Toledo[1] Espainiako hiria da, izen bereko probintziako eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoaren hiriburua. 2009 urtean hiriak 82.291 biztanle zituen.

Toledo
Toledo
Espainiako udalerria
Toledo (37737041515).jpg
Bandera de Toledo.svg Escudo de la ciudad de Toledo.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
Alkatea Milagros Tolón (en) Itzuli
Izen ofiziala Toledo
Jatorrizko izena Toledo
Posta kodea 45001–45009
INEk ezarritako kodea 45168
Geografia
Koordenatuak 39° 52′ N, 4° 02′ W / 39.87°N,4.03°W / 39.87; -4.03Koordenatuak: 39° 52′ N, 4° 02′ W / 39.87°N,4.03°W / 39.87; -4.03
Azalera 232.1 km²
Altuera 529 m eta 455 m
Mugakideak Albarreal de Tajo, Bargas, Burguillos de Toledo, Cobisa, Guadamur, Mocejón, Nambroca, Olías del Rey, Polán, Almonacid de Toledo, Argés, Rielves eta Aranjuez
Demografia
Biztanleria 84.873 (2019)
Green Arrow Up.svg591 (2018)
Dentsitatea 365,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Akisgran, Agen, Corpus Christi, Damasko, Guanajuato, Habana, Heraklion, Nara, Safed, Toledo (Ohio), Veliko Tarnovo, Santiago del Estero, Moyobamba, Empoli, Teggiano eta Veliko Tarnovo Municipality (en) Itzuli
Matrikula TO
toledo.es

UNESCOk Toledoko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an eginiko bileran.

IzenaAldatu

Toledok izandako izenak hauek dira:

Toletum latinezko izena ageri duen lehen agiria Tito Livio erromatar historialariaren lana da, jatorria Tollitum hitzean zuena eta gerora Tollitu, Tollito, Tolleto, Tolledo eta Toledo emango zuena. Esanahia "goratua", "goian" izango litzateke. XII. mendeko Abu Ab-Din al-Ajubi idazleak dionenez, طليطلة Tulaytulah izenak "alaia" esan nahi du, gehiago zehaztu gabe.

G. Tejada Álamo irakaslearen arabera, "Tol(l)itum" latinezko "tol(l)ium-(-ius)" hitzaren txikigarria litzateke, "tolus"-("tolos" grezieraz) = muinoa hitzetik. Baina Tajo ibaiaren meandroa ere izan liteke, "tol(l)" = "biribila" erro indoeuroparretik eratorria[2]

Beste Toledo hiriakAldatu

Badira munduan beste hainbat hiri Toledo izena dutenak, Espainiakoan oinarrituak: Belizen, Brasilen, Portugalen, Kolonbian, Filipinetan eta bost hiri Estatu Batuetan (Ohio, Illinois, Oregon, Iowa eta Washington estatuetan).

GeografiaAldatu

Toledoko hiria Espainiaren erdialdean dago, Espainiako hiriburutik, Madrildik 71 km-ra. Ondorengo udalerriekin da mugakide: Bargas, Olías del Rey, Mocejón, Rielves, Albarreal de Tajo, Almonacid de Toledo, Guadamur, Polán, Argés, Cobisa, Burguillos de Toledo eta Nambroca Toledoko probintzian eta Aranjuez Madrilgo Erkidegoan.

Udalerriak 232,1 km²-ko azalera du eta batez besteko altuera 529 m-koa da.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Toledo (1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.0 23.8 27.6 31.6 37.7 42.0 42.8 43.1 41.3 33.2 25.6 22.2 43.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.5 14.0 18.1 19.9 24.2 30.5 34.6 34.0 29.0 22.1 15.6 11.6 22.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.4 8.3 11.6 13.5 17.6 23.2 26.8 26.3 22.0 16.1 10.5 7.1 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 2.6 5.0 7.2 11.0 15.9 18.9 18.6 14.9 10.2 5.3 2.5 9.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.6 -9.0 -5.8 -2.6 -0.3 4.3 10.0 10.0 5.4 0.0 -5.6 -8.0 -9.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 25 23 39 44 24 7 9 18 48 39 41 342
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 5 5 4 6 6 3 1 2 3 7 6 6 54
Eguzki orduak 151 172 228 249 286 337 382 351 260 210 157 126 2922
Hezetasuna (%) 76 69 59 58 54 45 39 41 51 66 74 79 59
Iturria: Agencia Estatal de Meteorologia[3]

HistoriaAldatu

Brontze Aroko aztarna arkeologiak aurkitu dira Cerro del Bu muinoan, erdigunetik hurbil. Gotorleku natural honek inguruak ikusmenena ditu eta Tajo ibaiak babestuta, halako oparotasuna eskainiz. Garai hartako hainbat apaingrri aurkitu dira bertan, brontzezkoak, urrezkoak eta zilarrezkoak.

Zeltiberiar herrixka hau hedatuz joan zen eta ibaiaren beste aldeko muinoa okupatu, alkazarraren muinoa. Ordutik aurrera bertan garatu zen hiriaren historia bera, bertan ezarri baitziren akropolia, gotorlekua, jauregia eta azkenik gaztelu militarra.

K. a. 192an, erromatarrek Toletum sortu zuten. Lehen aipamena Tito Livio historialariak egin zuen, hiri gotortu txiki izendatuz. 596an, Leovigildok Toledo bereganatu zuen eta aurrerantzean bisigodoen hiriburu bihurtu zen. 400 eta 702 artean, kontzilio ugari egin ziren bertan: hamaika kontzilio orokor fede kontuekin eta zazpi kontzilio probintzial diziplina eklesiastiko kontuekin. 711an, Guadaleteko guduan Tariq ibn Ziyad musulmanak Rodrigo azken errege bisigodoa garaitu zuen eta hiria bereganatu. Ordutik aurrera Kordobako kalifa-herrikoa izan zen.

 
Toledoren ikuspegia, Grekoa, 1596 inguru.

1085eko maiatzaren 25ean, Alfontso VI.a Gaztelakoak hiria berreskuratu zuen eta Gaztelako Erresumara lotu. XII. mendean, itzulpengintzagune entzutetsu bihurtu zen, jakintsu kristau, judu eta musulmanen arteko topaleku.

XII eta XVI. mendeen artean, Toledo Gaztelako hiriburuetako bat bihurtu zen, aberatsa eta boteretsua. Joana Eroa, Errege-erregina Katolikoen alaba, bertan jaio zen 1479ko azaroaren 6an. Bere senar Filipe I.arekin batera Koroaren oinordeko ere izendatu zituzten bertan. Gaztelako Komunitateen Gerran, matxinatu zen lehen hirietako bat izan zen Toledo, Juan de Padilla eta Pedro Laso de la Vegak gidaturik. Komuneroak Villalarreko guduan garaitu ondoren, María Pacheco, Juan de Padillaren alarguna, nolabaiteko erresistentziaren buru izan zen 1522an armak utzi arte. Garai hartan Karlos V.ak Toledon ezarri zuen Gortearen egoitza. 1563an, Filipe II.aen erregealdian, hiriak hiriburutza galdu zuen Madrilen mesedetan.

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Toledo errepublikazaleen aldean kokatua zegoen. Hirian hainbat gudu izan ziren, batez ere Alkazarreko Akademia Militarraren inguruan. Bertan izan zen Toledoko alkazarraren setioa 1936an, non tropa matxinatuek (nazionalek) 70 egunez errepublikazaleen tropei aurre egin zieten. 1936ko irailaren 28an, Varela jeneral nazionalak laguntzarekin, setioa amaitu zen.

1981tik Gaztela-Mantxako hiriburua da. Madrilen etxebizitzen prezioa igotzeak eta garraiobideen hobekuntzak biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.

OndareaAldatu

Toledoko hiri historikoa1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, vi
Erreferentzia 379
Kokalekua   Espainia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Toledoko alde zaharra mendixka batean gainean dago, Tajo ibaiaren eskuinaldean. Bertan aurkitzen dira hiriko monumentu nagusiak, izandako historia aberatsaren lekuko. Grekoa margolari greziarra bertan bizi izan zen.

Toledoko hirigune historikoa Multzo Historiko-Artistiko izendatu zen 1940an eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an eginiko bileran.

Ikusi beharrekoak dira:

  • Castillo de San Servando, Erdi Aroko gaztelua Tajo ibai ertzean.
  • Katedral gotikoa, XIII. mendekoa. Bertan dago Narciso Tomeren Transparentea, barrokoa.
  • Monasterio de San Juan de los Reyes, XV. mendeko isabeldar gotikoa.
  • Museo-Hospital de Santa Cruz, XVI. mendekoa
  • Museo de El Greco, Grekoari buruzko museo-etxe berreraikia, berau orain dela mende ugari galdu baitzen. Margolan ugari ditu.
  • Santa María la Blanca , Europako sinagoga zaharrena, egun eliza katolikoa.
  • El Transito sinagoga, juduen auzoan. Egun museo sefardia da.
  • Hospital de Tavera museoa, XVI. mendeko pizkundetarra. El Escorial monasterioaren antolamenduan eragina izan zuen.
  • Santiago del Arrabal eliza, mudejar estilokoa.
  • Iglesia de Santo Tomé, XIV. mendeko mudejar estilokoa. Bertan dago Grekoaren Orgazko kondearen ehorzketa margolana.
  • El Cristo de la Luz, 999an eraikitako meskita-otoiztegia. Gerora eliza bihurtu zuten eta abside mudejarra gehitu.
  • Galiana jauregia, XIII. mendeko mudejar estiloa.
  • Tornerías meskita, XI. mendekoa.
  • Alkazarra, XVI. mendeko gotorlekua, hiriaren gailurrean eraikia. 2009tik Armadaren Museoa dago bertan.
  • Puerta de Bisagra Nueva, hiriko sarrera nagusia.
  • Puerta de Bisagra, hiriko sarrera nagusia Al Andalusen garaian
  • Puerta del Sol, XIV. mendeko mudejar estiloko atea.
  • Bab al-Mardum zubia, ate zaharrena
  • Alcántarako zubia, zati batzuk erromatarren garaikoak.
  • San Martín zubia, Erdi Aroko zubia

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
67.617 68.537 69.450 70.893 72.549 73.485 75.533 77.601 78.618
2008 2009
80.810 82.291

Hiri senidetuakAldatu

Toledotar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu