Ireki menu nagusia

Elise Konstantin-Hansen

Elise Konstantin-Hansen (Frederiksberg, 1858ko maiatzaren 4a - Kolding, 1946ko otsailaren 25a) Danimarkako margolari eta zeramikaria izan zen. Berezko estiloa garatu zuen, sarritan itsas-txoriak, itsas-animaliak, itsas-landareak eta itsas-paisaiak margotuz.[1][2]

Elise Konstantin-Hansen
Elise Konstantin-Hansen.jpg
Bizitza
Jaiotza Frederiksberg1858ko maiatzaren 4a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Kolding1946ko otsailaren 25a (87 urte)
Familia
Aita Constantin Hansen
Irakaslea(k) Christen Dalsgaard
Laurits Tuxen Itzuli
Gaston Veuvenot Leroux Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta autobiografialaria

Gaztaroa eta hezkuntzaAldatu

Konstantin-Hansen Kopenhageko Frederiksberg auzoan jaio zen 1858 urteko maiatzaren 4an. Aita Carl Christian Constantin Hansen eta ama Magdelene Barbara Købke izaki. 1908 urtean izena aldatu eta Konstantin-Hansen jarri zuen.[2]

Artisten giroan hazi zen. Zortzi anai-arreben artean artista ugari izan zituen, batez ere Kristiane aizpa, bordatuak egiten aparta.

1880 urtean, aita zendu zenean  Thorvald Bindesbøllren laguntzaile nagusia izan zen.[2]

Aitak lehendabiziko margo ikasketak eman zizkion eta 1886 urtean, Parisera joan baino lehen, Christen Dalsgaard eta Laurits Tuxen margolariek ere, margolaritza ikasketak eman zizkioten.[1]

Estilo artistikoaAldatu

1880 urte inguruan, bordatuak egiten hasi zen. Ondoren, Skovgaard anaiekin, zeramikagintzan ere aritu izan zen Uttersleveko tailerrean .

Japoniar artearen eraginez itsas-animaliak, landareak eta paisaiak sarri margotu zituen.

Konstantin-Hansenen azken maisu margolana 1930 urtean egin zuen, Svaneflok dut våge deritzona eta bertan Kolding fiordo[3] inguruko beltxarga batzuk margotu zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b "Elise Konstantin-Hansen" (Danieraz)
  2. a b c Munk, Jens Peter.
  3. "Elise Konstantin-Hansen" (Danieraz)