Ireki menu nagusia

Olatzagutia

Nafarroa Garaiko udalerria
Olazti» orritik birbideratua)

Olatzagutia[2] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakana haranekoa, zehazki Burunda bailarakoa. 1.552 biztanle zituen 2014. urtean.

Olatzagutia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Olazagutia Cement Plant 2.JPG

Olatzagutiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Burunda, Sakana
Izen ofiziala Escudo de la Burunda.svg Olazti/Olazagutia
Alkatea Mikel Azkargorta Boal (EH Bildu)
Posta kodea 31809
INE kodea 31189
Herritarra olatzagutiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 52′ 40″ N, 2° 11′ 40″ W / 42.877777777778°N,2.1944444444444°W / 42.877777777778; -2.1944444444444Koordenatuak: 42° 52′ 40″ N, 2° 11′ 40″ W / 42.877777777778°N,2.1944444444444°W / 42.877777777778; -2.1944444444444
Olatzagutia hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Olatzagutia
Olatzagutia
Olatzagutia (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 19,24 km2
Garaiera 541 metro
Distantzia 53 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 1.552 biztanle
% 51,05 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,95
Dentsitatea 80,67 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,12
Zahartze tasa[1] % 27,31
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 51,58
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 69,63 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,26 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 21,04 (2010)
Euskararen erabilera % 2,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.olazti.com

IzenaAldatu

Udalerriaren izen ofiziala Olazti/Olazagutia da; hau da, Olazti euskaraz, Olazagutía gaztelaniaz. Euskaltzaindiak euskara baturako onartutako forma, ordea, Olatzagutia da. Izan ere, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak argitu duenez, Olatzagutia da udalerri horren jatorrizko izena, tradizionala eta bizirik dirauena. Olazti ahozko forma da, jatorrizko izenaren ahozko erabilerak sortutako forma laburtua; hortaz, Euskaltzaindiak adierazi duenez, Olazti ez da izen ofiziala izateko egokia. Olazagutía, berriz, euskal izena gaztelaniaren ahoskerara egokitutako forma da.[3]

Izenaren etimologia oso argia da: olatza («korta», «saroi»; edo «burdinola») + guti («txiki») + -a artikulu mugatzailea.[3]

Olatzagutia izenaren amaierako -a artikulu mugatzailea denez, deklinabidea hauxe du: Olatzagutia, Olatzagutiarekin, Olatzagutian..., baina Olatzagutiko, Olatzagutitik, Olatzagutira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean, adibidez: Olatzaguti maitea, Olatzaguti osoan, gure Olatzaguti hau...[2]

GeografiaAldatu

 
Olatzagutia, Urbasatiko ikusita.

Olatzagutia Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 53 kilometro mendebaldera dago, Iruñeko merindadearen mendebaldeko muturrean, Arabako mugatik gertu, Urbasa mendilerroaren oinean, handik jaisten den errepideak eta A-1 autobideak bat egiten duten tokian.

MugakideakAldatu

Olatzagutiak Altsasurekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Ziordiarekin mendebaldean, eta Urbasa mendilerroarekin hegoaldean.

HistoriaAldatu

Napoleondar Gerretan, 1810an, Francisco Espoz y Minaren gerrillariek Lakuntzatik alde eginda Olatzagutian hartu zuten atsedena. 1811ko azaroan ere Olatzagutitik igaro ziren; eta, haien atzetik, Abbé jeneralaren agindupeko 4.000 soldadu eta 300 zaldun.

AzpiegiturakAldatu

GarraioakAldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honako hau da:

DemografiaAldatu

XX. mendearen lehen hamarkadetan hazkunde nabarmena izan zuen herriak, eta bikoiztu egin zen biztanle kopurua, 1.700 inguru biztanle izateraino. 1950eko hamarkadan ere hazkunde handia izan zen, eta 2.100 biztanletara iritsi zen. Hortik aurrera, txikiagotzen hasi zen populazioa, eta XXI. mendearen hasieran 1.600 bat biztanle ziren.

Olatzagutiko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 182 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 10,47 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren antzeko balioa).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an hauteskundeak Nafarroa Baik irabazi zituen eta Iñaki Mentxaka Berra aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 49 izan ziren (emandako guztien % 5,43) eta boto zuriak 24 (% 2,81). Abstentzioa % 33,70 izan zen. Herrian izandako eztabaidengatik, agintaldi horretan alkatetzan hiru aldiz izan zen aldaketa.

Olatzagutiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 432 5
Eusko Abertzale Ekintza 311 3
PSN 87 1

2011ko udal hauteskundeetan Bildu izan zen nagusi gehiengo osoaz.

Olatzagutiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 382 5
PSN 231 3
PP 120 1

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: Gartzia Ximenez Plaza, z/g

AlkateakAldatu

Agintaldia Alkatea Alderdia
1979-1983 José Miguel Etxandia García PCE
1983-1987 Marcelino Galparsoro Jauregi Indep.
1987-1991 Francisco J. Baztarrika Navarro Indep.
1991-1995 Juan Carlos Pinto Ondarra Indep.
1995-1999 José Manuel Armendaritz Catalán HB
1999-2003 Luis Alberto Besga Baltierra EH
2003-2007 Blanca Artza Bergerandi Indep.
2007-2009 Iñaki Mentxaka Berra Nafarroa Bai
2009 Epifanio Marin Amiama Nafarroa Bai
2009-2010 Rubén García San Román Nafarroa Bai
2010- 2011 Juan Zufiaurre Mendoza EAE
2011-2015 Gurutze Rodríguez Armendaritz Bildu
2015-2016 Gurutze Rodríguez Armendaritz EH Bildu
2016- Mikel Azkargorta Boal EH Bildu

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Olatzagutiko jaiak Uztailaren 26an ospatzen dira, Santa Anaren omenez.

Olaztiko inauteriak, Zamarroak, inauteri asteko asteburuan ospatzen dira. Tradizio handiko ospakizunak dira; 1937an frankismoak debekaturik desagertuak, 1992an berreskuratu ziren.

ZerbitzuakAldatu

Sakanako Mankomunitatea arduratzen da Olatzagutian zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez. Lakuntzan du egoitza nagusia mankomunitateak. Honetaz gain, Altsasu eta Ziordirekin Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen du Olatzagutiak.

Olatzagutiar ospetsuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2. a b   Euskaltzaindia (PDF) 155. arauaː Nafarroako udal izendegia .
  3. a b Mikel Gorrotxategi Nieto (Onomastika batzordeko idazkaria) eta Iñigo Andres (Onomastika batzordeko burua): «Olatzagutia», in Euskera, 2012, 57, 1-2. 301-306. orr. ISSN: 0210-1564.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olatzagutia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa