Ireki menu nagusia

Jose Mari Sagardui, Gatza (Zornotza, Bizkaia, 1958ko uztailaren 10a[1] - ) espetxean denbora gehien egin duen euskal herritarra da. 1980ko uztailaren 8an Guardia Zibilak atxilotu eta harrez gero Espainiako hainbat espetxetan egon ostean, 2011ko apirilaren 13an irten zen Jaengo espetxetik.

Jose Mari Sagardui
Jose Mari Sagardui, Gatza.jpg
Bizitza
Jaiotza Zornotza1958ko uztailaren  10a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak terrorista
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna

Espainiako Auzitegi Nazionalak ia 70 urteko espetxe zigorrak ezarri zizkion, ETAko hainbat ekintzatan parte hartu zuelakoan, Juan Cruz Hurtado eta Jose Maria Arrizabalagaren hilketetan, besteak beste[2]. Espetxe zigor hori 30 urtetan bildu zitzaion, atxilotu zutenean indarrean zegoen Kode Penalaren arabera, espetxean jarraian bete daitekeen kondenarik luzeena. Gerora Parot doktrina aplikatu zioten, baina 30 urte beteta ere ez zuten kaleratu. Azkenean, 2011ko apirilaren 13an irten zen kalera, ihesaldia saiakeragatik eta kartzelari batekin izandako liskar batzuengatik espetxe zigor gehiago erantsita[3].

Eduki-taula

AtxiloketaAldatu

Jose Mari Sagardui 1980ko uztailaren 8an atxilotu zuten, beste zortzi lagunekin batera [4]. Gainerako guztiak aspalditik daude kalean. Atxilotutako guztiek Guardia Zibilaren etxean torturatu zituztela salatu zuten. Epaitegiek ez zuten salaketa horien gaineko inolako ikerketarik egin. Hala ere, polizia etxean egindako deklarazioak erabili zituzten froga modura Sagardui eta gainerako atxilotuak kondenatzeko.

EspetxeakAldatu

Sagarduik 34 kartzela aldaketa izan ditu eta 13 kartzela ezberdinetan egon da: Carabanchel, Soria, Puerto I, Herrera de la Mancha, Alcala Meco, Hospital Penitenciario Carabanchel, Herrera de la Mancha, Sevilla II, Mallorca, Sevilla I, Granada, Hospital Penitenciario Carabanchel, Sevilla II, Puerto II, Jaen II, Langraitz eta Jaen II.

Granadako espetxean 1993ko martxoaren 6an ihesaldi baten saiakeran espetxeko murruak zeharkatzerakoan soka apurtu, behera jausi eta hankak apurtu zituen. Guardiako poliziek jipoitu egin zuten ospitalera eraman aurretik. Ihesaldi horren ondorioz espetxe zigorra luzatu egin zioten, erredentzioak kenduz eta zigor gehiago erantsiz.

Kaleratzeko dataAldatu

Espainiako Auzitegi Nazionalak ia 70 urteko espetxe zigorra ezarri zion ETAko hainbat ekintzetan parte hartu zuelakoan. 2009.08.30ean amaitu zuen espetxe zigorra, baina Parot doktrina aplikatu zioten. Atxilotu zutenean indarrean zegoen Kode Penalaren arabera preso batek ezin du jarraian 30 urte baino gehiago egin espetxean. Hala ere, 30 urte beteta ere ez bide da kaleratuko, beste bi zigor arin betearazi nahi dizkiotelako, biak espetxean zela jarritakoak: bata 1991ean funtzionario batekin izandako liskarragatik eta bestea 1996an ihes egiteko saio bategatik ezarritakoa. Horiek kontutan hartuta, Espetxeetako Administrazioak jakinarazi dio kaleratze data 2011.04.13an duela. Bere abokatuaren arabera, baina, kartzelan gehitutako bi zigor horiek 1991 eta 1996koak izanik, dagoeneko iraungita daude[5]996an Elkartasun Taldean zebilen Contxa Luna ezagutu zuen. Gerora berarekin ezkondu eta Goiztiri alaba izan zuten. [6]

Lunaren GoiztiriAldatu

2005. urtean Juan Luis Mugertza Unanue idazleak Lunaren Goiztiri liburua argitaratu zuen Ataramiñe etxean, Copyleft lizentziarekin. Liburuak Gatza bisitatzera doan alabaren historia kontatzen du. [7]. Lunaren Goiztiri liburua osorik pdf formatoan.

Arnaldo Otegiren aurkako kondenaAldatu

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Arnaldo Otegiri 2005eko ekainaren 9an Gatzaren aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik [8].

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu