Fernando Montero Moliner

filosofo espainiarra

Fernando Montero Moliner (Valentzia, Katalan Herriak, 1922ko otsailaren 25a - 1995eko irailaren 3a) Katalan Herrietako filosofoa izan zen.

Fernando Montero Moliner
Bizitza
JaiotzaValentzia1922ko otsailaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValentzia1995eko irailaren 3a (73 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)José Luis Villacañas
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Enplegatzailea(k)Valentziako Unibertsitatea

Biografia aldatu

Filosofia eta Letrak ikasi zituen Unibertsitate Complutensean, 1945ean. Unibertsitate horretan bertan lortu zuen doktoregoa 1952an.

Besteak beste, 1965-1967 urteetan, Santiagoko eta Murtziako unibertsitateetako Filosofiaren historiaren katedradun izan zen, eta 1967-1987 bitartean, Valentziako Unibertsitateko filosofiaren historiaren katedradun. Azken unibertsitate horretako irakasle emeritu izan zen 1987tik 1995era.

Monteroren ikerketek fenomenologiaren bidetik egiten dute gehienetan. Filosofiaren historialari gisa Parmenidesen pentsamenduaren eta Kanten filosofiaren metodologia aztertu du.

Lanak aldatu

Monteroren lan nagusiak hauek dira: Parménides (1960), La presencia humana (1971, Gizakiaren presentzia), El empirismo kantiano (1973, Kanten enpirismoa), Objetos y palabras (1976, Objektuak eta hitzak) eta Mente y sentido interno en la Crítica de la razón pura (1985, Adimena eta zentzua Arrazoi hutsaren kritikan). Filosofia-artikulu ugari idatzi ditu filosofiako aldizkarietan.

Erreferentziak aldatu