Thomas Moore (Dublin, Irlanda, 1779ko maiatzaren 28a - Sloperton Cottage, Bromham, Wiltshire, Ingalaterra, 1852ko otsailaren 25a) ingelesez idatzi zuen irlandar olerkaria izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Londresen, eta han, arrakasta handia izan zuen aristokraten artean bere olerki erromantikoei esker. Ingalaterrako gobernuaren ordezkari izan zen Bermuda uharteetan, eta ondoren Ipar Amerikan, Italian eta Parisen bizi izan zen, berriro ere Britainia Handira itzuli aurretik.

Thomas Moore
Thomas Moore from NPG.jpg
Bizitza
Jaiotza Dublin1779ko maiatzaren 28a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Irlandako Errepublika
 Britainia Handiko Erresuma
 Erresuma Batua
Talde etnikoa Irlandarra
Heriotza Sloperton Cottage Itzuli, Bromham Itzuli eta Wiltshire1852ko otsailaren 25a (72 urte)
Hobiratze lekua Bromham Itzuli
Hezkuntza
Heziketa University of Dublin Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, legelaria, abeslaria, kantugilea, musikagilea, eleberrigilea, idazlea, legelari-poeta, musikaria, kanta-idazlea, orkestra zuzendaria, performerra eta historialaria
Jasotako sariak
Musika instrumentua ahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Irish Melodies (1808-1834, Irlandar doinuak), olerki abertzaleak; Lalla Rookh (1817), ekialdeko giroan oinarritutakoa; The Letters and Journals of Lord Byron (1820, Lord Byronen gutunak eta egunkariak), The Twopenny Postbag (1813) eta The Fudge Family in Paris (1818).

ErreferentziakAldatu