Shifa Gardi

kazetari irakiarra

Shifa Zikri Ibrahim, Shifa Gardi izenez ezagunagoa, (Iran, 1986ko uztailaren 1a - Mosuldik gertu, Irak, 2017ko otsailaren 25a) kazetari eta telebista-aurkezle kurdua zen.

Shifa Gardi
Bizitza
JaiotzaIran1986ko uztailaren 1a
Herrialdea Irak
HeriotzaMosul2017ko otsailaren 25a (30 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Rûdaw Media Network (en) Itzuli

Iranen jaio zen Iraketik ihes egindako familia kurdu batean. Arbilgo, Irakeko, Salahaddin Unibertsitatean egin zituen informazio-zientzia ikasketak. 2006an ekin zion kazetari lanari. Kurdistango Rûdaw hedabidearentzat egin zuen lan bere sorreratik.[1]

2017ko otsailaren 25ean hil zen errepide alboan jarritako bonba batek eztanda egin eta gero, Irakeko Indar Armatuen eta Estatu Islamikoaren arteko borrokaldiei jarraipena egiten ari zitzaienean.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Rudaw reporter and anchor Shifa Gardi killed by roadside bomb near Mosul. 2017-02-25 (Noiz kontsultatua: 2017-02-26).