Jorge Donn

ballet dantzari argentinarra

Jorge Donn (Buenos Aires, 1947ko otsailaren 25a - Lausana, 1992ko azaroaren 30a) argentinar dantzaria izan zen. Buenos Airesko Colón antzokiko dantzari izan zen, eta 1963an Maurice Béjarten XX. mendeko balleteko kide egin zen. Denbora gutxian ballet horretako dantzari nagusietako bat izan zen. Egin dituen lan nagusien artean, aipagarriak dira: Meza gaur egunerako (Pierre Henryren musika, 1967), Hau izango da heriotza (1970), Nijinski, Jainkoaren clowna (1971), Gure Fausto (Henri Pousseurren musika, 1976). 1979an Claude Lelouchen Batzuk eta besteak lanean parte hartu zuen. 1992an HIESaz hil zen.

Jorge Donn

Bizitza
JaiotzaEl Palomar (en) Itzuli1947ko otsailaren 25a
Herrialdea Argentina
HeriotzaLausana1992ko azaroaren 30a (45 urte)
Heriotza modua: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaInstituto Superior de Arte del Teatro Colón (Buenos Aires, Argentina) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)María Fux (en) Itzuli
Maurice Béjart
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta koreografoa
Lan nabarmenak
IMDB: nm0232611 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu