Ireki menu nagusia

Luis Iruarrizaga Agirre (Igorre, Bizkaia, 1891ko abuztuaren 25a - Madril, Espainia, 1928ko apirilaren 13a) bizkaitar musikagilea izan zen, Juanen anaia.

Luis Iruarrizaga
Bizitza
Jaiotza Igorre1891ko abuztuaren  25a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1928ko apirilaren  13a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Musika instrumentua organoa

BiografiaAldatu

1904. urtean Andre Maria Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioan sartu zen. Santo Domingo de la Calzadan apaiz ikasten ari zela, kantu gregorianoa eta harmonia ikasten jardun zuen.

Madrilen bizi izaten jarri zelarik, Eliza Musikako Eskola Nagusia sortu eta bertako zuzendari izan zen. Anaiarekin batera, hark sorturiko Tesoro Sacro Musical aldizkariaren eta Madrilgo apaizgaitegiko Schola Cantorum abesbatzaren zuzendari izan zen, hil zen arte.

Obra nagusiak: Misa Paschalis, Canciones bucólicas a la Santísima Virgen, Cántigas eta Poema de la Asunción.

ErreferentziakAldatu