Ibn Battuta

Shams ad-Din Abu Abd Allah Muhammad ibn Ibrahim al-Luwati at-Tanyi, (arabieraz: أبو عبد الله محمد بن عبد الله بن محمد بن إبراهيم اللواتي الطنجي‎), Ibn Battûta (ابن بطوطة) bezala ezagunagoa da. Merini dinastiaren garaiko bidaiari eta esploratzaile bat izan zen, Tangerren jaioa Hejiraren 703ko rayabeko 17an, 1304ko otsailak 25ean, eta 1377 inguruan hil zena.

Ibn Battuta
Ibn Battuta Mall on 2 June 2007 Pict 3.jpg
Bizitza
Jaiotza Tanger1304ko otsailaren 25a
Herrialdea Mariniak
Heriotza Marrakex1368/69 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Northern Berber languages (en) Itzuli
arabiera
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, geografoa, idazlea, kartografoa, Kadia eta merkataria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

Bidaiari musulman handien artean ezagunena da; hogei urte iraun zuen bere rihla edo ekialdean barrena egindako bidaiak. Bere ibilbidea xehetasun handiz kontatu zuen Ibn Yuzayy Granadako ikasleari emandako kronika edo periplo batean, itsas sultanak (edo benimerinak) hala eskatuta. Bere bizitzari buruz dakigun ia guztia kontakizun honetatik dator, zeina, puntu batzuetan fantasiazkoa edo gehiegizkoa izan arren, bidaiariak garai hartan zeharkatu zuen munduaren zatiari buruz dagoen erretraturik fidelena den. Bere bidaian, bere garaikidea zen Marco Polok baino distantzia handiagoa bete zuen, orotara, Afrikako mendebalde, erdialde eta iparraldea, Europako hegoalde eta ekialdearen zati bat, Ekialde Ertaina, India, Asia erdialdea, Asiako hego-ekialdea eta Txina zeharkatuz.

1976an Nazioarteko Astronomia Batasunak ilargiko astroblema bati Ibn Battuta deitu zion bere ohorean. Bere jaioterria den Tangerreko aireportuak ere bere izena hartzen du.

RihlaAldatu

Muhámmad ibn Battuta, bere bidaia, Islamaren bost zutabeetako bat den Mekara erromesaldia edo hajj-a egiteko asmoz abiatu zen, baita Medinako Mahomaren hilobia bisitatzeko asmoz ere. Tangerren hasi zuen bidaia, bere kronikaren arabera, Hegiraren 725eko rayabeko 2an, 1325eko ekainak 13an, "Bakarrik, bere adiskidetasuna partekatzeko lagunik ezean eta aterpetuko zuen karabanarik gabe". 22 urte zituen orduan. 24 urte beranduago itzuliko zen, 120.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, musulmanen munduko mutur batetik bestera eta baita handik kanpo ere. 1981ean argitaratu zen esploratzailearen kontakizuna gaztelaniara eta “Islamean barrena” izena jarri zioten.

Tangerretik MekaraAldatu

Ibn Battutaren 1325-1332 ibilbidea (Ipar Afrika, Irak, Persia, Arabiar Penintsula, Somalia, Swahilien kostaldea)

Afrikar iparraldeko kostaldea jarraitu zuen, bere kontakizunean arreta handirik jartzen ez duena, Egiptora iritsi arte. Handik, Mekara joateko erabiltzen ziren hiru bide zeuden, eta Ibn Battutak gutxien erabiltzen zena aukeratu zuen: Nilo gora bidaia bat (hau da, hegoalderantz), eta, ondoren, Aydabeko porturantz, Itsaso Gorrian. Hala ere, tokiko matxinada batek, Aydabera iristea eragotzi zionez, Egiptoko hiriburura itzuli behar izan zuen.

Hiriburutik Sham-en herrialdera (Siria eta Palestina) abiatzen da, garai hartan, Egipto gobernatzen zuen mameluar dinastia bereko domeinuen zati zena. Honek, nolabaiteko segurtasunez mugitzea ahalbidetu zion, Mameluko agintariek, erromesentzat, Hebron, Belen eta Jerusalemgo toki santuetatik igarotzen zen ibilbidea seguru mantentzeko ahalegin berezia egiten baitzuten.

Ramadaneko hilabetea Damaskon igaro ondoren, Ibn Battutak karabana batekin jarraitu zuen Medinaraino dagoen 800 miliako bidaia, bertako meskita nagusian baitago lurperatuta Mahoma. Ondoren, Mekara bidaiatu zuen, non erromes musulman baten ohiko errituak bete zituen, hayi (erromesa) izena hartuz. Teorian, bere bidaiaren helburuak beteta zituen, baina Marokora itzuli beharrean, Iraketik eta Irandik etorritako erromes karabana batekin joatea erabaki zuen, haien jatorrira bueltara batuta.

Irak, Persia, Kurdistan eta Mekara itzuleraAldatu

Ibn Battutak mongoliarrek gobernatutako Irak ezagutzen du. Lehenik eta behin, Nafayek bisitatzen du, Ali ibn Abi Talib laugarren kalifa lurperatu zuten lekua. Handik Basora bidaiatzen du, eta gero Persiara igarotzen da, Isfahan, Shiraz eta beste hainbat leku bisitatuz. Irakera itzuli eta Kufa eta Bagdad bisitatzen ditu, abbastarren antzinako hiriburua, orain bigarren mailako hiri bihurtua, Hulagu Janen mongol tropek arpilatu ondoren.

Bagdaden Abu Saíd Bahador Jan gaztea ezagutzen du, "Bi Irak-en erregea" eta Iljanerri Bateratuko azken gobernaria, honen heriotzak eta bere erresumaren ondorengo zatiketak Ibn Battuta bere kontakizunean jaso zituen, zenbait hamarkada beranduago idatzi arren. Errege karabanarekin bidaiatzen du, eta bertatik desbideratzen da, printzeetako bat Persiako Tabriz hirira lagunduz, Zedaren Ibilbidean, ondoren, Abu Saideko kanpamendura itzultzeko. Erregeak Mekara bigarren erromesaldia egiteko babesa eman zion, eta Bagdadera itzuli zen prestaketak egitera. Ibn Battutak erromes karabana atera arte geratzen den denbora aprobetxatzen du herrialdearen iparraldea bisitatzeko, Samarra, Tikrit eta Mosul bezalako herriak zeharkatuz eta Kurdistaneraino iritsiz.

Irak eta Persian zehar egindako bidaietan, Ibn Battutak xiitak ezagutzek o aukera du, Magreben existitzen ez den islamaren adarra, hauen sinesmenak iraintzen ditu eta eurekiko antipatia agerian uzten du.

Bigarren aldiz hach errituarekin bete ondoren, Ibn Battuta Mekan egon zen urtebetez, bizitza erlijiosoan murgilduta, erromes askorekin batera ezagutza zabala lortzea ahalbidetu ziona.

Yemen eta Afrikar kostaldeaAldatu

1330eko abendua aldera Ibn Battuta hegoalderantz abiatu zen. Yidan, egungo Sudanen dagoen nubiar kostalderantz ontziratzen da, Itsaso Gorritik, handik gutxira Yemenera zeharkatzeko, non Nur ad-Din Alik ostatu eman zion. Adendik itsas bidaia luzea hasiko du, Afrikako kostaldea, Arabiar penintsularen hegoaldea eta Persiar golkoa zeharkatzeko. Etiopia, Mogadiscio, Mombasa, Zanzíbar eta Kilwa Kisiwani bisitatu zituen, besteak beste. Montzoiaren aldaketarekin, ontziratuta zihoan ontzia Arabiako hegoalderantz itzuli zen. Bere abentura amaitu ondoren eta inon finkatu aurretik aurretik, berehala erabaki zuen Oman eta Ormuz itsasartea bisitatzea. Hori egin ondoren, Mekara bueltatu zen beste behin.

