Ireki menu nagusia

Pablo Ráez Martínez (Marbella, 1996ko apirilaren 26a - ib., 2017ko otsailaren 25a) hezur-muinaren donazioen aldeko aktibista espainiar gazte bat izan zen, leuzemiaren ondorioz hil zena, 20 urterekin [1].

Pablo Ráez
Pablo Ráez, IES Isaac Peral.jpg
Bizitza
Izen osoa Pedro Pablo Ráez Martínez
Jaiotza Marbella1996ko apirilaren  26a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Marbella2017ko otsailaren  25a (20 urte)
Heriotza modua : Leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kirolaria eta blogaria
Jasotako sariak

Kirolari amorratua (kulturismoa, saskibaloia eta waterpoloa praktikatu zituen), 2015ean, 18 urterekin, leuzemia mieloide akutua diagnostikatu zioten, pronostiko oso txarra izan ohi duena. Gaitzari aurre egiteko bere aitaren hezur-muinaren transplante bat egin zioten, eta horri esker hainbat hilabetetan bizimodu normala egin ahal izan zuen. 2016ko udan, ordea, leuzemia berriz agertu zitzaion.

Harrezkero bere proiekzio publikoaren etapa hasi zen. Sare sozialen bidez gazteak hezur-muina ematearen aldeko mezuak zabaldu zituen, jendea kontzientziatzeko donazio horiek leuzemiaren tratamendurako duten garrantziaz. Milioi bateko erronka jarri zuen, kopuru horretaraino donazioak iristea nahi zuelako [2]. Bere eragina nabarmena izan zen, Malagako bere probintzian 2016an donazioak %1300 areagotu zirelako [3]

"Siempre fuerte" ("Beti indartsu") izan zen gaitzaren ondorio larriei aurre egiteko erabiltzen zuen lema, birala bihurtu zena [4]. Bere patu tragikoak, gaitzarekiko erakutsi zituen indarrak eta adoreak, eta bere mezuak izan zuen arrakastak gaztearen ospea zabaldu zuten lau haizetara.

2017ko otsailaren 25ean hil zen, funtzionatu ez zuen hezur-muinaren transplante berri bat hiru hilabete lehenago jaso ondoren.

ErreferentziakAldatu