Divya Bharti
Divya Bharti (Bombay, 1974ko otsailaren 25a – ibidem, 1993ko apirilaren 5a) indiar aktorea izan zen. 1990eko hamarkadaren hasieran hindizko, teluguzko eta tamilerazko filmetan parte hartu zuen. Antzezpenaren aldakortasunagatik, bizitasunagatik eta edertasunagatik ezaguna, Bharti bere garaiko Indiako emakume aktorerik ospetsuena eta ordainduena izan zen[1].
Divya Bharti | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1974ko otsailaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Mumbai |
Heriotza | Mumbai, 1993ko apirilaren 5a (19 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: altueratik erortzearen ondoriozko heriotza buruko zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sajid Nadiadwala (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hindia |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta aktorea |
divyabhartiportal.com | |
![]() ![]() ![]() |
Bizitza
aldatuBombayn (gaur egun Mumbai) jaio zen 1974ko otsailaren 25ean[2]. Gurasoak Om Prakash Bharti eta Meeta Bharti izan ziren[3], Kunal izeneko neba bat eta Poonam haurriderdi bat zituen[4].
Hindiz, ingelesez eta maratheraz ondo hitz egiten zuen. Bombayko Maneckji Cooper eskolan ikasi zuen eta bederatzigarren maila amaitu zuen aktore bihurtu aurretik[5].
1992ko maiatzaren 10an[6] Sajid Nadiadwala zinema ekoizlearekin ezkondu zen zeremonia pribatu batean[5]. Ezkondu ondoren Divya Bharti musulman bihurtu zen eta Sana Nadiadwala izena hartu zuen[5]. Ezkontza isilpean mantendu zen familia arazoengatik eta baita Bhartiren zinema-karreragatik ere[7][8].
1993ko apirilaren 5eko gauean, Bharti bosgarren solairuko apartamentuko balkoiko leihotik erori zen[9][10]. Cooper ospitalean hil zen[11]. 1993ko apirilaren 7an erraustu zuten Vile Parle erraustegian[12]. Erorketa hilgarriaren arrazoia ez zen inoiz finkatu eta hainbat teoria zabaldu ziren hedabideetan[13]. Ikerketa 1998an itxi zuen poliziak ustekabeko heriotza izan zela ondorioztatuz[13].
Filmografia
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Hizkuntza |
---|---|---|---|
1990 | Bobbili Raja | Rani | telugua |
Nila Pennae | Surya | tamilera | |
1991 | Rowdy Alludu | Rekha | telugua |
Naa Ille Naa Swargam | Lalitha | ||
Assembly Rowdy | Pooja | ||
1992 | Vishwatma | Kusum | hindia |
Dil Ka Kya Kasoor | Seema/Shalani Saxena | ||
Andhaa Insaaf | Payel | ||
Shola Aur Shabnam | Divya Thapar | ||
Deewana | Kaajal | ||
Jaan Se Pyaara | Sharmila | ||
Balwaan | Deepa | ||
Dushman Zamana | Seema | ||
Dil Aashna Hai | Laila / Sitara | ||
Geet | Neha | ||
Chittemma Mogudu | Chittemma | telugua | |
Dharma Kshetram | Mythili | ||
1993 | Dil Hi To Hai | Bharati | hindia |
Kshatriya | Tanvi Singh | ||
Tholi Muddhu | Divya | telugua | |
Rang | Kajal | hindia | |
Shatranj | Renu |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Highest Paid Bollywood Actresses in 90’s» Monthlyfeeds 2020-02-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-09) (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz) «उस रात, मौत के चंद घंटों पहले क्या हुआ था दिव्या भारती के साथ!» Amar Ujala 2018-06-18 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Saari, Anil; Caṭṭopādhyāẏa, Pārtha. (2009). Hindi Cinema: An Insider's View. Oxford University Press ISBN 9780195695847. (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «Remembering Divya Bharti» Bollyspice 2006-09-01 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ a b c (Ingelesez) Mohamed, Khalid. «After 29 Years, Divya Bharti’s Death Still Remains a Mystery» The Quint 2022-04-05 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz) «जानिए दिव्या भारती के मौ-त की असली वजह ..आखिर क्या हुआ था 5 अप्रैल 1993 की रात» NewsTrend 2017-09-13 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «Bollywood mysteries that remain unsolved even today» Times of India (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz) Singh, Ashish. «इन 6 एक्ट्रेसेस ने छिपाकर रखी थी अपनी शादी की खबर, जब खुला राज तो हैरान रह गए सभी» Newstrend 2019-09-20 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «How Divya Bharti spent the last hours before her death at 19» India Today 2019-02-25 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz)(Ingelesez) Khushwaha, Preeti. «Happy Birthday Divya Bharti: मौत के वक्त दिव्या भारती के साथ थे ये दो शख्स, उसी दिन साइन की थी ये डील» Patrika 2019-02-25 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Mishra, Nivedita. Actor Divya Bharti died at nineteen: 27 years later, her untimely death remains a mystery to many. Hindustan Times (argitaratze data: 2020-04-05) (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Bhattacharya, Roshmila. «Too young to die» Hindustan Times 2011-04-24 (kontsulta data: 2023-12-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «4 Bollywood beauties unsolved death mysteries» The Free Press Journal 2019-05-31 (kontsulta data: 2023-12-07).