Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala
Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala (ingelesezko siglengatik ezagunagoa, INES edo International Nuclear Event Scale) Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak sortu zuen eskala bat da eta helburu hau du: istripu nuklearren bat gertatuz gero, segurtasunari buruzko informazio garrantzitsuaren faltarik gabe komunikazio azkarra ahalbidetzea. Zenbait irizpide eta adierazle zehaztu dira, agintari ofizial ezberdinek gertaera nuklearrei buruz emandako informazioa koherentea izan dadin.
Eskalak 8 maila hauek ditu:
Larritasun-mailak
aldatu1 - 3 mailetako gertakariak gorabehera izenez deitzen dira, biztanleriarengan eta ingurugiroarengan ez dutelako eragin handirik. Hortik gorako mailek (4tik 7ra) istripu izena hartzen dute. Azkeneko mailaren larritasuna 1986ko apirilaren 26an Txernobilgo zentral nuklearrean gertatutako istripuaren parekoa da.
Adibideak
aldatu- 7. maila
Antzeko eragina izan dezakeen istripu ez-nuklear baten adibidea Bhopaleko istripua izan daiteke, non milaka hildako izan ziren istripuaren kokalekutik kanpo.
- 6. maila
- Mayakeko istripua (Sobietar Batasun ohia) - 1957.
- 5. maila
- 4. maila
- Sellafield (Erresuma Batua) - 5 gorabehera 1955etik 1979ra
- Saint-Laurenteko zentral nuklearra (Frantzia) - 1980
- Buenos Aires (Argentina) - 1983
- Tokaimurako istripu nuklearra (Japonia) - 1999
- 3. maila
- Sellafieldeko (Erresuma Batua) zentraleko isuria - 2005.
- 2. maila
- Forsmarkeko zentral nuklearreko (Suedia) gorabehera - 2006ko uztaila.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) International Nuclear Event Scale, INES.
- (Ingelesez) International Nuclear Event Scale, gidaliburua, 2001.