Ireki menu nagusia

Patrick Bartholemew Ahern (irlanderaz Pádraig Parthalán Ó hEachtairn) (1951ko irailaren 12an jaioa) irlandar ekonomista eta politikaria da. Fianna Fàil alderdi kontserbadorearen ezker hegaleko kidea da. 1997ko ekainaren 26tik 2008ko maiatzaren 7ra arte Irlandako Errepublikako Taoiseacha izan zen, ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta Brian Cowenek ordezkatu zuen.

Bertie Ahern
BertieAhernBerlin2007-bis.jpg
Deputy to the Dáil Itzuli

2007ko ekainaren 14a - 2011ko otsailaren 1a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 2007ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak
Deputy to the Dáil Itzuli

2002ko ekainaren 6a - 2007ko apirilaren 26a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 2002 Irish general election Itzuli
11. Taoiseach

1997ko ekainaren 26a - 2008ko maiatzaren 7a
John Bruton - Brian Cowen
Deputy to the Dáil Itzuli

1997ko ekainaren 26a - 2002ko apirilaren 25a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 1997 Irish general election Itzuli
Leader of Fianna Fáil Itzuli

1994ko azaroaren 19a - 2008ko maiatzaren 7a
Albert Reynolds - Brian Cowen
Tánaiste

1994ko azaroaren 19a - 1994ko abenduaren 15a
Dick Spring Itzuli - Dick Spring Itzuli
Minister for Jobs, Enterprise and Innovation Itzuli

1993ko urtarrilaren 4a - 1993ko urtarrilaren 12a
Pádraig Flynn Itzuli - Ruairi Quinn Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1992ko abenduaren 14a - 1997ko maiatzaren 15a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 1992 Irish general election Itzuli
Minister for Finance Itzuli

1991ko azaroaren 14a - 1994ko abenduaren 15a
Albert Reynolds - Ruairi Quinn Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1989ko ekainaren 29a - 1992ko azaroaren 5a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 1989 Irish general election Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1987ko martxoaren 10a - 1989ko maiatzaren 25a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 1987 Irish general election Itzuli
Minister for Labour Itzuli

1987ko martxoaren 10a - 1991ko azaroaren 14a
Gemma Hussey Itzuli - Michael O'Kennedy Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1982ko abenduaren 14a - 1987ko urtarrilaren 20a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: November 1982 Irish general election Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1982ko martxoaren 9a - 1982ko azaroaren 4a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: February 1982 Irish general election Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1981eko ekainaren 30a - 1982ko urtarrilaren 27a
Barrutia: Dublin Central Itzuli
Hautaketa: 1981 Irish general election Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1977ko uztailaren 5a - 1981eko maiatzaren 21a
Barrutia: Dublin Finglas Itzuli
Hautaketa: 1977 Irish general election Itzuli
Bizitza
Izen osoa Patrick Bartholemew Ahern
Jaiotza Dublin eta Drumcondra1951ko irailaren 12a (68 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Bizilekua Drumcondra
Familia
Bikotea(k) Celia Larkin Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Dublin Institute of Technology Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Fianna Fáil
bertieahernoffice.org/

1977an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu bere alderdiaren eskutik. 1980ko hamarkadan Dublingo alkate izan zen, 1987-1991 bitartean Lan ministro, eta 1993an Finantza ministro izendatu zuten A. Reynoldsen koalizio gobernuan. Asko hazi zen bere ospea kargu horretan, ekonomia arloan zuen gaitasuna erakusteko aukera izan baitzuen: 1993ko Europako Diru Sistemaren krisia zela-eta hartutako neurriak egokiak eta eraginkorrak izan zirenez, arrakasta handia izan zuen. Baina Ahernen karrera distiratsua bertan behera gelditu zen 1994ko azaroan, koalizioko gobernuak porrot egin baitzuen. Urte berean, bere alderdiaren buruzagi izendatu zuten, eta bera izan da 43 urterekin alderdi horrek inoiz izan duen buruzagi gazteena.

Oposizioan egon ondoren, 1997an hauteskundeak aurreratu zituzten, eta bere alderdia izan zen garaile. 1997ko ekainaren 26an bera izendatu zuten Irlandako Lehen ministro; berriro ere, bera izan zen inoiz kargu hori bete duen pertsonarik gazteena. Negoziaziorako eta elkarrizketarako gaitasun handia zuen. Bere gobernuak abertzaleen eta unionisten arteko hitzarmen politikoan oinarritutako Irlanda bakarraren alde egin zuen, baina erradikalak baztertuz, betiere. Hala ere, 2008an ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta Brian Cowenek ordezkatu zuen.

Euskal HerrianAldatu

2011ko apirilaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundian Ostiral Santuko Hitzarmenari buruzko hitzaldia eman zuen.

 
2011ko Aieteko Bake-Konferentziako mahaia, ezkerretik eskuinera: Jonatan Powell, Pierre Joxe, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern eta Gerry Adams

Bertie Ahernek 2011ko urriaren 17an parte hartu zuen Aieteko bake konferentzian, Donostian. Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe eta Gerry Adams), eta bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. «Brian Currinen balorazioa bakearen konferentziaz» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-05-18.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertie Ahern
Enda KennyBrian CowenBertie AhernJohn BrutonAlbert ReynoldsCharles HaugheyGarret FitzGeraldCharles HaugheyGarret FitzGeraldCharles HaugheyJack LynchLiam CosgraveJack LynchSeán LemassEamon de ValeraJohn A. CostelloEamon de ValeraJohn A. CostelloEamon de Valera