Ireki menu nagusia

Domingo Egaña Erkizia (Getaria, Gipuzkoa, 1815eko otsailaren 24a - Orreaga, Nafarroa, 1876ko otsailaren 25a[1]) gipuzkoar buruzagi karlista izan zen.

Domingo Egaña
Domingo de Egaña.jpg
Bizitza
Jaiotza Getaria1815eko otsailaren  24a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Orreaga1876ko otsailaren  25a (61 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua landa-mariskal
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia
Matiner-en Gerra
Bigarren Karlistaldia

BiografiaAldatu

Hiru karlistaldietan hartu zuen parte. Bi aldiz zauritu zuten lehenean; komandante izan zen Oriamendiko guduan eta Getariako herria hartu zuen. Bergarako Besarkadaren ondoren (1839), Mexikora jo eta hamar urte geroago itzuli zen, Bigarren Karlistadan (1849). Gipuzkoan sartu zen, Irundik, 150 karlistekin batera, baina matxinada hark Euskal Herrian biderik ez zuela ikusirik, Mexikora jo zuen berriro. Karlos VII.a Espainiara itzuli zenean (1872ko uztailean, Hirugarren Karlistaldiaren hasieran), Egañak Mexiko utzi eta Don Karlosen agindupean jarri zen berriro. Erregeak Gipuzkoako Komandantzia Nagusiko ardura eman zion. Gerra amaieran karlista-iheslari batzuek hil zuten Orreagan.

ErreferentziakAldatu