Diego Lizarrakoa
Diego Ballestero de San Cristóbal y Cruzat, ezagunago frai Diego Lizarrakoa edo Didacus Stellae (Lizarra, 1524ko apirilaren 13 - Salamanca, 1578), elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetiko nafarra zen.
Diego Lizarrakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1524ko apirilaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Salamanca, 1578 (egutegi gregorianoa) (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa eta monjea |
Izengoitia(k) | Didacus Stellae |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
![]() |
Biografia aldatu
Frantzisko Xabierkoaren loba, Okzitaniako Tolosan eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, non greziera eta hebreera menperatu zituen. Portugalen eman zituen urte asko eta Filipe II.a Espainiakoak teologo izendatu zuen. Bere Lukasen Ebanjelioaren Enarrationes Inkisizioarekin arazoak sortu zituen.