Ireki menu nagusia

Raymond McCreesh, irlanderaz Réamonn Mac Raois (1957ko otsailaren 25a, Camlough, Armagh konderria - 1981eko maiatzaren 21a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAren Hego Armagheko Brigadako kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Raymond McCreesh
Bizitza
Jaiotza Camlough1957ko otsailaren 25a
Herrialdea  Ipar Irlanda
Heriotza Maze espetxea1981eko maiatzaren 21a (24 urte)
Hobiratze lekua Camlough
Heriotza modua suizidioa: starvation Itzuli
Hezkuntza
Heziketa St Colman's College, Newry Itzuli
Jarduerak
Jarduerak borrokalaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra

1976ko ekainaren 25an bera, Paddy Quinn eta Danny McGuinness IRAkideak Hego Armagheko Britainiar Armadaren behatoki bati eraso egin behar ziotenean atxilotuak izan ziren. 1977ko martxoaren 2an McCreesh eta Quinn britainiar soldaduen aurkako atentatu saiakera eta armen jabetzarengatik 14 urteko espetxealdia eta IRAkideak izateagatik 5 urteko espetxealdiko zigorrak jaso zituzten.

Jada Maze espetxean preso zegoela Burusien protestan parte hartu zuen.

1981eko Irlandako gose greban parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko martxoaren 22an gose grebari ekin zion. Maiatzaren 21an eta Maze espetxean 24 urte zituela zendu zen, 61 egunez gose-greban egon ondoren.

Ikus gaineraAldatu