Jose Ignacio Telletxea

Jose Ignacio Telletxea Idigoras (Donostia, 1928ko apirilaren 13a - 2008ko martxoaren 8a)[1] idazle, historialari, teologo eta apaiza izan zen.

Jose Ignacio Telletxea
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ignacio Tellechea Idígoras
JaiotzaDonostia1928ko apirilaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2008ko martxoaren 8a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, apaiza, teologoa, liburuzaina eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Salamancako Pontifize Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Biografia aldatu

Telletxea, 12 urte zituela, Gasteizko apaizgaitegian sartu zen, non historia eta geografia ikasteari ekin zion.[2]

Gero, Erromako Pontificia Universitas Gregoriana unibertsitatean Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen, 1956an Paleografian diploma bat lortzeaz gainera, Eliza Katolikoaren Historian doktoretza ere lortu zuen. Erroman Angelo Roncalliren lagun bihurtu zen, Joan XXIII.a izango zena.[3]

Donostia eta Gasteizko apaiztegietan irakasle izan eta gero, Salamancako Unibertsitatean Eliza Katolikoaren Historiako katedradun bihurtu zen, eta irakasteari ekin zion 1999 arte.[4]

1979an euskaltzain izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzako kidea izateaz gain, Espainia, Venezuela eta Mexikoko Historia Akademietakoa ere bazen.

1990ean Andoaingo Urrezko Domina lortu zuen eta Manuel Lekuona Saria 2001ean.[5]

2008an, hil zenean, Iturengo Aurtitz auzoko kanposantuan lurperatu zuten, familia jatorriz bertakoa baitzuen. Hileta-elizkizunak bost gotzainek egin zituzten (Donostiako Juan Maria Uriarte eta Jose Maria Setien, Bilboko Ricardo Blázquez eta Karmelo Etxenagusia, eta Gasteizko Miguel Asurmendi[6])[7]

Lanak aldatu

Hona hemen idatzitako liburu nagusiak:[8]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu