Ireki menu nagusia

Larresoroko seminarioa Lapurdiko izen bereko herrian dagoen eraikina izan zen, XVIII. eta XIX. mendeen artean Ipar Euslkal Herriko kulturagune nagusienetariko bat izan zena. 2005ean monumentu historiko sailkatu zuten.[1]

Larresoroko seminarioa
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Larresore Séminaire.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Larresoro
Koordenatuak 43° 22′ 19″ N, 1° 26′ 00″ W / 43.3719°N,1.43335°W / 43.3719; -1.43335Koordenatuak: 43° 22′ 19″ N, 1° 26′ 00″ W / 43.3719°N,1.43335°W / 43.3719; -1.43335
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1733
Arkitektura
Ondarea
Mérimée ID PA64000055

HistoriaAldatu

Jean Agerre abadeak 1733ko apirilaren 29an eraiki zuen, apaiztegi txiki batek eta kapera batek osaturik.[2]

1739an Euskal Herri osoko lehenengo ikasleak ailegatu ziren filosofia eta teologia ikasteko. Baionako elizbarrutiaz gain, Oloroekoa eta Akizekoa ere bere apaizez bete zen.[3]

1792ko urrian apaizak eraikinetik bota zituzten eta 1820ra arte ez ziren itzuli. Eliza eta Estatuaren arteko legea ezarri ondoren, 1906ko abenduaren 18an Gobernua eraikinaren jabe bilakatu zen. Lehenengo Mundu Gerran ospitale moduan erabili zuten.

Bertoko ikasle ospetsuen artean Louis-Édouard Cestac, Dominique Garat Hiriarte, Joan Piarres Duvoisin, Martin Duhalde edo Jean Hiriart-Urruti daude, baita Euskaltzaindiaren kide batzuk ere, tartean Jean-Blaise Adema, Jean Elizalde, Jules Moulier, Martin Landerretxe edo Jean Saint-Pierre.

ErreferentziakAldatu

  1. Mérimée datu-basea, Frantziako Kultura Ministerioa Larresoroko seminarioa.
  2. Goihenetxe, M. (1995) Les Basques et leur histoire. Mythes et réalités Elkar.
  3. Hariztoi, P. (1884) Recherches historiques sur le Pays Basque Baiona: Lasserre.