George Reid
Sir George Houston Reid (Johnstone, Renfrewshire, 1845eko otsailaren 25a - Londres, 1918ko irailaren 12a) australiar politikari eta diplomazialaria izan zen. Australiako 4. lehen ministroa izan zen 1904tik 1905era.
Eskozian jaio zen eta gaztetan familiarekin batera Eskoziara emigratu zuen. Hegoaldeko Gales Berriko gobernuan funtzionario gisa lan egin zuen. 1876an zuzenbidea ikasten hasi zen eta 1879an abokatutzan sartu zen.
1880an Hegoaldeko Gales Berriko Parlamentuko kide hautatu zuten. Estatu honetako Hezkuntza ministroa (1883-84) eta lehen ministroa (1894-1899) izan zen. Merkataritza Libreko Alderdiko buru izan zen, eta Federazioa sortu ondoren, oposizioko lehen burua izan zen.
1901ean lehen parlamentu federaleko diputatu hautatu zuten. 1904ko abuztuan gobernu minoritario bateko lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuak 1905eko uztailera arte baino ez zuen iraun. 1910etik 1916ra Australiako enbaxadore Erresuma Batuan izan zen. 1916an Erresuma Batuko Komunen Ganberako kide hautatu zuten eta bi urte geroago hil zen.