Mendebaldeko Asia eta erdialdekoaAldatu

Urtebeteren buruan, Delhiko Sultanarentzat lane eginez okupazioa bilatzea erabaki zuen. Baina bidaiatzeko gida eta itzultzaile bat behar zuenez, Anatoliara joan zen, orduan turkiar seljuzidarren kontrolpean, Indiaraino zihoazen karabanetako batekin bat egiteko. Damaskotik Genovako itsasontzi batean itsasoz egindako bidaia batek Alanyaraino eraman zuen, Anatoliako hegoaldeko kostaldean. Behin Anatolian, Konyara joan zen lurretik eta ondoren Sinopera, Itsaso Beltzaren kostaldean.

Itsaso Beltza zeharkatuz, Ibn Battutak lur hartu zuen Kaffan, Krimean, eta Urrezko Hordaren lurretan sartu zen. Han, gurdi bat erosi zuen, eta, ustekabean, Ozbengeko karabana batera, Urrezko Hordaren Khanera, batu zen, Volga ibaian Astrakanera eginiko bidaia batean.

Astrakanera iritsi ondoren, khanak haurdun zegoen emazteetako bati bere jatorrizko hirian, Konstantinoplan, erditzea baimendu zion. Ez da ezustekoa Ibn Battutak norbait konbentzitu behar izatea espedizio horretan bidaiatu ahal izateko, mundu islamikoaren mugetatik kanpo egiten zuen lehenbizikoa.

1332ko amaieran, Androniko III.a enperadorea aurkitu zuen eta Santa Sofiaren kanpoaldea ikusi zuen. Hirian hilabete bat eman ondoren, Astrakanerantz itzuli zen, Kaspiar itsasotik eta Aral itsasotik Bujarara eta Samarkandara. Handik hegoalderantz joan zen Afganistaneraino, eta hango mendi pasabideak zeharkatu zituen Indiara jarraitzeko.

IndiaAldatu

Delhiko Sultanerria, Dar al-Islami (Islamaren lurraldea) batu zitzaionetik denbora gutxi igaro zen, eta sultanak, bere domeinua sendotzeko, ahalik eta aditu musulman gehien ekartzea erabaki zuen. Bere ikasketa urteetan Mekan zegoen bitartean lortutako jakinduriarekin, Ibn Battuta Muhammad bin Tughluq Sultanak qadi ("epailea") izendatu zuen.

Baina Sultanaren arbitrariotasuna zela medio, Ibn Battuta konfiantzazko menpeko baten bizitza erosoa bizitzetik susmopean egotera igaro zen. Denborarekin, joatea erabaki zuen, Mekara beste erromesaldi bat egiteko aitzakiarekin, baina Sultanak Txinara enbaxadore bezala joateko aukera eskaini zion. Aukeraren aurrean, bai sultanarengandik urruntzeko, bai lur berriak bisitatzeko, Ibn Battutak onartu egin zuen.

Kostalderantz bidean, bera eta bere taldea matxinatu hinduek eraso zituzten, eta besteengandik isolatu eta lapurtu egin zioten, eta ia bizia galdu zuen. Hala ere, bi egunetan lortu zuen karabana harrapatzea, eta Cambayrako bidaia jarraitu zuen. Handik Calicuterantz ontziratu ziren. Baina, Ibn Battuta kostaldean meskita bat bisitatzen ari zen bitartean, ekaitz bat piztu zen eta bere espedizioko ontzietako bi hondoratu egin ziren. Hirugarrena, orduan, bera gabe abiatu zen, eta tokiko errege batek konfiskatu zuen Sumatran hilabete batzuk geroago.

Delhira porrot eginda itzuliko zenaren beldurrez, denbora batez hegoaldean egon zen, Jamal al-Dinen babespean, baina, gizon justu hau boteretik kendu zutenean, Ibn Battutak, berehala utzi behar izan zuen India. Txinarantz jarraitzea erabaki zuen, Maldivetara desbideratze bat eginez.

