazkotasunaren mitoa), El tiempo y el espacio en Kant y Aristóteles (1983, Denbora eta espazioa Kanten eta Aristotelesen), La reflexión cotidiana (1987, Eguneroko gogoeta), La experiencia moral (1992, Esperientzia morala), Del bien que se espera y del bien que se debe (1997, Itxaroten den ongiaz eta zor den ongiaz).

Bere obrarik ospetsuena, dena den, 1977. urtean argitara emandako Breve historia de la filosofía (Filosofiaren historia laburra) izan da; dagoeneko liburu horren hamazazpi argitalpen egin dira. Gianninik artikuluak idatzi ditu, bestalde, Txile, Italia, Frantzia eta beste zenbait herrialdetako aldizkari espezializatuetan. UNESCOk sorturiko Filosofiako lehenengo katedraren zuzendaria da gaur egun (halako hiru katedra besterik ez daude mundu guztian), eta Filosofiako Nazioarteko Kolegioko ohorezko batzordeko kidea ere bada.

Sariak aldatu

Lan hautatuak aldatu

  • Reflexiones acerca de la convivencia humana (1965)
  • El mito de la autenticidad (1968)
  • Desde las palabras (1981)
  • Breve Historia de la Filosofía, 1985
  • La reflexión cotidiana: hacia una arqueología de la experiencia (1987), ISBN 956-11-1720-7
  • La experiencia moral (1992)
  • Del bien que se espera y del bien que se debe (1997)
  • La metafísica eres tú, 2007

Erreferentziak aldatu