Gamal Abdel Nasserarabieraz: جمال عبد الناصر‎Gamāl 'Abd an-Nāsir— (Alexandria, Egipto, 1918ko urtarrilaren 15aKairo, Egipto, 1970eko irailaren 28a) militarra, Egiptoko estatuburu eta bere garaiko arabiar buruzagirik garrantzitsuena izan zen.

Gamal Abdel Nasser


Egiptoko Lehen Ministroa

1967ko ekainaren 19a - 1970eko irailaren 28a
Muhammad Sedki Sulayman (en) Itzuli - Mahmoud Fawzi (en) Itzuli
2. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

1964ko urriaren 5a - 1970eko irailaren 8a
Josip Broz Tito - Kenneth Kaunda
Afrikar Batasuneko presidente

1964ko uztailaren 17a - 1965eko urriaren 21a
Haile Selassie - Kwame Nkrumah

Egiptoko Lehen Ministroa

1958ko otsailaren 22a - 1962ko irailaren 29a
Gamal Abdel Nasser - Ali Sabri (en) Itzuli
Egiptoko presidentea

1956ko ekainaren 23a - 1970eko irailaren 28a
Muhammad Naguib - Anuar as Sadat

Egiptoko Lehen Ministroa

1954ko apirilaren 18a - 1958ko otsailaren 22a
Muhammad Naguib - Gamal Abdel Nasser

Egiptoko Lehen Ministroa

1954ko otsailaren 25a - 1954ko martxoaren 8a
Muhammad Naguib - Muhammad Naguib
Bizitza
JaiotzaAlexandria1918ko urtarrilaren 15a
HerrialdeaEgiptoko sultanerria  (1918 -  1922)
Egiptoko Erresuma  (1922 -  1953)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1970)
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo1970eko irailaren 28a (52 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Tahia Kazem (en) Itzuli  (1944ko ekainaren 19a -  1970eko irailaren 28a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea : zuzenbide
Egyptian Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
MugimenduaNaserismoa
arabiar nazionalismoa
Arabiar sozialismoa
Aurrerakoitasuna
Egyptian nationalism (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraEgiptoko Armada
Graduateniente koronel
koronel
Parte hartutako gatazkakIpar Yemengo Gerra Zibila
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaArabiar Batasun Sozialista

IMDB: nm0621959 Allocine: 37200
Find a Grave: 8183644 Edit the value on Wikidata

1918an jaio zen, iturri batzuen arabera, Asiut probintziako herri batean (Egipto Garaia), eta, beste batzuen arabera, deltako Alexandria hirian. Postako funtzionario baten lehensemea zen; 1938 eta 1939 bitartean, akademia militarrean ikasi zuen; bertan graduatu, eta teniente gisa sartu zen indar armatuetan. Horri esker, egiptoarrek, orokorrean, baino bizitza-maila hobera iristea lortu zuen. Nasserrek laster erakutsi zuen berezko ekimen ahalmena, eta berehala igo zen armadako kideen artean. 1948an, Israelen aurkako gerran parte hartu zuen komandante mailarekin. Hurrengo urtean, 1949an, beste militar gazte batzuekin batera, Ofizial Askeen Mugimendua sortu zuen. 1952an, Faruq I.a erregea bota, eta errepublika aldarrikatu zuen estatu-kolpea emanez; Iraultzaren Kontseiluak zuzendua, bera izan buru hil arte.

1952an, Egipto krisi larria jasaten ari zen maila guztietan: ustelkeria, konstituzioaren eraginkortasunik eza, britainiarren eta frantsesen erabateko kontrola, populazioaren miseria, erregearen irudiaren ospe galtzea, etab. Armada ere aztoratuta zegoen gerra arabiar-israeldarrean izandako porrotagatik, eta, haren barruan, mugimendu sekretu bat eratu zen (1949an sortua), Ofizial Libreen Mugimendua izenekoa. Krisia 1952ko altxamenduarekin amaitu zen. Mugimenduaren zuzendaritza armadak eraman zuen, eta, bereziki, Ofizial Libreen Batzordeak, non laster Nasser nabarmenduko zen. Militar horiek laster jarri ziren harremanetan ezkerreko alderdiekin eta erregimenaren aurkako beste talde batzuekin. 1952ko uztailaren 22ko kolpe militarra, oposizio handirik gabe inposatu zen.