Maldivetan bederatzi hilabete igaro zituen, proposatzen zena baino askoz gehiago. Qadi bezala zuen jakintza oso estimatua zen uharteetan. Bertakoek sobornoetara zein bahiketara jo zuten bertan gera zedin. Errege familiaren barnean epaile nagusi eta ezkondu izendatua, tokiko politikan nahasita ikusi zuen bere burua, eta, azkenean, modu txarrean alde egin zuen, "Laissez-faire"-era ohitutako uhartean Battuta epaiketa zorrotzak ezartzean aritu zelako. Handik, Ceilanera jarraitu zuen, Pico de Adan bisitatzera.

Ceilandik irten eta gutxira, haren ontzia ia hondoratu zen ekaitz baten erdian, gero hura erreskatatu zuen itsasontzia piratek eraso zuten. Kostaldean lehorreraturik, Ibn Battutak, berriz ere, Kalicutera itzultzeko bere bidea egiten du, handik berriz ere Maldivetara nabigatu zuen, txinatar junko (antzinako ontzi) batean ontziratu eta berriz ere Txinara iristen saiatu aurretik.

Asiar hegoekialdea eta TxinaAldatu

Oraingoan arrakasta izan zuen, berehala zeharkatuz Chittagong, Sumatra, Vietnam, eta, azkenik, Quanzhou, Fujian probintzian, Txinan. Handik iparraldera jarraitu zuen Hangzhouraino, Shanghai modernotik gertu. Iparralderago ere bidaiatu nahi izan zuen, Kanal Handitik Janbalicera (Pekin), baina bere asmakuntzetako bat dela uste da, ez benetako gertaera bat.

Marokora itzulera Mediterraneotik eta Espainiara bidaiaAldatu

Quanzhoura bueltan, Ibn Battutak etxera itzultzea erabaki zuen, nahiz eta honezkero zaila zen "bere etxea" zehazki non zen jakitea. Berriz ere Calicutera itzuliz, Muhammad bin Tughluqen errukiari heltzea pentsatu zuen, baina hobeto pentsatu zuen eta Mekari jarraitzea erabaki zuen. Ormuz eta Il-Khanatotik itzuliz, estatua gerra zibil batean desegiten zela ikusi zuen, Abu Sa 'id hil zelarik, bere azken egonalditik.

Damaskon zela, bere lehen hach bidea berriro jarraitzekotan zen, bere aita hil zela jakin zuenean. Garai hartan heriotza gertu sentitu zuen, izurri beltza hasita zegoelako, eta Ibn Battuta, Sirian, Palestinan eta Arabian zehar hedatzen zen heinean, bere atzaparretan zegoen. Mekara iritsi ondoren, Marokora itzultzea erabaki zuen, abiatu zenetik ia mende laurdena igaro ondoren. Bidaian zehar, Sardiniaraino azken desbideraketa bat egin zuen, eta, ondoren, Tangerrera itzuli zen, bere ama ere hil zela ohartzeko, hilabete batzuk lehenago.

Urte batzuetan Tangerren bizitzen egon ondoren, Ibn Battuta al-Andalusera (Espainia musulmana) bidaiatzen hasi zen. Garai hartan Alfontso XI.a Gaztelakoak Gibraltar konkistatzearekin mehatxatzen zuen, eta Ibn Battuta Tangerretik ateratzen ziren musulman talde batekin batu zen, haitza defendatzeko asmoarekin. Iritsi zenean, Alfonso izurri beltzetik hila zen eta mehatxua desagertua zen, beraz, Ibn Battutak bidaia plazerez jarraitzea erabaki zuen. Gibraltarretik Ronda, Marbella eta Malagara bidaiatu zuen, bertatik Velez, Alhama eta Granadara igo zen, bide bera deseginez, Gibraltarrera itzuli eta Ceutara zeharkatzeko. (Voyages, 4. lib., PP. 354-374).

Espainiatik itzultzean, inoiz esploratu ez zuen mundu musulmanaren zati bakanetako batetik bidaiatzea erabaki zuen: bere herrialde propioa, Maroko. Etxera itzultzean, Marrakeshen gelditu zen pixka bat, ia hiri fantasma bat zena, berriki izurritea izan eta hiriburua Fezera aldatu ondoren.

