Ruben Östlund

Suediar zine zuzendaria eta gidoigilea

Claes Olle Ruben Östlund (Styrsö, Västra Götaland, Suedia, 1974ko apirilaren 13a) suediar zinema zuzendaria da. Fikziozko bost film luze zuzendu ditu: The Guitar Mongoloid (2004), Inclary (2008), Play (2011), Turist (2014) eta The Square.

Ruben Östlund
Ruben Östlund in Aug 2014.jpg
Bizitza
JaiotzaStyrsö1974ko apirilaren 13a (49 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Ezkontidea(k)Andrea Östlund (en) Itzuli  2007)
Hezkuntza
HeziketaValand School of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta argazki-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm1128037 Allocine: 225785 Allmovie: p466869 Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Ruben Östlund film laburren eta filmen zuzendari gisa hasi zen 1990eko hamarkadan, modu autodidaktikoan. Ondoren, Gotenburgoko Zinema Eskolan ikasi eta 2001ean graduatu zen. Hain zuzen ere, eskolan onartu zuten bere laburmetraiei esker. Erik Hemmendorff zinema-ekoizlearekin batera, Plattform Produktion produkzio-etxearen sortzailea da.

The Guitar Mongoloid filmak Zinema-Prentsaren Nazioarteko Federazioaren saria irabazi zuen Moskuko Nazioarteko Zinemaldiaren 27. edizioan. Östlunden Incident by a Bank film laburrak Urrezko Hartza irabazi zuen Film Laburrik Onenarentzat, Berlingo Zinemaldi Handiaren 60. edizioan.

2014. urteko bere Force Majeure filma Un Certain Regard sailean lehiatzeko hautatu zuten, Canneseko 2014ko Zinemaldian, eta han irabazi zuen epaimahaiaren saria.

FilmografiaAldatu

Urtea Ingelesezko izenburua Jatorrizko izenburua Mota
1993 Addicted Filma
1997 Free Radicales Filma
1998 Free Radicales 2 Filma
2000 Låt domo andra sköta kärleken Dokumentala
2002 Family again Familj igen Dokumentala
2004 The Guitar Mongoloid Gitarrmongot Fikzio filma
2005 Autobiographical Scene Number 6882 Scen nr: 6882 ur mitt liv Fikzio laburmetraia
2008 Involuntary De ofrivilliga Fikzio filma
2010 Incident by a Bank Händelse vid Banco Fikzio laburmetraia
2011 Play Fikzio filma
2014 Force majeur Turist Fikzio filma
2017 The Square

SariakAldatu

Cannesko Zinemaldia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2014[1] Un Certain Regardeko epaimahaiaren saria Turist Irabazlea
2017[2] Urrezko Palma The Square Irabazlea

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu