Mundu

lur planetari edota gizateriari ematen zaion izena

Mundua, Ludia edo Lurbira gizakien ikuspuntutik Lur planetari ematen zaion izena da, gizakien bizilekua. Sarri, giza esperientzia eta historiaren multzoari dagokio.

Mundua

Filosofiaren testuinguruan, mundu hitza errealitatea osatzen duen orori dagokio, hau da, unibertso osoa.

Banaketa geografikoa aldatu

Mundua lur eta ur eremuetan banatua dago, hau da, kontinente eta ozeano-itsasoetan.

Kontinenteak aldatu

Ozeanoak aldatu

Mundua filosofian aldatu

 
Munduko mapa bat, 1595. urtekoa.

Filosofia klasikoak "diren gauza ororen multzo" gisa definitu du mundua, baina filosofia eskolek munduari buruzko ikuspuntu desberdin asko eman dituzte. Joniarren ustez, mundua ordena eta osotasuna zen. Estoikoek gauza errealen osotasunaz gainera, jainkozko izaera duten elementuak eta "errealitateen multzoa" azpimarratzen zituzten. Posidoniok berezko osotasuna eta gizonak sortutako gauza oro hartu zituen munduaren osagaitzat. Kristautasuna sortu zenean, ordu arte "mundu" izan zena "mundu hau" bihurtu zen eta "beste mundua" agertu zen, Jainkoarena eta giza arimarena. Teologia (Jainkoarena), kosmologia (gizonarena) eta psikologia (arima beste munduko eta beste mundurako zeratzat duena, baina mundu honetan den errealitate gisa aztertzen duena) bereizi ziren. Kant-en iritziz, mundua "gertakari ororen multzoa eta bere sintesiaren osotasuna" zen. Filosofia modernoan, subjektua eta mundua elkartu dira errealismo-idealismo bereizketa gainditzeko. Aipatzekoa da platonistek eta neoklasistek eman zuten munduaren ikuspegia, teoria moderno askoren muina baita; teoria hark "ideien munduaren" eta "giza zentzuek antzematen dituzten gauzen munduaren" arteko bereizketa egiten zuen eta bi horien arteko zubi gisa "munduaren arima edo gune" zuen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu