Kike Sola

Futbolari nafarra
Enrique Sola» orritik birbideratua)

Enrique Sola Clemente (Cascante, Nafarroa Garaia, 1986ko otsailaren 25a) futbol jokalari ohia da. Osasuna eta Athletic taldeetan aurrelari jokatzen zuen.[1] Futbolean erabiltzen duen izena Kike Sola da, eta Sola Doktorea ezizenez ere ezaguna da.

Kike Sola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrique Sola Clemente
JaiotzaCascante1986ko otsailaren 25a (38 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Deportivo Aluvión /
Athletic1998 / 2003
Club Deportivo Aluvión2003 / 2004
Club Deportivo Aluvión2003 / 2004
Osasuna2004 / 2005
Osasuna B2005 / 2007606
Osasuna2007 / 20139721
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2008 / 200810
Club Deportivo Numancia2009 / 201071
Levadiakos F.C.2010 / 2010101
Euskal Herriko futbol selekzioa2011 / 201220
Athletic2013 / 2018275
Getafe Club de Fútbol2016 / 201670
Middlesbrough Football Club2016 / 201620
Club Deportivo Numancia2017 / 2017100
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Lateralitateaeskuina
Pisua82 kilogramo
Altuera1,85 metro

Bizitza aldatu

Athletic Clubeko harrobian hezi zen 1998tik 2003ra eta Osasuna taldean 2004tik aurrera. Osasunan 2007ko ekainaren 9an debutatu zuen Betis taldearen kontra. Gainera, 0-5 irabazi zuten era berak bi gol egin zituen. Bi urtez egon zen lehenengo taldean baina ez zuen leku finkorik aurkitu eta 2009ko udan, Numanciara, Bigarren Mailako talde batera eman zuten. Geroago, denboraldiaren erdian, Levadiakos grekora joan zen. 2010an Osasunara bueltatu zen eta hiru denboraldi egon zen.[2] Talde nafartarrean egon zen azken denboraldia hoberena izan zen berarentzat, bederatzi gol sartu zituelako.

2013ko uztailaren 3 Athletic Club-ek bere fitxaketa ofizialki argitaratu zuen. Bost denboraldi egongo zen klubean lau milioien truke.[3] Abuztuaren 17an debutatu zuen Ligan titular gisa, Adurizen falta zela eta. Partida hori Real Valladoliden kontra izan zen eta Athleticekoek 1-2 irabazi zuten. 2014ko urtarrilaren 26an bere lehenengo gola sartu zuen zuri-gorria zenetik, El Sadarren, bere talde ohiaren kontra. Bere lehenengo denboraldia amaitu zenean, bederatzi partida jokatu zituen eta gol bakarra lortu zuen. Bigarren denboraldia gutxiago jokatu zuen, 173 minutu, sei partidatan banatuta. 2015ko abuztuan Espainiako Superkopa irabazi zuen Bartzelonaren kontra. 2 partida egon ziren, joana eta etorria, eta azken honetan parte hartu zuen baina atera zen eta handik bi minutura, kanporatu zuten.

Urtarrilaren 15ean Middlesbrough taldera emango zutela esan zuten, hamaika partida jokatu eta lau gol sartu ondoren.[4] Otsailaren 6an debutatu zuen titular gisa, Riversiden, Blackburn-en kontra. Denboraldi horren amaieran, Premier Leaguera igo ziren, nahiz eta bi partidatan 50 minutu jokatu. 2016ko abuztuan Getafe C. F. taldera eman zuten, Bigarren Mailan zeudelarik eta 173 minutu jokatu zituen guztira. Horregatik Athleticek berriro ematea erabaki zuen, 2017ko urtarrilean, oraingo honetan, C. D. Numancia taldera, baina ez zuen ia jokatu.

Euskal Selekzioa aldatu

Euskal Selekzioarekin bi bider jokatu du: 2011an Estoniaren kontra eta 2012an Boliviaren kontra.

Estatistikak aldatu

2016ko Maiatzak 13an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Aluvión
 
3. 2003/04 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Osasuna Promesas
 
2.B 2005/06 29 5 - - - - - - - - 29 5
2.B 2006/07 31 1 - - - - - - - - 31 1
Denera 60 6 - - - - - - - - 60 6
Osasuna
 
1. 2006/07 2 2 0 0 0 0 0 0 - - 2 2
1. 2007/08 20 3 2 0 - - - - - - 22 3
1. 2008/09 15 0 2 0 - - - - - - 17 0
Denera 37 5 4 0 0 0 0 0 - - 41 5
Numancia
 
2. 2009/10 7 1 1 0 - - - - - - 8 1
Denera 7 1 1 0 - - - - - - 8 1
Levadiakos
 
1. 2009/10 10 1 - - - - - - - - 10 1
Denera 10 1 - - - - - - - - 10 1
Osasuna
 
1. 2010/11 16 7 2 0 - - - - - - 18 7
1. 2011/12 7 0 0 0 - - - - - - 7 0
1. 2012/13 31 9 0 0 - - - - - - 31 9
Denera 54 16 2 0 - - - - - - 56 16
Athletic
 
1. 2013/14 5 1 4 0 - - - - - - 9 1
1. 2014/15 5 0 0 0 0 0 1 0 - - 6 0
1. 2015/16 5 0 2 2 - - 3 2 1 0 11 4
Denera 15 1 6 2 0 0 4 2 1 0 26 5
Middlesbrough
 
CH 2015/16 2 0 - - - - - - - - 2 0
Denera 2 0 - - - - - - - - 2 0
Getafe
 
2. 2016/17 6 0 1 0 - - - - - - 7 0
Denera 6 0 1 0 - - - - - - 7 0
Numancia
 
2. 2016/17 10 0 - - - - - - - - 10 0
Denera 10 0 - - - - - - - - 10 0
Athletic
 
1. 2017/18 0 0 1 0 - - 0 0 - - 1 0
Denera 0 0 1 0 - - 0 0 - - 1 0
Ibilbide osoan 196 30 15 2 0 0 4 2 1 0 221 34

Garaipen-zerrenda aldatu

Espainiako Erresumako torneoak aldatu

Tituluak Podium Herrialdea Kluba Urtea
Errege Kopa Txapeldunorde Espainia Athletic 2015
Superkopa Txapelduna Espainia Athletic 2015

Erreferentziak aldatu

  1. Enrique Sola. 2018-05-21 (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  2. (Ingelesez) Club, Athletic. «Fitxa - Kike Sola» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  3. Berria.eus. «Kike Sola, zuri-gorri» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Kike Sola, Middlesbroughera, utzita» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu