Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Neil Jordan zuzendaria Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dagoen Sligo konderrian kokatua dagoen Sligo hirian jaio zen. Raheny udalerriko St. Paul's College ikastetxean ikasi eta katolozismora bihurtu zen. Dublin hiriburuko University College unibertsitatean Irlandako Historia eta Literatura Ingelesa ikasi zituen. Irlandan Excalibur filma egiten ari zen unean John Boorman zuzendariak Neil Jordan gidoilari bezala erreklutatu zuen. 1995eko Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filman, Jordanek idazle eta zinema zuzendari gisa banpiroen mitoa berrikuskatu zuen.

Erlazio sexual ez konbentzionalak ere Jordanen filmen ohiko gai izango dira, sarritan kontzientziaren egoera normalatik haratago dauden ekintzen alderdi ezkutuan hausnartzen saiatzen da, askotan mundu onirikora daramaten elementu plastikoak gehituz. Bere filmek pertsonai bakar baten inguruko erabateko ikuspuntu subjetibo bat hartu ohi dute. Erlazio sexual ez konbentzionalez gain, Jordanen filmek maiz Ipar Irlandako gatazkaren gaiaren ingurukoak izan dira, azken honen adibide gisa The Crying Game edota Breakfast on Pluto. 1996an Irlandako Historian hain esanguratsua izan zen Michael Collins irlandar abertzale eta iraultzaileraren biziaren inguruko Michael Collins filma ere zuzendu zuen.

Filmografia hautatuaAldatu

Elaberriak edo nobelakAldatu

Sariak eta izendapenakAldatu

Urtea Saria Kategoria Filma Emaitza
1984 Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldia Filma onena The Company of Wolves Irabazle
1993 Oscar Jatorrizko gidoi onena The Crying Game Irabazle
1993 Oscar Zuzendari onena The Crying Game Izendapena
1995 Academy of Science Fiction, Fantasy & Horror Films, USA Zuzendari onena Interviwe with the Vampire Izendapena
2000 BAFTA Sariak Filma onena The End of the Affair Irabazle

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Jordan