Alexandrov Taldea
Alexandrov Taldea Errusiako indar armatuen koro ofizial bat da. Sobietar Batasunaren garaian sortua Taldeak gizon koro batek, orkestra batek eta dantza talde batek osatzen dute. Alexandrov Taldea Armada Gorriaren Koroa izena eraman dezakeen bi taldeetako bat da, bestea MVD Taldea delarik.
Alexandrov Taldea | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | military music (en) , abesti herrikoi, dantza folkloriko, erlijio-musika, musika klasiko eta pop musika |
Urteak | 1928 |
Produkzioa | |
Managerra | Alexander Vasilievitx Alexandrov Boris Alexandrovich Alexandrov (en) Igor Agafonnikov (en) Valeri Khalilov |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
redarmychoir.com | |
Mundu osoan zehar jo dute, eta ereserki, ariak zein herri-musikaren interpretazioak egiten dituzte. Volgako batelarien abestia, Katyusha, Kalinka edo Ave Maria dira euren kantarik ezagunenak.
Taldea euren lehen zuzendariaren omenezko izena darama, Alexander Vasilievitx Alexandrov. 1998tik aurrera A. V. Alexnadroven izena daraman Errusiar Armadako Abesti eta Dantzen Talde Akademikoa da euren izena (errusieraz: Академический ансамбль песни и пляски Российской Армии имени А. В. Александрова), batuzetan Talde Akademikoa izenarekin laburtu (errusieraz: Академический ансамбль)
2016ko abenduaren 25ean talde honetako 64 kide hil ziren 2016ko Errusiako Defentsa Ministerioaren Tu-154 Tupolevaren istripuan.