Balearrak

Balear uharteak» orritik birbideratua)

Balearrak[1][2][3][4]Balear Uharteak[1][2] antolaketa administratiboaz hitz egitean eta Balear uharteak[3][4] uhartediaz ari garenean — Mediterraneo itsasoan dagoen uhartedia da eta Espainia barruan autonomia erkidego bat eratzen duena. Lau uharte nagusik (Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formentera) eta beste uharte txikiago ugarik (Cabrera, Dragonera eta Conejera dira garrantzizkoenak) osatzen dute. Iberiar penintsularen ekialdean daude. Autonomia erkidegoaren hiriburua Palma Mallorcakoa da; eta beste hiri nagusiak, Formentera, Eivissa, Maó, Pollença eta Sóller dira. Uhartediaren katalanezko izena (eta ofiziala dena) Illes Balears da eta gaztelaniazkoa Islas Baleares.

Balearrak / Balear Uharteak
Islas Baleares
Illes Balears


Balear Uharteetako armarria
Geografia
HiriburuaPalma Mallorcakoa
39°34′0″N 2°38′59″E
Hiririk handienahiriburu
Azalera4.992
Punturik altuenaPuig Major
Administrazioa
PresidenteaFrancina Armengol (PSIB)
Demografia
Biztanleria1.149.460 (2019)
1.173.008 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Dentsitatea230,28 bizt/km²
Ekonomia
Bestelako informazioa
caib.es

Geografia aldatu

Uharteok bi taldetan banatu ohi dira:

  • Gimnesiak: Menorca, Mallorca eta Cabrerako uharteak eta ondoko beste uharte txikiago batzuk (Dragonera eta Aire, besteak beste).

Gehienak erliebe apaleko uharteak diren arren, bi mendilerro bereiz daitezke Mallorca uhartean, Mendikate Betikoaren jarraian (Puig Major, 1.452 m). Eivissako mendiak apalagoak dira (Talaiasa, 475 m). Klima mediterraneoa da, tenperaturak gozoak (5-35 °C) eta prezipitazioak urriak (550 mm urtean).

Historia aldatu

Balear herria izan zen bertako lehen biztanlea; gero, feniziarren, greziarren eta erromatarren kolonizazioa izan zuten Balear uharteek. Bandaloen eskuetan egon ondoan, VIII. mendean musulmanak egokitu ziren han. Lau mende luze eman ondoren, Jakue I.a Konkistatzailea Kataluniako erregeak konkistatu (1229) eta Mallorcako Erresuma osatu ondoren, Aragoiko koroaren parte bihurtu ziren (1349).

Errege-erregina Katolikoen garaian (XV. m.) Espainiako koroapean geratu zen, eta bi mende eta erdi geroago Menorca britainiarren esku gelditu zen (1713, Utrechteko Ituna). 1802. urtean Menorca Espainiako koroaren eskuetara igaro zen berriz ere.

Demografia aldatu

Ekonomia aldatu

Balear uharteak turismo lekuak dira batez ere, berezko aberastasunek horretarako aukera bikaina eskaintzen baitute: hondartzak, arte monumentuak (Palmako katedrala, Bellver gaztelua eta Palmako Lonja; Eivissako hiri multzoa, Menorcako monumentu megalitikoak, Drach haitzuloak, eta abar). Nekazaritza (fruituak eta barazkiak), abeltzaintza, eskulangintza, ehun langintza eta Mallorca inguruko industria dira gainerako baliabide ekonomikorik garrantzitsuenak. Son Sant Joan, Palma Mallorcakoko aireportuak, Espainiako aire trafiko handiena bideratzen du.

Hizkuntza aldatu

Balear uharteetako hizkuntza katalana da (balear dialektoa, ekialdeko katalana). Gaztelaniarekin batera, katalana hizkuntza ofiziala da Balear uharteetan. Balearretako katalan dialektoan hiru azpidialekto bereizten dira: mallorquí, menorquí eta eivissenc (Mallorcakoa, Menorcakoa eta Eivissakoa).

Hedabideak aldatu

Balear ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b 32. araua. Euskaltzaindia.[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b 70. araua. Euskaltzaindia.[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b 154. araua. Euskaltzaindia.
  4. a b 159. araua. Euskaltzaindia.
  5. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2015.01.01

Kanpo estekak aldatu