Berriro itzuli zen Tangerrera, eta berriro abiatu zen. Kairora egin zuen lehen bidaia baino bi urte lehenago, Maliko Inperioko erregea, Mansa Musa, hiri horretatik pasa zen bere hach propioan, eta bere aberastasun bitxiekin harridura handia sortu zuen; garai hartan, munduko urrezko horniduraren erdia inguru Afrika mendebaldetik zetorren. Ibn Battutak sekula argi eta garbi aipatzen ez duen arren, bere bidaian zehar entzundako albiste horiek bere jakin-mina piztu zuten, Saharako basamortuaren beste muturreko erresuma musulman hori bisitatzea erabaki baitzuen.

Afrikar mendebaldeaAldatu

1351ko amaieran, Ibn Battuta Fezetik abiatu zen, Siyilmasako azken herrira iritsi zelarik, astebete pasatxo beranduago. Neguko karabanak hilabete gutxi geroago hasi zirenean, horietako batekin bat egin zuen, eta hilabete baten buruan Maliko erresumako Sahara Erdialdeko Taghaza herrian zegoen. Gatzaren merkataritzaren erdigunea, Taghaza, Maliko urre eta gatzez beteta zegoen, Ibn Battutak tokia gustoko izan ez arren. Basamortuaren zatirik okerrenean barrena 800 kilometroko beste bidaia batek Malira eraman zuen, eta zehazkiago Walata herrira.

Handik, hego-mendebaldera bidaiatu zuen, Nilo ibaia zela uste zuen ibai batean zehar, benetan, Niger ibaia zena, Maliko Inperioaren hiriburura iritsi zen arte. Han aurkitu zuen Mansa Soulayman, 1341. urteaz geroztik errege izan zena. Erregearen abegi eskasagatik zalantzazkoa zen arren, hala ere, zortzi hilabetez iraun zuen Nigerrera eta Tombucturenganaino itzuli aurretik, azken hau, hurrengo bi mendeetan eskualdeko hiririk garrantzitsuena izatera iritsiko zen arren, garai horretan txikia eta garrantzirik gabekoa zen, eta Ibn Battutak, laster jarraitu zuen aurrera. Basamortuan zehar egindako bidaiaren lekuren batean Marokoko sultanaren mezu bat jaso zuen etxera itzultzeko aginduz. Hala egin zuen, eta oraingoan bertan geratzeko.

Azken garaiaAldatu

Rihla argitaratu zen dataren ondorengo Ibn Battutaren bizitzaz gutxi ezagutzen da. Marokon qadi izendatua izan zitekeen.

Ibn Battuta Marokon hil zen 1368 eta 1377 urteen artean. Mendeetan bere liburua ezezaguna izan zen, baita musulmanen munduan ere, baina XIX. mendean berriz aurkitu eta Europako hainbat hizkuntzatara itzuli zuten. Ordutik, Ibn Battutaren ospea handituz joan da, eta Ekialde Hurbilean ondo ezagutzen den figura da orain.

Ibn Battuta Tangerren medinan familiako mausoleo txiki bat du, otoitz egiteko lekua dena.

LanakAldatu

  • The Travels of Ibn Batūta, Cambridge, 1829 (reed. digital Cambridge, 2012).
  • Voyages d'Ibn Batoutah, tr. par C. Defrémery et B.R. Sanguinetti, los 4 vols., París, 1853-1879.
  • Voyages d'Ibn Batoutah, texte arabe, accompagné d'une tr. par C. Defrémery et B.R. Sanguinetti, vol. 4, e índice alfabético de la obra, París, 1858, en Google Books (viaje de España: pp. 354-373).
  • Estudios parciales por países, en GB.
  • Ibn Battuta, A través del Islam, traducción: Serafín Fanjul y Federico Arbós, Alianza Editorial, 2005, Madrid, ISBN 84-206-4585-0 (1ª ed., 1981).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu