Amadeo Marco
politikari espainiarra
Amadeo Marco Ilintxeta (Nabaskoze, 1900 – 1987) nafar politikari karlista izan zen. 1971-1978 bitartean Nafarroako Foru Aldundiko presidenteordea eta 1978tik 1979ra presidentea izan zen.
Bizitza
aldatuZuzenbideko, irakaskuntzako eta merkataritzako ikasketak egin zituen Zaragozan eta Madrilen. 1931. urtean Nabaskozeko alkate hautatu zuten eta hegoaldeko lau herrialdeentzako estatutu baten alde agertu zen Errepublikaren garaian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, aldiz, borondatezko soldadu izan zen, Francoren aldekoa, eta Erreketeen kapitain izendatu zuten. 1940. urtean, gerra amaituta, aldundiko diputatu hautatu zuten, eta gero jarraian 1949, 1955, 1961, 1967 eta 1974. urteetan. 1978 urtetik 1979ra Nafarroako Foru Aldundiaren presidentea izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |