Paco de Lucía, jaiotzako izen-deiturez Francisco Sánchez Gómez (Algeciras, Espainia, 1947ko abenduaren 21a - Cancún, Mexiko, 2014ko otsailaren 25a[1]) flamenkoko gitarra-jotzaile andaluziarra izan zen. Flamenkoko gitarrista handientzat hartzen da, eta rock- eta jazz-musikagile nagusiekin batera aritu zen lanean, Carlos Santana, Jonh McLaughlin eta Al Di Meolarekin, besteak beste. 2004an Arteen Asturiasko Printze Saria irabazi zuen. Malú pop-abeslariaren osaba zen.

Paco de Lucía

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Gustavo Sánchez Gómez
JaiotzaAlgeciras1947ko abenduaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPlaya del Carmen eta Cancún2014ko otsailaren 25a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAntonio Sánchez Pecino
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) Itzuli, classical guitarist (en) Itzuli, soinu banda konpositorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Paco de Lucía
Genero artistikoajazza
flamenkoa
musika klasikoa
jazz fusion (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaIsland Records

pacodelucia.org
IMDB: nm0524834 Allocine: 560
Facebook: pacodelucia47 Spotify: 3h8OjAdgYXVRoMZ8jFd6Uw Last fm: Paco+de+Lucía Musicbrainz: 7bc8dd01-35ea-4b18-a64d-3a364dc76a52 Songkick: 179183 Discogs: 20184 Allmusic: mn0000082639 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Gazte-gaztetatik nabarmendu zen gitarra jotzeko zuen trebetasunagatik. Bere anaia Peperekin hasi zen flamenko-elkarteetan jotzen, Los Chiquitos de Algeciras izenarekin. 1960ko hamarkadaren hasieran, lan hauek grabatu zituen: Balada de los tres ríos, Romance a Mary Paz, Soleá de Alcalá eta Tanguillos de Málaga.

1962an, anaiarekin batera, Arte Flamenkoko Nazioarteko Lehiaketan, epaimahaiaren sari berezia lortu zuen. Hamalau urte zituela, José Grecoren konpainian sartu zen, eta harekin bira bat egin zuen Ipar Amerikara, Europako hainbat hiritara eta Australiara. 1965etik aurrera Camarón de la Isla, Carmen Heredia, Enrique de Melchor, Juan Peña eta abarrekin batera aritu zen kontzertuak ematen eta diskoak grabatzen.

Canciones andaluzas para dos guitarras lanarekin, ordu arteko arrakasta handitu egin zen, eta, ondoren, Dos guitarras flamencas en América Latina kaleratu zuen, Agustin Lara, Ernesto Lecuona, Chabuca Granda edo Carlos Gardelen lanekin.

1968an Arte Flamenkoko Nazioarteko Lehiaketako sari nagusia irabazi zuen. Urte horretan bertan, Fantasía flamenca kaleratu zuen, eta hurrengo urtean Paco De Lucía y Ramón De Algeciras en Hispanoamérica. Bi lan horiengatik, Gitarra Flamenkoko Sari Nazionala eman zioten.

1972an El duende flamenco kaleratu zuen. Hurrengo urtean izugarrizko arrakasta izan zuen Fuente y caudal diskoko "Entre dos aguas" abestiak. Abesti hura mundu osoko rock- eta jazz-musikagileen gustukoa izan zen, eta 1976. urtetik aurrera Europako antzoki nagusietako ateak zabaldu zizkion. Chick Corea jazz piano-jotzailearekin hainbat bira egin zituen, eta baita diskoak grabatu ere. Europaz gainera, Japonia eta Ipar Amerika ezagutu zituen.

Beste disko batzuk kaleratu zituen: Manuel de Fallari omenaldia (1978), Sólo quiero caminar (1981), Sirico (1987) eta Lucía (1989).

Irudi-galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paco de Lucía