Federico Baraibar

Arabar idazle, itzultzaile eta arkeologoa

Federico Baraibar Zumarraga (Gasteiz, Araba, 1851ko maiatzaren 28a - Gasteiz, Araba, 1918ko otsailaren 25a)[1] idazle, itzultzaile eta arkeologo arabarra izan zen. Halaber, Gasteizko alkatea izan zen 1897 eta 1902 urteen bitartean.

Federico Baraibar


Arabako Ahaldun Nagusia

1909 - 1913
Eduardo Velasco López Cano

Gasteizko alkate

1897 - 1903
Bizitza
JaiotzaGasteiz1851ko maiatzaren 28a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1918ko otsailaren 25a (66 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
euskara
latina
antzinako greziera
italiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, arkeologoa, poeta eta itzultzailea
KidetzaEuskaltzaindia
Real Academia Española

Biografia aldatu

Gasteizen filosofia eta Zaragozan zuzenbidea ikasi zituen. Latinezko irakaslea zen, eta arkeologia eta lexikologiari ere ekin zion.

Bere omenez, Gasteizko Mendizorrotza auzoko institutu batek bere izena du.

Filosofia-Letren ikasketak egin ondoan, Gasteizko Institutuko zuzendari, Arabako Diputatu Nagusi eta Gasteizko alkate izan zen. Euskaltzain urgazlea eta Espainiako Errege Akademiako kide arrunta. Bere lan ugariaren gai nagusiak Arabako arkeologia eta hiztegigintza izan ziren. Ezaguna da, besteren artean, haren Vocabulario de palabras usadas en Alava y no incluídas en el Diccionario de la Real Academia Española (1903), gehienbat Arabako erdaran gelditu diren euskal hitzen gordailua, hiztegigintzaren eredutzat hartzen den liburua. Eranskin gisa beste zenbait artikulu argitaratu zituen, hala nola «Nombres vulgares de animales y plantas usados en Alava». Haren Vocabulario-ren bigarren argitaraldia plazaratu gabe gelditu zen, moldiztegian zegoela; E. Knörrek dihardu bigarren argitaraldi hori prestatzen.

Haren garaiko helenista bikainenetakoa izan zen eta zenbait itzulpen ere argitaratu zituen Baraibarrek: Comedias escogidas de Aristófanes, traducidas del griego eta Tragedias, poesías y obras varias de Alejandro Manzoni.

Idazlanen zerrenda aldatu

Hona hemen bere liburu, artikulu eta hitzaldien zerrenda:

  • Comedias Escogidas de Aristófanes, grezieratik itzulia.
  • Los Dólmenes alaveses,1881.
  • Inscripciones romanas cerca del Ebro en las provincias de Alava y Burgos, 1883.
  • Estatua de mujer descubierta en las ruinas de Iruña, con una fotografía enviada por F. Baraibar, 1890.
  • Lápidas romanas de Tricio, 1906.
  • Lápidas de Puebla de Arganzón y Laguardia, 1914.
  • Alava durante la dominación romana, Histori Akademia Erreala, Madril, 1906.
  • Federico Baraibar-Rincones artísticos. Madrid. Rodríguez (s. a.) grabatuak.
  • Inventiario del Románico en Alava. A la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando. Federico Baraibar. Vitoria. 19 de Noviembre de 1911, 1911.
  • Museo Incipiente. Suplemento á la Memoria del curso de 1911 á 1912 en el Instituto General y Técnico de Vitoria, Madril, 1912.
  • Vocabulario de palabras usadas en Alava y no incluidas en el Diccionario de la Real Academia Española (Décimo-tercia edición) ó que lo están en otras acepciones ó como anticuadas, Madril. Ratés. 1903.
  • Palabras alavesas. Discurso leído en Bilbao el 28 de Abril de 1905 ante la Colonia Alavesa de Vizcaya por don Federico Raraibar y Zumárraga Bilbo. Casa de Misericordia, 1905.
  • Palabras alavesas cuyas correspondientes etimológicas vascas no figuran en los diccionarios euskéricos. Por Federico Baraibar y Zumárraga Paris. Geuthner, 1907.
  • Federico Baraibar. Nombres vulgares de animales y plantas usados en Alava y no incluidos en el Diccionario de la Real Academia Española (Decimotercia edición) Madril, Fortanet. 1908.
  • Suplemento al Vocabulario de palabras usadas en Alava (Sección) 1903, 1907 eta 1918.
  • Traducciones del hebreo, griego, latín, euskaro... Gasteiz, Egaña 1886.
  • Federico Baraibar y Zumárraga. En el Homenaje al Maestro Goicoechea Gasteiz, 1916.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Federico Baraibar y Zumárraga» Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.