Boterera iristean, Ofizial Libreen Mugimendua, gobernuan hegemonikoa, bere programa aplikatzen hasi zen, Nasserren ideia pertsonalekin gero eta lotuago. Erregimen berria bi proiektu kontrajarriren artean ibili zen orduan, iraultzaren bi irudi nagusiek irudikatuta: Muhammad Naguib jeneralarena, Errepublikako presidentearena, batzar konstituziogile bat deitzearen eta askatasun politikoak berrezartzearen alde zegoena eta Nasser presidenteordearena, sozialismoaren bidez batasun- eta erregimen duina aldezten zuena. 1953ko azaroan, Naguib kargutik kendu, eta etxean atxilotu zuten, Nasserren aginduz. Hala, iraultzaren buru bihurtu zen, eta Egiptoko politikaren protagonista bihurtu zen.

1955. eta 1956. urteek Nasserren agintea sendotzeko balio izan zuten, eta haren ospea nazioarteko politikara zabaldu zen. Egoera horretan, Suezko kanalaren nazioarteko krisia sortu zen. 1955eko apirilean egin zen Bandungeko batzarrak neutralismo positiboaren filosofiaren edo Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren aitzindarietako bat bihurtu zuen Nasser (Jugoslaviako Tito eta Indiako Nehrurekin batera). Gerra Hotzaren garaiko Egiptoren neutraltasunak tentsioak eragin zituen mendebaldeko potentziekin, eta horiek uko egin zioten Aswango presaren eraikuntza finantzatzeari. Errepresalian, Nasserrek Suezko kanalaren konpainia nazionalizatu zuen 1956an. Erresuma Batuak, Frantziak eta Israelek eraso bat antolatu zuten ubidearen kontrolari berriro heltzeko, baina, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren presio bateratuaren ondorioz, berriro atzera egin behar izan zuten. SESBek nolabaiteko eragina irabazi zuen Egipton, Aswango presa eraikitzeko laguntza finantzario eta teknikoa eskaini baitzuen. Krisiaren emaitzak nabarmen handitu zuen Nasserren ospea mundu arabiarrean, eta batasun arabiarraren aldeko diskurtsoek eraman zuten Arabiar Errepublika Batua sortzera, zeinean Egipto eta Siria sartu ziren 1958an.

Ubidea nazionalizatu ondoren, Nasser nazionalismo arabiar edo panarabismoaren erreferente nagusia izan zen, joera sozialista eta populista zuena. Oinarri panarabistekin, Nasser, Egiptok parte hartzen ez zuen petrolio-merkataritzan, leku bat irabazten saiatu zen potentzia handiekin, arrakastarik gabe baina. 1958ko otsailean, Siriako Baaz alderdiaren ekimenez, bi estatuak Arabiar Errepublika Batuan batu ziren Nasserren lehendakaritzapean, nahiz eta batasuna 1961eko irailean desegin zen.

Barne-politikaren ezaugarri nagusia autoritarismoa izan zen, nahiz eta Nasserrek berak diktadura baten itxura saihestu zuen, eta «boterearen benetako eramaileak» indar armatuak zirela (eta ez bera) erakusten saiatu zen. Panarabismoan irmo sinesten zuen; bere ideiak gainerako herrialde arabiarretara zabaltzeko borrokatu zen, eta elkartasuna adierazi zien Tunisiako eta Aljeriako kolonien aurkako mugimenduei, eta Ekialde Hurbileko politikariei laguntzen zien, zeinak eskualdearen eragin britainiarra eta frantsesa ezabatzen baitzuten. Nasserrek sozialismo arabiarraren doktrinekin bat egin zuen, eta, ondorioz, errotik murriztu zuen antzinako aristokrazia egiptoarraren boterea, estatuak ekonomian esku-hartzea bultzatuz, kapital britainiar eta frantseseko enpresak nazionalizatuz, eta laizismoaren aldeko gizarte-legeak emanez (emakumearen emantzipazioa, auzitegi erlijiosoen gainetik zibilen lehentasuna ezarriz). Nasser musulman zintzoa zen arren, ez zion «sozialismo arabiarraren iraultza» zalantzan jartzen zuten elizgizon islamiarren jazartzeari utzi; horrek islameko sektore erradikalenekin borrokatzera eraman zuen, hala nola Anaia Musulmanekin. Haiek ordena zaharrera itzultzeko sabotatzaile atzerakoitzat jo zituen Nasserrek, eta, 1953az geroztik, jazarriak izan ziren.

Sei Egunetako Gerran (1967ko ekaina), Egiptoko armadak, Siria eta Jordaniako armadekin koordinatuta («koalizio arabiarra» osatzen zuten), lurrez eta airez ikaragarrizko porrota jasan zuen Israelen aurrean, eta horrek ekarri zuen Nasserren ospea eta, oro har, nazionalismo arabiarraren gainbeheraren hasiera. Egipton, israeldarren garaipenaren berri izan ondoren, Nasserrek dimititu egin zuen, baina bere aholkulariek (Anuar el-Sadat, besteak beste) bere postuan jarraitzeko eskatu zioten; kale-manifestazioek ere boterean jarraitzea eskatzen zuten, eta, beraz, bertan behera geratu zen dimisioa. Naserismoak, oraindik ere, Libian 1969an Muamar el Gadafik zuzendutako iraultza inspiratu zuen. Egipto eta Siriaren arteko lotura politikoko proiektu bat ere prestatu zuen 1970ean, baina ez zen aurrera joan, eta bi urte geroago desegin zen.

Bihotzekoak jota hil zen, bat-batean, 1970eko irailaren 28an. Anuar el-Sadatek ordezkatu zuen, eta herrialdearen kanpo-politikan norabidean aldaketa gogorrak ezarri zituen, SESBekiko aliantza hautsiz eta AEBrekin loturak bilatuz. Nasser, gainera, Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten[1].

Gaztaroa aldatu

 
Nasser, 1931n.
 
Al-Gihad egunkariko 1935eko azaroko zenbakia; bertan, Nasser izena zirkulu gorriaren barruan agertzen da.

Gamal Abdel Nasser 1918ko urtarrilaren 15ean jaio zen Bakosen, Alexandriako aldirietan; Fahima eta Abdel Nasser Husseinen[2] lehensemea izan zen.​ Bere aita posta-enplegatua zen[3], eta Beni Mur-en jaioa[4], Egipto Garaian, baina Alexandrian hazi zen[2]; amaren familia, berriz, Mallawitik zetorren, gaur egungo Menia probintzian. Gurasoak 1917an[4] ezkondu ziren, eta beste seme batzuk izan zituzten: Izz al-Arab y al-Leithi.​ Nasserren familia maiz aldatzen zen bizilekuz, aitaren lanpostu-aldaketengatik; Asiuten kokatu zen 1921ean, eta, gero, Jatatban, non Nasserren aita posta-bulego bateko zuzendari izendatu baitzuten. Nasser trenbideen seme-alaben eskolara joan zen 1924an, osabarekin bizitzera Kairora bidali zutenean[5].

Nasser harremanetan egon zen amarekin, gutunen bitartez, eta, oporretan, bisitan joaten zitzaion, baina, 1926ko apirilaren amaieratik, ez zuen gutun gehiago jaso. Jatatbara itzuli zenean jakin zuen Shawki hirugarren anaiaren erditzean hil zela; familiak berria ezkutatu zion[6]. Nasserrek geroago esan zuen: «ama galtzea trauma sakona izan zen, eta denborak ez du arindu»[7].​ Ama gurtzen zuen, eta berarentzat eragin handia izan zuen aitaren ezkontza berriak, urtea amaitu baino lehen ospatu baitzen[6][8][9].​​

1928an, Nasser Alexandrian kokatu zen, amaren aldeko aitonarekin[10][7]. Garai batez, Helwango barnetegi batean ikasi zuen, 1933an Alexandriara itzuli aurretik, aita hiriko posta-zerbitzuetara lekualdatu zutenean[10][7]. Nasserrek berehala hartu zuen parte jarduera politikoan[10][11].​​ Alexandriako Manshia plazan[7] manifestarien eta poliziaren arteko liskarrak ikustean, manifestazioarekin bat egin zuen, nahiz ez zituen haien aldarrikapenak ezagutzen[7].​​ Protestak, Egipto Gaztea alderdi nazionalistak antolatutakoa, atzerriko eragina amaitzea eskatzen zuen Ismaïl Sidqi lehen ministroak 1923ko Konstituzioa baliogabetu ondoren.​ Nasser atxilotu egin zuten, eta atxilotuta igaro zuen gaua[12], aitak askatzea lortu zuen arte[10].

Aita Kairora lekualdatu zutenean, 1933an, Nasser harekin joan zen, eta al-Nahda al-Masria-n ikasi zuen[7][13]. Eskolako egunkarian, artikuluak idatzi, eta eskolako antzerki-lanetan parte hartu zuen; besteak beste, Voltaire filosofo frantsesari buruzko artikulu bat, Voltaire, Askatasunaren gizona[7][13].​​ 1935eko azaroaren 13an, Samuel Hoare britainiar Kanpo Harremanetarako Estatu idazkariaren adierazpenen ondorioz, Britainia Handiko eraginaren kontrako ikasleen manifestazioa zuzendu zuen; hark 1923ko Konstituzioa berrezartzeari uko egin baitzion[7].​ Bi manifestari hil ziren, eta Nasser zaurituta gertatu zen, kopetan bala batek jota[12].​ Horri esker agertu zen lehen aldiz prentsan; Al Gihad egunkari nazionalistak jakinarazi zuen Nasser manifestazioko buruzagietako bat izan zela eta zauritua izan zela[7][14]. Abenduaren 12an, Faruq errege berriak konstituzioa berrezartzen zuen dekretu bat sinatu zuen. Bere jarduera politiko biziaren ondorioz, Nasser 45 egun baino ez zen joan eskolara azken urtean[15][16].​​ 1936ko Anglo-Egiptoko Tratatuaren aurka agertu zen, zeinak, herrialdean, base britainiarren zati bati eusten baitzion[7].​ Egiptoko indar politiko ia guztiek ordea, onartu egin zuten, eta nabarmen jaitsi zen agitazioa. Nasser berriro hasi zen ikasten al-Nahda al-Masrian[15], eta eskola diplomaren baliokidearekin utzi zuen[7].

Saïd K. Aburich historialariaren arabera, Nasserri ez zioten eragin ohiko lekualdatzeek, bere ikuspegia zabaldu eta Egiptoko gizartearen zatiketez kontzientziatu baitzuten. Irakurketari, denbora asko ematen zion, bereziki, 1933an, liburutegi nazionaletik gertu bizi zelako. Irakurri zituen: Korana, Mahomaren hadizak, bere kideen sahabak eta buruzagi nazionalisten biografiak[17], hala nola Napoleon, Atatürk, Bismarck, Garibaldi, baita Winston Churchillen autobiografia ere[7][12][18][19].​​​​ Bereziki eragin zioten: Mustafá Kamil politikariaren nazionalismo egiptoarrak, Ahmad Shawqi[17] poetarenak eta Aziz Ali al-Misri akademia militarreko bere instruktorearenak; Nasserrek bere esker ona adierazi zion 1961ean egindako elkarrizketa batean[20].​ Horrez gain adierazi zuen Tawfiq Al-Hakim-ek idatzitako Kontzientzia berreskuratua eleberrian Egiptoko herriak «bere desio eta sentimendu guztiak irudikatu zituen eta bere ikurra izango zen gizon bat» baino ez zuela behar, berarentzat inspirazio-iturri izan zirela 1952ko iraultzan[18].

Iblbide militarra aldatu

 
Nasser 1937an.

1937an, Nasserrek Egiptoko akademia militarrean sartzeko eskaera egin zuen, ordura arte aristokraziako eta goi-burgesiako gazteentzat gordetakoa; 1936an, okupatzaile britainiarrekin egindako hitzarmenari esker, Egiptoko armadak burgesia txikirako errekrutamendua zabaldu zuen, eta Nasserrek etekina atera nahi izan zion ofizial egiteko[21][22], nahiz eta gobernuaren oposiziogile izandako iraganak onarpena blokeatu zuen[23]. Desengainatuta, Fuad Unibertsitateko[23] Zuzenbide fakultatera itzuli zen, baina seihileko batean utzi zuen berriz ere akademia militarrean sartzeko[24]. Gomendiorik gabe ez zutela onartuko jabeturik, Nasserrek elkarrizketa bat lortu zuen Ibrahim Jairy Bajá[21] gerra-idazkariordearekin, onarpenen arduradunarekin[23].​ Nasserren eskaera bultzatzea onartu zuen, 1937an onartua izan zena[21][23][25].​​​ Nasserrek bere denbora guztia karrera militarrari eskaini zion, eta, familiarekin, harreman gutxi izan zuen. Akademian, Abdel Hakim Amer eta Anuar as Sadat ezagutu zituen, geroago, kolaboratzaile estuak izango zirenak herrialdearen lehendakaritza bete zuen bitartean[26].​ 1938ko uztailean graduatu ondoren[7], Manqabadera bidali zuten, Beni Mur hiritik gertu, infanteriako alferez gisa[27].​ 1941ean, Nasser eta Amer Khartumera bidaliak izan ziren, Hego anglo-egiptoarrean[28]. 1943ko maiatzean, instruktore-lanpostua lortu zuen akademia militarrean[28].

1942ko otsailaren 4tik 5erako gauean, Miles Lampson enbaxadore britainiarrak Faruq erregearen jauregia indarrez inguratu zuen, Hussein Sirri Pacha lehen ministroa kargutik ken zezaten eskatzeko, hark Ardatzaren alde jotzen baitzuen, izan ere, indar horiek Egipton sartu baitziren. Nasserrek bitrainiarren ekintza Egiptoko burujabetzaren arau-hauste nabarmen gisa interpretatu zuen, eta honela idatzi zuen: «Lotsa sentitzen dut gure armadak ez duela eraso horren aurrean erreakzionatu»[29], eta britainiarrek «hondamen txarrenak jasatea» desiratzen dut[29]. Urte horretan bertan ofizialen eskolara itzulita, iraultza nazionalista baten alde zeuden gazte ofizialen talde bat osatzen hasi zen. Nasserrek, taldeko kideekin, Amerren bidez mantentzen zituen harremanak. Amerrek Egiptoko indar armatuetako talde desberdinetan antzeko ofizialak batzen jarraitzen zuen, eta horietako bakoitzari buruzko txosten zehatza bidaltzen zion[30].

 
Nasser, bere taldeko banderaduna, 1940an.

Nasserren su-bataioa Palestinan gertatu zen 1948ko arabe-Israel gerran[31].​ Goi-batzorde arabiarren aurrean, Amin al-Husayni buru zela, boluntario aurkeztu zuen bere burua. Hura txundituta geratu zen Nasserrekin[32], baina Egiptoko Gobernuak atzera bota zuen indar arabiarretan sartzea, arrazoi ezezagunak direla medio[32][33].​​ 1948ko maiatzean, britaniarrak erretiratu ondoren, Faruq erregeak Egiptoko armada zabaldu zuen Palestinan[34];​ Nasser Infanteriako 6. batailoiaren buru zen orduan[35].​ Gatazkan, Egiptoko armada ez zegoela trebatuta jakinarazi zuen, eta soldaduek «topo egiten zuten gotorlekuen kontra»[34].​ Uztailaren 12an, zauri arin bat jasan zuen Israelgo armadak bere indarrak Fallujako burtsan inguratuta zituen bitartean. Jordaniako Arabiar Legioari eskatutako laguntza, ez zen iritsi, baina, hala ere, bere unitateak ez zuen amorerik eman. Israel eta Egiptoren arteko negoziazioen ondorioz, azkenik, Falluja Hebrear estatuari uztera eraman zuten[34].​ Eric Margolis kazetariaren arabera, Fallujako tropa egiptoarren kemena «bi ekintza arabiar ohoragarri bakarretako bat izan zen 1948-1949 bitarteko gerra israeldar arabiarrean». Haren defendatzaileak, besteak beste Gamal Abdel Nasser ofizial gaztea, heroi bihurtu ziren[36].

Umm Kalzum abeslari egiptoarrak festak antolatu zituen ofizialen itzulera ospatzeko, nahiz eta Gobernuak erreserba handiak izan, zeinak presioak jasan baitzituen britaniarren aldetik harrera bertan behera uzteko. Ofizialen itzulera ospatzeko ekitaldietan, biztanleen eta monarkiaren arteko aldea nabarmena izan zen, eta horrek indartu egin zuen Nasserrek harekin bukatzeko zuen erabakia[37]. Gainera, guduan, bere unitatea abandonatu egin zutela sumatzen zuen, nahiz etsaiari erresistentzia handia eskaini[38].​ Iraultzaren filosofia liburua idazten hasi zen unitatea inguraturik zegoela[36].​ Gerraren ondoren, akademia militarreko instruktore-postua berreskuratu zuen[39].​ Anaia Musulmanekin harremanetan jarri zen 1948ko urrian, haiekin aliantza bat osatzen saiatzeko, baina haien programa bere nazionalismoarekin bateraezina zela pentsatu, eta haien eraginari aurka jarri zen[34]. Nasser Egiptoko ordezkaritzako kide izan zen Rodasen, Israelekin armistizio-akordioak negoziatu zirenean; erabilitako terminologia iraingarritzat jo zituen, bereziki Uvdá operazioari dagokionez, horri esker israeldarrek erraz bereganatu baitzuten Eilat eskualdea[40].

Bizitza politikoa aldatu

1942an Ofizial abertzaleak legez kanpoko taldea sortu zuen ingelesen aurka borrokatzeko. 1948an israeldarren eta arabiarren arteko lehenengo gerran parte hartu eta zauritu egin zuten. Gerra galdu ondoren Ofizial libreak ezkutuko taldea antolatu zuen, 1952ko uztailean Faruk erregearen aurkako estatu kolpean, Nagib jeneralarekin batera, parte hartu zuena. 1954an Nagib agintetik baztertu eta Nasserrek lehendakari izendatu zuen bere burua. 1954an argitaratutako Philosophie de la révolution (Iraultzaren filosofia) liburuan, panarabismoaren eta nazio askapenerako higikundeei laguntzearen alde agertu zen.

