Württembergeko Erresuma

Alemaniako erresuma (1806–1918)

Württembergeko Erresuma (alemanez: Königreich Württemberg, ˌkøːnɪkʁaɪç ˈvʏɐ̯tm̩bɛɐ̯k ahoskatua) Alemaniako hego-mendebaldean zegoen estatu bat izan zen. Estatu berria antzinako Württemberg dukerritik abiatuta sortu zen- Altwürttemberg (Antzinako Württemberg) bezala ere ezagutzen dena- honi ekialdean eta hegoaldean lurraldeak gehitu zitzaizkion berriki gertatu ziren mediatizazio eta sekularizazioen (Reichsdeputationshauptschluss) eta Pressburgeko Bakearen ondorioz.

Württembergeko Erresuma
Königreich Württemberg

1806 – 1918
Monarkia

Württembergeko Erresumako bandera

Württembergeko Erresumako armarria

Goiburua
Furchtlos und treu
German Empire - Wurttemberg (1871).svg
Erresuma 1871n
Geografia
Hiriburua Stuttgart
Biztanleria 2437574
Azalera 19508 km²
Kultura
Hizkuntza(k) Suabiera
Erlijioa Katolizismo eta luteranismo
Historia
Aurrekoa
Flag of Württemberg before 1809.svgWürttembergeko hauteslerria
Ondorengoa
Württembergeko Estatu AskeaFlagge Königreich Württemberg.svg

1806ko urtarrilaren 1ean Napoleon Bonaparteren esku hartzeagatik erresuma independente bilakatu zen. Rhin Konfederazioko (1806-1813) eta Germaniar Konfederazioko (1815-1866) kidea izan zen. Frantzia-Prusia Gerraren ondoren (1870/71) Alemaniar Inperioan bildu zen estatu kide bezala.

Württembergeko erregeen zerrendaAldatu

Württembergeko monarkak
Irudia Izena Agintaldia
  Federiko 1806-1816
  Gilen I.a 1816-1864
  Karlos 1864-1891
  Gilen II.a 1891-1918


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.