Nazio sozialisten eta nazio kapitalisten artean hirugarren bide bat jorratzeko Nazio lerratu gabeen politikari eutsi zion. 1956an Suezeko ubidea nazionalizatu zuen, Estatu Batuek, Frantziak eta Ingalaterrak Assuango urtegia eraikitzeko kredituak ukatu zizkiotelako. Frantziak, Ingalaterrak eta Israelek Egipto beren mendean hartu zuten, eta horren ondorioz Nasserrek nazio horiek Egipton zituzten ondasun guztiak nazionalizatu zituen eta Sobietar Batasunaren laguntza onartu. Arabiar nazioen bateratzea lastertu nahian, 1958an Arabiar Errepublika Batua sortu zuen Siriarekin batera. Afrikan nazio askapenerako borrokan ari ziren taldeei lagundu zien. 1961etik aurrera, nekazaritzaren bigarren erreforma egin zuen eta enpresa asko nazionalizatu zituen. 1967an Israelen eta arabiar nazioen arteko gerra galdu ondoren, Egiptoko zati handi bat israeldarren mende geratu zen. Nasserrek kargua utzi zuen, baina kargua berriro har zezan eskatu zioten. 1970ean Irail Beltzaren ondoren palestinarren eta Jordaniako erregearen arteko bitartekaritza lanetan jardun zuen. Bihotzekoak jota hil zen.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Egypt News - Foreign policy of Gamal Abdel Nasser» web.archive.org 2013-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. a b Vatikiotis 1978, 23-24 orr. .
  3. Joesten 1974, 14 orr. .
  4. a b Stephens 1972, 23 orr. .
  5. Stephens 1972, 26 orr. .
  6. a b Stephens 1972, 28-32 orr. .
  7. a b c d e f g h i j k l m «President Gamal Abdel Nasser, Biography» nasser.bibalex.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  8. Aburish 2004, 8-9 orr. .
  9. Vatikiotis 1978, 24 orr. .
  10. a b c d Alexander 2005, 14 orr. .
  11. Stephens 1972, 33-34 orr. .
  12. a b c Litvin 2011, 39 orr. .
  13. a b Alexander 2005, 15 orr. .
  14. Joesten 1974, 66 orr. .
  15. a b Alexander 2005, 19-20 orr. .
  16. Stephens 1972, 32 orr. .
  17. a b Aburish 2004, 11-12 orr. .
  18. a b Alexander 2005, 16 orr. .
  19. «President Gamal Abdel Nasser, Biography» nasser.bibalex.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  20. Talhami 2007, 164 orr. .
  21. a b c Aburish 2004, 15 orr. .
  22. Desjardins, Thierry. (1981). Sadate, pharaon d'Egypte. [Paris] : M. Valtat ISBN 978-2-86315-015-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  23. a b c d Alexander 2005, 20 orr. .
  24. Reid 1981, 158 orr. .
  25. Cook 2011, 41 orr. .
  26. Aburish 2004, 15-16 orr. .
  27. Alexander 2005, 26-27 orr. .
  28. a b Alexander 2005, 27 orr. .
  29. a b Aburish 2004, 18 orr. .
  30. Aburish 2004, 22 orr. .
  31. Stephens 1972, 63 orr. .
  32. a b Aburish 2004, 23 orr. .
  33. Aburish 2004, 24 orr. .
  34. a b c d Aburish 2004, 25-26 orr. .
  35. Heikal 1973, 103 orr. .
  36. a b Brightman 2004, 233 orr. .
  37. Dokos 2007, 114 orr. .
  38. Pollack 2002, 27 orr. .
  39. Heikal 1973, 17 orr. .
  40. Aburish 2004, 27 orr. .

Bibliografia aldatu

The Stalled Society. SUNY Press ISBN 9780791494998..

Shakespeare's Prince and Nasser's Ghost. Princeton University Press ISBN 978-0-691-13780-3..


Aurrekoa
Muhammad Naguib
Egiptoko presidentea
 

19541970
Ondorengoa
Anwar El Sadat
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamal Abdel Nasser